GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-06-23
- Sega
Lapazaran eta Aranalde dira Bizkaian eta Gipuzkoan faborito
·Otxandion eta Oiartzunen jokatuko dituzte etzi bi herrialde horietako finalak

DONOSTIA

Jon Lapazaran eta Mikel Aranalde dira Bizkaiko eta Gipuzkoako txapelak lortzeko faborito nagusiak. Bi herrialde horietako finalak izango dira etzi. Bizkaikoa, Otxandion, Korostondo auzoan jokatuko da, 12.00etan hasita, eta Gipuzkoakoa, berriz, Oiartzunen, Pikoketan, 18.00etan hasita.

Bizkaikoan Lapazaran da faborito garbia. Hiru bat urte eman ditu kirol hau utzita, baina gogoz itzuli da, pasa den astean Euskal Herriko Txapelketako kanporaketan erakutsi zuen moduan. Gauzak ongi joanda, hari txapela kentzea oso zaila izango da. Berarekin batera, Goioaga, Albizua, Atxa, Gondra eta Intxaurbe arituko dira

Goioaga eta Albizua izan daitezke faboritoari aurre egin diezaioketenak, baina lan asko eta ongi egin beharko dute txapela lortzeko. Gondra, bere lana egitera joango da eta ahalik eta posturik onena lortzera. Atxa eta Intxaurbe, berriz, berriak dira, eta beren lana ikusgai dago. Gipuzkoan aurretik bi kanporaketa jokatu baldin badira ere, Bizkaian ez da horrelakorik izan, eta zuzenean lehiatuko dira finalean.

Gipuzkoan, berriz, Mikel Aranalde da aditu gehienen ustez irabazteko faborito nagusia, eta Joxe Gabirondo izan dezake aurkaririk gogorrena.Biak ala biak Gaztelukoak dira, eta badirudi gauzak asko okertu beharko luketela txapela herri horretara ez joateko.

Mikel Aranalde: Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelduna izandakoa da, eta iaz ere bi lehiaketa hauetan finalean izan zen. Aurtengoan ez du hutsik egin nahiko, nahiz eta batzuetan nerbioek ez dioten uzten berea ematen. Faborito izate horrek akaso ez dio mesederik egingo, baina hala da.

Joxe Gabirondo: Gazteluko segalari beteranoak ere badaki txapelak janztea zer den, baina hamaika urte utzita egon ostean, aurten itzuli da kirol honetara. Kanporaketan ez zen ibili berak nahi bezala, baina helburua finalean sartzea zen, eta hori lortu zuen. Eskarmentu handia du, eta horrek ez dio inongo kalterik egingo.

Andoni Zuriarrain: Amasakoak sekulako ezustea eman zuen lehenengo kanporaketa irabazita. Segan oso ongi eta txukun egin zuen, baina, gero, pasa den astean jokatu zuen Euskal Herriko kanporaketan, berriz, azkena izan zen, eta zaleak apur bat nahastuta utzi ditu.

Mikel Alkorta: Asteasuarrak lehen urtea du segan, eta finalean sartzeko parada izan du. Helburua ongi beteta dauka, baina ez du horrekin bakarrik konformatu nahiko.

Bai Gipuzkoako finalean, baita Bizkaikoan ere, segalariek ordubeteko lana egin beharko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss