GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-06-23
- Harri-zulatzaileak
Euskal Ligako hiru jardunaldi izango dira

DONOSTIA

Euskal Herriko Ligako hiru jardunaldi izango dira asteburuan, eta Jaizubiak lehen postuari eusteko aukera izango du.

Harri-zulatzaileen zaleak ez dira haserre izango, etzi egun betea izango baitute. Etzi, 13.00etan hasiko dira saioak. Ordu horretan, Ortuellan, Aiego auzoan, eta Sondikan izango dira ekinaldiak. Aiegon, Burdin Gazteak eta Galdames neurtuko dira. Azken horiek dira txapela lortzeko faboritoetako batzuk, baina oraingoz ez dira beren maila erakusten ari. Sondikan, berriz, Jaizubia, Txoriherri, Sondika eta Gallarta neurtuko dira. Hondarribiko taldea sekulako denboraldia egiten ari da. Azpeitian galdu zuen apustua eta gero, garbi utzi du orduan baino gehiago egin dezaketela, eta egiten ari diren markak kontuan hartuta, garbi dago txapela lortzeko hautagai nagusietakoak direla.

Arratsaldean ere izango dute, ordea, kirolari horiek lanean jarraitzeko aukera, 18.30etik aurrera Muskizen neurtuko baitira Aldai Alde, Trapagaran, Arboleda, Errekatxo, eta Burdin Gazteak. Trapagaran da Liga irabazteko beste faboritoetako bat, eta horiek ere puntuak batzen jarraitzeko aukera ezin dute galdu. BurdinGazteak taldeak, berriz, bi ekinaldi egin beharko ditu etzi, eta ez dute atseden handiegirik hartzeko betarik izango.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss