GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-23
Urteagaren «Diamantezko miraria», historia eta fikzioaren arteko koktela
Beldur, terrore edota abentura generoa maite duten gazteak zorioneko dira egun batzuetarako, Elkarren Taupada bilduman beste bi izenburu argitaratu baitira. Bata, Sinclair Smith-en «Inork ikusi ezin duena» itzulpena da. Eleberriko protagonista, begietako ebakuntza egiten dioten neska bat, hilketa larriak aurreikusten hasten da. Bigarren izenburua, «Diamantezko miraria», Joxemari Urteagak idatzi du, eta XVIII. mendean girotutako mutiko ondarroar baten abenturak kontatzen ditu.

DONOSTIA

Errazkerian erori gabe, baina entretenitzeko balio duen literatura erreibindikatuz hasi zuen Joxemari Urteagak atzo bere nobelaren aurkezpena.

«Abentura nobela bat da, historikoa, eta abentura nobelaren helburu nagusia entretenitzea da. Denok irakurri ditugu gaztetan Defoe, Meville edo London Klipling, eta estilo horretakoa da hau ere. Bidaia eta abentura liburua da, misterio ukitu batekin», hasi zen egilea, Joxemari Urteaga.

XVIII. mendean, Done Jakue bideari jarraiki, ondarroar gazte batek Galiziara egiten duen bidaia da tramaren ardatza. «Abenturatako nobela guztietan bezala, errealitatean bizi ezin den hori irakurketaren bidez bizi ahal izango du irakurleak», jarraitu zuen egileak.

Iniziazio bidaia

Erromesak, ostatuak, lapurretak agertzen dira nobelan. «Protagonistak iniziazio prozesua biziko du. Aita galdu duen mutiko horrek ere ez daki zer gertatuko zaion bidaia horretan. Igarri egin nahi du, zantzuak bilatzen ditu, barne mundu bat eraikiko du eta erantzunak ematen saiatuko da. Irakurleari ere antzeko zerbait gerta dakiokeela uste dut, nobelan zehar agertzen diren zantzuekin igarri beharko baitu zer gertatuko den. Azken finean, bidaia zerbait aurkitzeko egiten bada ere, bidaia bera baita garrantzitsua», jarraitu zuen Lazkaokoa izan arren, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan lan egiten duen idazleak.

XVIII. mende hasieran girotu ditu egileak gertakariak eta horretarako dokumentazio lanik ere egin behar izan du. «Pertsonaiak historikoak dira neurri batean, historian kokatuak daudelako, baina ez dira historiatik ateratakoak. Elementu errealez josita dago, garaia, usadioak, Done Jakue bideko gertakariak ere kostunbrismotik asko dute eta hasieran aipatzen den herria ere, Ondarroa, XVIII. mendekoa da, dokumentatua dago», jarraitu zuen.

Eleberria historiaren eta fikzioaren arteko koktel bat zela adierazi ondoren, nobelan «deskripzioak eta ekintzak» direla zutabe nagusi esan zuen Urteagak. Hizkuntzen erabileran ere baditu berezitasunak, galegozko esaldiak tartekatzen baitira, baina ulertzeko modukoak direla abisatu zuen egileak. Eta euskaraz eta galegoz mintzatzen den jendea ere agertzen omen da. Eleberriaren beste ezaugarri garrantzitsu bat alkimia da, garai hartan eragin handia zuena. Alkimiaren arragoan beruna urre bihurtzen da edo zama arintasun, eta, ondorioz, protagonistaren barne prozesua edo aldaketa irudikatzeko ere balio du.

«Inork ikusi ezin duena»

Beldurra, terrorea eta misterioa asko estimatzen dituzte euskal gazteek, baina apenas dagoen gazteentzako idazten duen euskal idazlerik. Horrelako liburuak eskaintzeko orduan, beraz, itzulpenera jo behar dute argitaletxeek. Genero horretakoa da Sinclair Smith-en “Inork ikusi ezin duena” . Txomin Arratibelek itzuli du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss