GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-06-23
- Aizkora (Bigarren Maila)
Arbizun jokatuko da Euskal Herriko kanporaketa

DONOSTIA

Euskal Herriko Bigarren Mailako aizkolarien kanporaketa jokatuko da etzi Arbizuko plazan, 19.00etan hasita. Bertan, hamalau aizkolari ziren aritzekoak finalerako txartelaren bila, baina Bihurri eta Flores ez dira arituko, biak min hartuta baitaude. Lehenengo seiak egingo dute aurrera.

Finala Nafarroan izango da, baina oraindik ez dauka ez datarik ez eta lekurik ere, nahiz eta seguruenik ere irailean jokatuko den. Etziko saioan honako aizkolari hauek hartuko dute parte: Etxebeste, Senosiain II.a, Lopez, Elorriaga, Mendieta, Xabier Mindegia, Kañamares, Zubiaga, Belarra, Otaño, Mujika eta Rekondo. Aizkolari bakoitzak kana-erdiko bat, 60 ontzako bat eta oinbiko bat moztu beharko ditu.

Horrelako lan laburretan ezustekoak ere ugari izaten dira. Adarren bat egokitzea nahikoa izaten da denbora galtzeko, eta horrenbeste aizkolari direnean, denentzat egur berdinak eramatea ere ez da lan samurra izaten.

Hala ere, Lopez eta Otaño dira, adituen ustez, faborio nagusiak saioa irabazteko, eta nola ez, gauzak oso gaizki egin ezean, biek sailkatu beharko lukete finalerako. Gero, Etxebeste, Senosiain gaztea, Rekondo, Elorriaga, Mindegia, Zubiaga, horiek dira adituen ustez finalean egon daitezken beste aizkolariak, baina horrelako lan laburretan edozer gerta daiteke, eta ezusteak ere sarritan izaten dira, eta etzi ere gerta daitezke.

Gipuzkoakoa

Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketako finala ere ari da gerturatzen. Uztailaren 2an jokatuko da Leaburun, eta bertan honako bost aizkolari hauek neurtuko dira: Olasagasti, Peñagarikano, Txapartegi, Mugertza eta Erasun.

Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko ditu. Urrezko Aizkora amaituta, aizkolariek orain lehiaketa ofizialetan jarri nahi dute burua, eta estreinakoa datorren asteburuan izango dute. Hortik aurrera, gipuzkoarrek Urrezko Kopa eta Euskal Herriko Txapelketa izango dituzte buruan.

Bestetik, Nafarroako jokoen bigarren jardunaldia jokatuko da bihar arratsaldean Igantzin. 18.00etatik aurrera bertako plazan hainbat proba ikusi ahal izango dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss