GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-23
Etxebizitza arloan «kontra-boterea» sortu nahian
·Elkarte, sindikatu eta alderdien artean indarrak batzeko Internet orrialdea ireki dute

Espekulazioaren aurka aritzeko indarrak batzea ezinbestekoa dela ikusi dute arlo horretan lanean ari diren elkarte, alderdi politiko eta sindikatuek. Horretara heltzeko sarea muntatu berri dute, baita horri dagokion lehen lanabesa martxan jarri ere: Web orri bat, tresna horrek sortuko duen dinamikarekin «kontra-boterea» sortzeko.

BAIONA

Etxebizitza eta lurzoruaren gaiak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan sortzen duen arazoari aurre egiteko alderdi, sindikatu eta elkarteen artean elkarlana sustatzeko xedearekin «sare» bat martxan jartzearen ideia zabaldu zen joan den abenduan.

Eta, sei hilabetez lanean aritu ondoren, «sare» horren lehen oinarriak finkatuak dituztela jakinarazi zuten atzo. Etxebizitza arloan «kontra-botere» bat sortzea helburu dute, eta sareak «guztien inplikazioa» laguntzen duela jakinarazi zuten.

«Kolektiboekin ez bezala, sare batekin edonor inplika daiteke, eta inplikazio horren arabera indartu eta dinamizatuko da. Ekintzara heltzea da dinamika horren xede nagusia», argitu zuen Beatrice Peyrucq Abertzaleen Batasuneko kide eta sareko bultzatzaileetariko batek.

Indarrak batu

Ekintzak abiatzeko sarea osatzen duten egitura ezberdinek sarea.ouvaton.org helbidea duen Internet orrialdea zabaldu dute. «Kontra-botere» hori sortzeko bide horretan webgunea lanabes bat baizik ez dela gogora ekarri zuten, eta, horrenbestez, guztiei irekia zegoela erran zuten.«Gune hori guztiei irekia da. Edornork egin ditzake proposamenak eta ekarpenak. Sare hori sortuz ideia nagusia espekulazioari aurre egiteko indarrak batzea da», gaineratu zuen Peio Etxeberri-Aintxart ABko kideak.

Sarea dagoeneko honakoek osatzen dute: Etxebizitzaren Konfederazio Nagusia (CGL) elkartea, Lurra kolektiboa, LAB sindikatua, Abertzaleen Batasuna, LCR alderdia, ATTAC mugimendua eta Euskaldun Gazteria. Baina, ekimenaren bultzatzaileek argi utzi zuten atzo oraindik «hasiera baizik» ez zela. «Gobernuak espekulazioari aurre egiteko erabakirik hartzen ez duen bitartean arazoa larritu baizik ez da eginen. Internet orrialde honek dinamika bat sortuko duela espero dugu, elkarte eta pertsona bakoitzak bere iritzia ematen ahal baitu, baita ekintzetarako proposamenak egin ere», nabarmendu zuen bere aldetik Roger Klaber CGLko arduradunak.

Adibide gisa, Lurra Kolektibokoak larunbaterako zabaldu duen deialdia azaldu zuten. Internet gune hori baliatuz, kolektiboak guztiak deitu ditu larunbatean eginen duen ekintzan parte hartzera. «Horrelako dinamikak bultzatu nahi ditu sareak, ekintzara heltzea baita gure gogo nagusia», esan zuen azkenik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss