GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-23
Egitarau oparoa dakarte Lasarte-Oriako Sorgin Jaiek, beren gunea berreskuratuta
Lau egunez izango da zer ikusi eta gozatua Lasarte-Oriako Sorgin Jaietan. Aurten, azken urteetan bezalaxe, egitarau oparoa prestatu dute hilaren 28an hasiko diren jaiei begira, baina bada berritasunik, azken bost urteetan ukatu dieten gunea berreskuratu baitute, Sorgin Jaien gunea izendatu dutena. Lorpena azken urteetako borrokaren eta esfortzuaren fruitu dela nabarmentzen dute eta aurrerantzean ere lanean jarraitzeko grina erakutsi dute.

LASARTE

Egitarau oparoa prestatu dute beste behin ere Lasarte-Orian Sorgin Jaietarako «beste urte batez herritarren parte-hartzea, ilusioa, parekidetasuna, konpromisoa eta festarako gogoa bultzatzeko».

Aurten, gainera, badute pozteko arrazoirik; izan ere, Sorgin Jaiak Hipodromo etorbidean izan du gunea, hainbeste buruhauste ekarri dien txokoa berreskuratzea lortu baitute, bost urteko borrokari esker. Orduan herriko alkateak indarrez txosnagunea jartzea debekatu zuen. «Honen ondoren ilusioa galdu eta lur jota geratzea zen errazena, eta Mari Burdin-en ­PSE alderdiko alkate Ana Urchuegia­ nahia, baina ez zen hala izan, eta hurrengo urtean jaiak aberasteko gogo eta ilusioz zapia lepoan jantzi eta herriari herri jai xume batzuk eskaini genizkion».

Jaiak aurkezteko atzo egindako prentsaurrekoan azaldu zutenez, ez da kontu erraza izan azken bost urte hauetako lana. «Baina urteak pasatu ahala konturatzen hasi ginen borrokatzea, burua altxatu eta aurrera jarraitzea merezi zuela eta herria pizteko modu bakarra zela», azaldu zuten.

Horiek hala, lortu dutena ez dela kasualitate kontua nabarmendu dute. «Ez gara iritsi iritsi garen lekura inork ezer oparitu digulako, bost urte hauetan herriko jaiak aurrera atera nahian antolatzen eta borrokatzen jarraitu duten herritarren konpromisoaren bitartez Mari Burdin garaitzea lortu dugulako baizik», azaldu zuten prentsaurrekoan.

Aurrerantzean ere lana izango dutela gogorarazi zuten, halaber. «Jaiak aberastea eta koloreztatzea urtez urteko kontua da, jaiak herritar guztion artean egiten ditugulako, bakoitzak bere neurrian aberasten dituelako egunez egun Sorgin Jaiak gozatuz, landuz eta aberastuz», gaineratu zuten.

Jaiak heldu den ekainaren 28an hasiko dira pregoia jota eta lau egunez, kontzertuak, haur jolasak, danborrada, patata tortilla lehiaketa, herri kirolak, antzerkia... Izango da zer ikusi, entzun eta gozatua, beraz, Lasarte-Orian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss