GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-06-23
Manu MERIN | Aviron futbol taldeko presidentea
«Maila galdu ostean, nire kargua ezin nuela utzi erabaki nuen»
Manu Merin da Aviron futbol taldeko presidentea, eta bihotzean darama taldea. Joan den abenduan kargua uzteko asmoa agertu bazuen ere, N1 Maila galdu ostean, lanean jarraitzea erabaki du. Taldea berregituratu eta sendotu nahi dute, Bigarren Mailara igotzeko asmoak bere horretan jarraitzen baitu. Taldeak zituen zorrak kitatu dituzte, eta ez omen dute lehengo akatsak errepikatzeko asmorik.

Manu Merin da Aviron Baionako futbol taldeko presidentea. Joan den abenduan kargua utziko zuela adierazi bazuen ere, taldea jaitsi dela-eta presidente izaten jarraitzea erabaki du.

­Kargua utzi behar zenuela esan zenuen, baina jarraitzea erabaki duzu. Zergatik?

Asmoa uztea zen, baina taldeak N1 Maila galdu du, eta egoera horretan uztea ez zitzaidan egokia iruditzen; azkenean jarraitzea erabaki dut. Dena dela, ez naiz bakarrik arituko, beste presidente bat ere izango baita taldean. Hemendik aurrera bi izango gara.

­Taldeak maila galtzea kolpe handia izan da, ezta?

Bai, eta ikusita dena alde genuela. Azkeneko jardunaldian berdinketa nahikoa genuen, baina hori ere egiteko gai ez ginen izan. Dena dela, taldea nahikoa nahasita zegoen. Abenduan entrenatzaileak alde egin zuen, eta ordutik nahiko nahasmen zegoen. Gainera, uste dut fitxatzeekin ez dugula asmatu. Batzuk kobratzerakoan profesionalak ziren, baina zelaian ez dute eman beharrekoa eman. Azkenean, bertako jendeak eman behar izan du aurpegia.

­Taldeak zekarkien gorakada ikusita, zale askok ikusten zuten Lehen Maila oso gertu, eta orain maila galdu da. Haientzat ere kolpe latza, ezta?

Bai, jendea oso azkar ohitzen da onera. Oso urte gutxitan maila asko igo ditugu, eta akaso horixe bera izan da arazoa. Aviron talde amateurra zen, eta oso urte gutxitan maila profesionalean sartu gara. Seguruenik ere ez geunden horretarako prest, eta azkenean ordaindu egin dugu. Iaz zor handi samarrak egin genituen, eta hori zama handia izan da aurten.Hala ere, asko ikasi dugu, eta orain badakigu zer egin eta zer ez dugun egin behar

­Akaso, dena azkarregi joan da, ezta?

Nik uste dut baietz. Proiektua aurkeztu genuenean hamar edo hamabi urtean Bigarren Mailan izatea zen helburua, eta bost urtean Bigarren Mailatik maila batera jarriak ginen. Denentzat oso azkar joan da.

­Maila bat galdu arren, oraindik epeen barruan zabiltzate.

Bai, horrela da. Orain taldea berregituratu nahi dugu; gauza guztiak ongi egin, berriro akats berak ez egiteko.

­Hurrengo urtean helburua berriro igotzea izango al da?

Ez, hasieran ez. Kontuan izan behar da lau multzo garela CFA Mailan, eta bakoitzetik bakarra igotzen dela. Lehenengo geratzen bagara, gora egingo dugu, baina hasierako helburua ez da hori. Gauzak lasai egin nahi ditugu. Taldea berregituratu, eta ongi segurtatu nahi dugu. Hori egindakoan abiatuko gara BigarrenMailaren bila.

­Aurten maila galdu duzuen arren, hurrengo urtekoa joko aldetik oso berdintsua izango da, ezta?

Hori da. Frantziako Ligan Espainiakoan baino askoz ere maila gehiago daude, eta batetik bestera aldea ere txikiagoa da. CFA eta N1 mailen artean oso alde txikia dago. N1 fisikoki indartsuagoa izango da, eta CFA teknikoki hobea. Ez da ahaztu behar talde filialak ezin direla igo CFAtik gora, eta Lehen Mailako taldeen bigarrenak hemen daude gehienak. Gazteez gainera, LehenMailako jokalari batzuk ere aritzen dira talde horietan, eta horrek asko indartzen du.

­Hurrengo urtean, gainera, lehen aldiz izango da euskal derbia maila hauetan.

Hori da; Genetsek CFAri eutsi dio, eta hor izango gara. Goi maila hauetan ez da inoiz euskal derbi bat izan, eta uste dut zaleentzat ere hori polita izango dela, baita Ipar Euskal Herriko futbolzale guztientzat ere.

­Jokalariei dagokienez, aldaketa asko izango al dira?

Kontratu profesionala zuten kanpotarrak joango dira. Ekarri ere egingo ditugu, baina hiru edo lau besterik ez. Azken bi urte hauetan eskarmentuko jendea ekarri dugu, baina ez dute emaitza onik eman, eta aurten jende gaztea fitxatu nahi dugu, futbolean zerbait izan nahi duen jendea.

­Diru aldetik, taldeak zorrak zituela esan da behin eta berriz. Zer moduz dago arlo ekonomikoa orain?

Egia da taldeak zorrak izan dituela, baina une honetan zor guztiak kitatu ditugu. Zuzendaritzako jendeak, Udalak eta babesle nagusiak dirua jarri dugu, eta une honetan ez daukagu inongo zorrik. Gainera, aurten elkarte anonimo egiten hasteko asmoa genuen, baina taldea jaitsi egin da, eta hori urte bat edo bi atzeratuko dugu.

­Zelaiarekin ere arazoak izan dituzue. Nola dago egoera?

Zelaian obretan ari dira. Arazo nagusia urarena zen, ez baitzuen hartzen behar bezala, eta horrek partida batzuk atzeratzera behartu gaitu. Orain dena altxatu, eta arazo hori konponduko da. Gauetan jokatzeko genuen argia ere gehitu egingo da, eta datorren urterako, orain dagoen harmaila nagusiaren aurrean beste harmaila handi bat egingo dute, jende gehiago sartzeko. Aurten maila galdu arren, taldeak hazten jarraitu behar duela argi eta garbi daukagu.

­Nola dago Realarekin duzuen akordioa ?

Ongi, lehenean jarraitzen du. Aurten 15 eta 16 urteko bi jokalari fitxatu dituzte, eta gauzak ongi doaz. Gure asmoa, Eibarri edo Real Unioni uzten dizkion moduan, etorkizuna duen jokalariren bat edo beste guri uztea da, eta horretan gabiltza azkeneko urte hauetan. Garrantzitsua litzateke hori guretzat. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss