GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-23
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Euskara normalizatzeko erabaki eta urrats «ausartak» eskatu dizkie Behatokiak Lakuari eta sindikatuetako eta politikako eragileei. Izan ere, Osakidetzak egitekoa duen lan deialdian, euskararen ezagutzari dagokionez %20ra ere iristen ez den neurria ezarri nahi baitute. Hori salatu zuen atzo Paul Bilbaok. Behatokiko zuzendariaren aburuz, onartezina da euskararen egungo errealitatea hobetuko ez duen lan deialdia. Horregatik, ausart jokatzeko eskatu dio Lakuari.

DONOSTIA

Behatokiak jakinarazi duenez, Osakidetza 2.900 lanpostutik gora betetzea asmo duen deialdia egi- tekotan da, eta horietan herritarren hizkuntz-eskubideak aintzat hartzeko deia egin dio. Izan ere, larritzat jo du deialdi publikoan euskararen nahitaezko ezagutza %20ra ere ez iristea, eta are eta larriagotzat, egungo errealitatea aldatu ordez, euskara normalizatzeko bidean atzeraka eraman dezakeen pausoa izatea hori.

Herritarren hizkuntz eskubideen bermean aurrera egiteko «erabaki ausartak» hartzeko eskatu die Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok Lakuari eta sindikatuetako eta politikako eragileei ere. «Lan deialdia dagoen-dagoenean onartuz gero, ez da aldaketarik izango langile euskaldunen ehunekoan. Agian ehuneko batzuetan jaits liteke langile elebidunen portzentaia», ohartarazi du. Hori gertatuko da Osakidetzak %20ra ere iristen ez den neurria ezartzeko asmoari eutsiz gero.

Gasteizko Legebiltzarrera helarazitako datuak eskuan hartu zituen Behatokiako zuzendariak: egun, Osakidetzan 3.664 langilek du egiaztatua euskara dakiela, hau da, beharginen % 25ek. Horregatik, Behatokiaren aburuz, ezin onar daiteke egungo errealitatea hobetuko ez duen lan deialdi batek aurrera egitea.

Bilbaok salatu duenez, nahiz eta datu positibotzat jo lehenbiziko «zenbait lanpostutan» euskara jakitea nahitaezkoa izatea, 20 urteko atzera- penarekin datorren neurria dela adierazi du.

Behatokiko zuzendariaren esanetan, deialdiko lanpostu guztietan izan beharko litzateke nahitaezkoa euskara jakitea, baina hala eginda ere, «egungo ezagutzan bost puntu besterik ez zen gora egingo».

Osakidetzak %20ren kopuruari eutsiz gero, eta horiek merezimendu gisa hartzen dituztela kontuan hartuz gero, Funtzio Publikoaren Legeak ematen duen «aukerarik altuena» esleitzeko galdegin dio Behatokiak; «alegia, %20, ez dadin gertatu 2002an bezala, orduan merezimendu gisa % 5,6 besterik ez baitzuten aintzat hartu».

Sólo un siquiatra de entre 46 tiene la obligación de saber euskara

El Observatorio de Derechos Lingüísticos hizo hincapié en el carácter asistencial de la sanidad, y resaltó que «es necesaria una comunicación fluida entre el ciudadano y la administración», lo que obliga a respetar los derechos lingüísticos. La realidad es muy diferente, según los datos aportados por Behatokia como botón de muestra. Como ejemplo, señaló que de once puestos de sicólogo clínico ninguno cuenta con la obligación de conocer euskara, que de 46 puestos de siquiatra sólo uno tiene dicha obligatoriedad y que entre 51 puestos de enfermería de salud mental no hay ninguno en que se exiga. A su vez, de 39 comadronas tan sólo en dos puestos de euskara, y en pediatría de hospital sólo en uno de cada ocho. Además, volvieron a recordar a Lakua las 3.471 quejas que recibió en 2004 por todo ello. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss