GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-23
115.000 sinadura Nafarroan hezkuntza duin eta euskalduna eskatzeko

IRUÑEA

Atzo goizean aurkeztu zituen Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak Nafarroako Hezkuntza departamentuan herrialde horretan bildu dituen sinadurak, herritarren hizkuntza eskubideak bermatuak izan daitezen eskatzeko; 107.768 guztira.

Horrenbestez, argi geratu da beste behin ere irakaskuntza ereduaren gaineko kezka zeinen zabaldurik dagoen gizarte osoan. Nafarroaren kasuan, baina, esanahi berezia hartzen du aldarrikapen horrek jasotako atxikimenduak, euskarazko ereduan izena ematen duten ikasle guztiek euskara ikastea ez bermatzeaz gain, bide hori jorratu eta jarraitu nahi dutenek hainbat oztopo aurkitzen baitituzte. «Zona ezberdinen arabera larritzen diren egoerak gainditzen hasteko unea da», adierazi zuten Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimeneko ordezkariek. «Sinaduren bidez, horretarako beharrezkoak diren neurriak har ditzala eskatu nahi diogu Gobernuari», gaineratu zuten.

Elorri eta Errotxapean, 6.800

Bestalde, sinadurak aurkezteko ekitaldi horretan Areso, Errotxapea eta Mendillorriko hezkuntza arloko aldarrikapenak ere oso ozen entzun ziren. Azken bi horietako ikastetxeek ere sinadura bilketak egin dituzte euskarazko lerro gehiago aldarrikatu eta datorren ikasturterako aurreikusitako ikasle kopuruari aurre egiteko. Errotxapean 5.000 sinadura inguru bildu dituzte, eta 1.800 Mendillorrin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss