GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-23
Prozesu politikoa baldintzatzea dute xede estatu-erasoek, Batasunaren esanetan
ETA erakunde armatuak jarduerak eten zituela hiru hilabete betetzear den ho-netan, Estatu espainolak eta frantsesak oraindik modu positiboan ez dutela erantzun nabarmendu zuen atzo Batasunak. Estatuen erasoek berean jarraitu dutela salatu zuen Joseba Permachek, eta horiek larritzat jo bazituen ere, erasoek prozesu politikoa baldintzatzeko duten «intentzionalitatea» larriagotzat jo zuen. Euskal herritarrei, une hauetan, mobilizatzeko deia egin zien.

DONOSTIA

Euskadi Ta Askatasunak joan den martxoaren 22an jarduera armatua etengo zuela jakinarazi zuenean Batasuneko Mahai Nazionalak egindako agerraldian norabide zuzenean erantzuteko galdegin zien Estatu espainolari eta frantsesari. Hiru hilabeteren buruan, negatibotzat jo zuen ibilbidea Joseba Permach mahaikideak. «Ez dira zentzu positiboan erantzuteko gai izan», adierazi zuen.

Are gehiago, Euskal Herrian irekitako «prozesu politikoa baldintzatzeko, elkarrizketa atzeratzeko eta, ahal izanez gero, sine die jartzeko» asmoa duten erasoek etenik gabe jarraitu izana deitoratu zuen. Hala nola, polizi kontrolak areagotzea, sakabanatze politikari eustea, atxiloketak, espetxera- tzeak eta 18/98 epaiketa bera izendatu zituen. «Erasoak larriak dira, eta are eta larrigoa da eraso horien intentzionalitatea», gaineratu zuen.

Elkarrizketa dinamikak areagotu

Euskal Herrian egin beharreko eztabaida politikoan datza gakoa Batasunaren esanetan, eta horretarako ezker abertzalearen aurkako erasoek eten behar dutela azaldu zuen Perma-chek.«Ezin gara egun bat bai eta bestea ere Madrilera begira egon», esan zuen. «Euskal Herriko eragileek gai izan behar dugu akordio politikoan adosteko eta mahaia eratzeko prozesua azkartuko duen dinamikak abiatzeko», esan zuen.

Errepresioa eten eta elkarrizketa eta negoziazioari eusteko deia egin zien Estatu espainolari eta frantsesari. «Diskrezioz baina sekretismorik gabe» elkarrizketa dinamika areagotzeko deia egin zien mahaikideak eragileei, horrela «mahaia ahalik eta azkarrena eratzeko».



Diskreziozko gidoi-trukea
G.M.

DONOSTIA

Horrelako erasoen gainetik prozesuak aurrera jarraitu behar duela adierazi zuen Permachek, eta elkarrizketa politikoak aurrera jarraitzen duela, «diskrezioz baina sekretismorik gabe». Hala ere, alderdiei, egoeraren maila berean egoteko eta erasoei erantzuteko eskatu zien. Herenegun EAJrekin izandako bileraren harira, une hauetan, eztabaida politikoa hasteko oinarriak hitzartzeko alderdien artean gidoiak trukatzen dabiltzala azaldu zuen Permachek, nahiz eta, oraindik, hasi besterik ez diren egin. «Laster alderdi interesak alboratuko direla espero dugu», adierazi zuen mahaikideak, eta elkarrizketa indartzeko deia egin zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Errauste planta edo parte hartzerik eza
Jendartea
El Pleno decide ubicar la incineradora en Landarbaso
Jendartea
Multan a Iberdrola con 300.000 euros
Jendartea
El proceso de paz, Osasuna y Volkswagen, protagonizan las pancartas de San Fermín
Euskal Herria
Gantxegi queda en libertad y el juez Grande-Marlaska encarcela a Harocarene
Euskal Herria
Osakidetzako lan deialdian euskararen ezagutza eskaera ez da %20ra iritsiko
Ekonomia
Elorrieta: «Dos de cada tres euros de la imposición directa son de rentas del trabajo»
Kirolak
Revuelta africana contra los «yankees»
Mundua
Israel anuncia que mantendrá su política de «asesinatos selectivos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss