GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-23
Barañaingo JAIAK
Akelarrea eta txosnak, jai herritarren identifikagarri
Barañaingo jaien gainean galdetuta, Iruñerriko eta Nafarroako jende askori akelarrea datorkio burura. Horixe da, Nafarroa osoan traba ugariren ondorioz gero eta urriago diren txosnekin batera, Barañaingo jai herriko eta parekideen identitate zeinu nagusia azken urte hauetan.

BARAÑAIN

Dena bikain irten dadin hainbat hilabete lanean igaro ondoren, jai herriko eta parekideen aldeko batzordeak egitarau zabal bezain gustagarria prestatu du beste behin ere Barañaingo jaietarako.

Aurtengoan ikasturte amaiera ohi baino gehixeago luzatu dela-eta, jaietako lehen egunerako ezin izan dute jai esparrua prestatu, baina gainerako egun guztietarako antolatu dituzte hainbat lantegi, emanaldi, jolas, kontzertu eta ikuskizun.

Hala ere, denetan adierazgarriena, eta, ehunka lagunentzat baita Barañaingo jaien identifikagarria ere, ostiral gauean egingo duten akelarrea izaten da. Bertan, jai batzordeko kideek azaldu digutenez, ehundik gora herritarrek hartzen dute parte, eta ikaragarrizko ikuskizuna sortzen dute.

Gune osoaren eraldaketa

Aurten, gainera, jaiaren bereizgarri horri indar gehiago eman nahi izan diote, eta batzordea osatzen duten zazpi talde eta kolektiboetako kideak ere akelarreko pertsonaiez mozorrotuko dira. Horrez gain, txosnak ere eraldatu egingo dira ekitaldi horretarako; gau magiko eta ezustekoz betea izango da.

Jai batzorde horretan zazpi kolektibo ibili dira lanean, «herriari gune alternatibo bat eskaini, eta, herritik egindako eta herriarentzako egitaraua prestatzen»: Barañaingo Gazte Asanblada, Lurraska (gazte mugimenduaren aldizkaria), Arizti dantza taldea, herriko gazte talde bat, Presoen Lagunak, Herri Plataforma eta Euskal Herrian Euskaraz.

Horrez gain, ordea, beste hainbat ekitaldi ere prestatu dituzte. Larunbata, adibidez, euskararen eguna izango da, eta, antolatzaileen antzera, etorriko diren guztiei ere baserritarrez jantzita joateko gonbita egin diete. Igandean, azkenik, mozorro eguna antolatu dute, eta egitarau horren barnean, baita haurrentzako hainbat lantegi, jolas eta ikuskizun ere.

Egitaraua

Ostirala 23

10.00: Haurrentzako entzierroa udaletxe plazan.

11.30: Erdi Aroko lantegi eta jokoak udaletxe plazan Mamarroren eskutik.

12.00: Kalejira Jaiak txarangarekin.

19.00: Kalejira Barañaingo trikitilariekin.

20.00: Boli kostako Akliso taldearen emanaldia lakuan.

23.30: Su artifizialak Konstituzio parketik, eta, ondoren, Akelamendia eta lakutik buelta Ezpelur gaitariekin.

00.00: Akelarrea txosna gunean, eta, ondoren, Makuru perkusio taldearen emanaldia.

Larunbata 24

9.00: San Esteban pilota txapelketaren finalak Retegi pilotalekuan.

10.00: Patin gaineko hockey torneoa Los Sauces ikastetxe publikoan.

12.00: Kalejira Igandea txarangarekin.

12.30: Jota emanaldia Los Castaños plazan.

16.30: Herri bazkaria kultur gunean.

17.00: Euskal jaia txosna gunean: 17.00etan mus txapelketa, 18.00etan euskal dantzen ikastaroa, 21.00etan herri afaria eta 00.00etan dantzaldia Laketz taldearekin.

19.00: Manifestazioa Foruen plazatik «Bi mahai, konponbide bakarra lemapean».

19.30: Dantzarien topaketa Los Sauces ikastetxe publikoan.

20.30: Txistularien alardea lakuko anfiteatroan.

00.30: Dantzaldia Costa Blanca taldearekin.

Igandea 25

11.00: Hainbat herritako erraldoi eta buruhandien konpartsen topaketa udaletxe plazan. 14.00etan agurra.

17.00: Rokodromoa, pailazoak, haur jolasak eta karaokea txosna gunean.

20.00: Garibaldi Mariachia lakuan.

00.00: Pobre de mi udaletxe plazan. Jarraian, Discomóvil Orbital.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss