GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-23
Errekaldeko JAIAK
Euskara eta berdintasuna, jaietako erronkak
Errekatartaloren etorrera gero eta hurbilago dute Bilboko Errekalde auzoan. Txupinaren jaurtiketak iluntzean iragarriko du jaien hasiera. Ohiko parte-hartzea mantendu eta bultzatzeaz gain, aurtengo jaietan beste helburu bi nabarmendu dituzte jai batzordeko kideek: euskararen erabilera indartzea eta generoen arteko berdintasuna lortzea.

BILBO

Errekaldeko jaietako egitarauak ohiko eskemei jarraitzen die; gustu guztietarako ekitaldiak antolatzeari dagokionez, behintzat. Hala ere, Bilbo handiko auzo horretako jaiak ezagutzeko aukera izan duenak jaiegun hauek xarma berezia dutela ezin izango du ukatu. Izan ere, urte mordoa da jaiak auzotarrek berek antolatzen dituztela, eta horrek isla izaten du auzoko kaleetan.

Jai batzordeko ordezkariek azaldu zutenez, 30 urte baino gehiagoko esperientzia dute jaiak auzoan antolatzen. Gaur egun, hamaika taldek osatzen dute egitaraua egiteaz arduratzen den taldea, eta horien artean, kirol taldeak, dantza taldea, euskararen aldekoak edota Kukutza gaztetxea daude. Jaiak antolatzen dituenak edota auzoaren alde lan egiten duenak txosna ipintzeko aukera du, auzoan adostutako araudia betez gero. Aurten pergolaren inguruan 12 txosna zabalduko dituzte, eta horietako bat jai batzordearena izango da.

Antolatzen dihardutenek batzordearen izaera zabala nabarmentzen dute, eta, era berean, argi azaldu dituzte datozen egunetako ekitaldien egitarauarekin bete nahi dituzten erronkak. Auzoko lagunen artean betidanik egon den parte-hartzea mantendu eta areagotzeaz gain, auzoko eta Bilbo osoko ahalik eta jende gehiena joatea gustatuko litzaiekeela adierazi zuten antolatzaileek.

Bestalde, aurtengo jaien erronken artean nagusi bi nabarmendu zituzten: «Benetan herri jaiak eta parte-hartzea bultzatzen dutenak izateaz gain, diskriminaziorik gabekoak, sexuen arteko parekotasuna bermatzen dutenak eta euskararen erabilera bultzatuko dutenak izatea espero dugu».

Egitarauari dagokionez, musika eskaintza nabarmendu dute antolatzaileek, eta bereziki 20 urteko ibilbidea duen eta New Yorketik etorriko den Ska Jazz Ensambled taldearen agerraldia nabarmendu dute, besteren artean.

Bestalde, badaude aldatu ez diren gauzak; Udalak ezarri eragozpenak, esaterako. Adibide modura, Udalak ematen dituen 1.000 euro eta jaiek behar duten inbertsioa: 36.000 euro.

Egitaraua

Barikua 23

20.00etan:Auzoko koadrila eta kon- partsen jaitsiera.Hurren- go kaleetan zehar izango da: Larraskitu26, Ciuda- dela, Goya, Villabaso, Leon Uruñuela, Gordo niz. Kalejira joaldunek eta Ardo Barrure fan- farreak lagunduta egon- go da.

21.15ean:Jaietako pregoia Fernan- do Ortegaren omenez.

21.30ean:Txupinazoaren jaurtiketa.

21.40an:Errekatartalok jaietan izan- go diren 12 txosnak zabal- tzeari ekingo dio.

21.50ean:Errekatartalorekin argazkia egiteko hitzordua. Txoriak elkartearen txosnan

22.30ean:Dantzaldia plazan. Taru- ma, Bilboko Udal Euskara eta Kultura Saila musika kalean 7. Barrutia.

24.00etan:Binilozko gaua. DJ Tutti izango da, Kukutza gaz- tetxean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss