GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-06-23
Errauste planta edo parte hartzerik eza

Donostiako Udaleko atzoko batzarra jendetsua izango zela aurreikusten zuten. Izan ere, Odon Elorza alkateak herritarrei sartzen utziko ziela agindu zuen errauste planta egiteko proposatutako lekua onartu edo ez erabaki behar zuten bileran. Eta hala izan zen, jendetsua, baina bertan bildutakoak banan-banan sartzera behartu zituzten, eta haien protestak eragin. Udalbatza bertan behera utzi eta erabakia hurrengo baterako utziko zutela esan zieten bildutakoei. Erabaki hori, ordea, geroxeago hartu zuten prentsa agerraldiak egiteko gelan. Arazoa ezagutzen ez duen edonori bitxia gertatzen bide zaio herritarrak ordezkatzen omen dituen erakunde batean horrelako istiluak izatea. Izan ere, arazo hori proiektu bat leku batean edo bestean kokatzetik harago baitoa. Arazoa proiektua da, eta aurrera ateratzeko modua.

Argia da herenegun Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ararteko Iñigo Lamarkak aurkeztu zuen txostena. Badirudi joan den urtetik jaso dituen kexak ez direla txikikeriak edota protesta egiteko gogo hutsa. Informazioa, erakundeek herritarrei ukatu dieten informazioa jaso ondoren, Arartekoak txostenean dio erraustea azken baliabide gisa erabili beharko litzatekeela, eta, zenbait elkarte ekologistak eta bizilagunek bezala, hondakin tratamendurako bestelako proiektuei heldu behar dietela, kutsagarriak ez diren proiektuei, alegia. Eta, erakunde demokratikoak egonda kontraesan itxura badu ere, herritarren parte hartze falta salatu du. Berriz ere Despotismo Ilustratuaren zantzuak erakundeetan: «Dena herriarentzat, baina herria gabe». Edonola ere, gogora ekarri behar da garai hartan bezala honetan ere, leloak lelo, normalean zalantza egiteko modukoa dela herriaren interesak kontuan hartzen ote diren.

Hondakinak arazo handia dira, eta, beraz, konponbide handia eskatzen dute. Errauste planta omen da konponbide hori, zaborrak desagerrarazteko, energia sortzeko eta osasunarentzat kaltegarria ez delako, erakundeen arabera. Elkarte ekologistek eta inguruko herritarrek, berriz, horiek guztiak gezurtatzen dituzte zenbait ikerketatan eta Europako eta AEBetako esperientzietan oinarrituta. Arartekoaren txostenak hurbilago dirudi azkenon argudioetatik. Eta, atzo Donostiako Udaleko batzarrean gertatutakoa txosten horrek aholkatzen duenaren guztiz alderantzizkoa da.

Hain arinki ahotan hartzen den kultura demokratikoa egon badago Euskal Herrian, baina oraindik badirudi ez dela instituzioetara sartu. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss