GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-06-23
- Espainiako Txirrindularitza Txapelketak
Erlojupeko dominak oso garesti euskaldunentzat
·Profesionalak eta 23 urtez azpikoak arituko dira gaur Mostolesen

DONOSTIA

Iaz egindako lan bikaina errepikatu nahi dute gaur hasi eta datorren igandean amaituko diren Espainiako Txirrindularitza Txapelketetan parte hartuko duten euskaldunek. Mostolesen jokatuko dituzte proba nagusiak, eta profesionalen lineako proban Juanma Garate irundarrak 2005. urtean lortutako elastiko hori-gorriak jabe berria izango du.

Gaur arratsaldeko hiru eta erdietan ekingo diote 45 bat txirrindularik 39 kilometroko erlojuaren aurkako probari. Arkaitz Duran (Saunier), Josu Agirre (Orbea), Jorge Azanza (Kaiku), Joseba Agirrezabala (N.Mateos), Alan Perez eta David Herrero (Euskaltel), Imanol Erbiti (I.Balears), Amets Txurruka (Barloworld) eta Mikel Elgezabal (Atom) izango dira parte hartuko duten karrerista euskaldunak.

Iaz onena Jose Ivan Gutierrez (Phonak) izan zen, baina aurten ez du parte hartuko Suitzako taldeak Puerto Operazioan zerikusirik duen edo ez jakin arte lehiaketetatik baztertu duelako. Alberto Contador, Isidro Nozal, Luis Leon Sanchez, Ruben Plaza, Santos Gonzalez, Toni Tauler eta Sergi Escobar faboritoen artean egongo dira ondo bidean.

Lineako proba, berriz, igandean jokatuko dute Moraleja de Enmendio eta Mostoles artean. 221 kilometro izango ditu ibilbide erabat lauak, eta ezusteko handirik ezean, tropeleko gizon azkarren artean ibiliko da garaipena. Denen artean Alejandro Valverde, Oscar Freire, Angel Vicioso eta Martin Perdiguero nabarmendu litezke. Euskaldunek helmugara iritsi aurretik erasoa jotzen saiatu beharko dute.

Afizionatuen esperantzan

Profesional mailaz gain, elite eta 23 urtez azpiko mailetako Espainiako Txapelketak jokatuko dituzte asteburuan. Gaur, 23 urtez azpikoek 19 kilometroko erlojupekoa jokatuko dute, eta bihar, lineako bi lasterketak: 161 kilometro bete beharko dituzte elite mailakoek; 120, 23 urtez azpikoek.

Nafarroako federazioak berririk eman ez duen arren, afizionatu mailan Egoitz Garcia, Andoni Lafuente, Beñat Intxausti, Unai Arantzabal, Sergio de Lis, Igor Romero, Eriz Ruiz de Erentxun, Garikoitz Zabaleta eta Ruben Palacios dira Javier Madariaga Euskadiko hautatzaileak Madril aldera eramango dituen mutilak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss