GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Ezbaika 2006-06-26
Andde Sainte-Marie - Abertzaleen Batasuneko bozeramailea
Euskal Herria bai!

Euskaldun eta abertzale sentitzen garenok zein dugu biderik eraginkorrena gure herriaz erabakitzeko eskubidea gauzatzeko edo behin- tzat gauzatzen hasteko? ABtik ez dugu pentsatzen funtsezko galdera horren erantzun biribilik nehork es- kuetan daukanik. Agian saiatu gaitezke galdera horri beste galdera batekin erantzuten: erabakitze eskubidearen posible egiteko molde eraginkorrena ez ote da, gaurko egoera soziopolitikoa aztertuta, burujabetzarako funtsezko prozesu bat sakontzea eta adostea, delako burujabetzaren alde garen guztien artean?

Ez ote dugu benetan garaia EHko burujabetzaren aldeko espazio sozio-politikoa osatzen hasteko? Gauza jakina da esparru hori oso zabala eta plurala dela. Ez du ahots bakar bat, hainbat ahots eta oihu baino. Baitezpadakoa zaigu, denbora nonbait gure aurka doalako, esparru desberdinetako eragile, mugimendu sindikal eta politikoetako indarrak behingoz elkarrekin mintzatzen eta eztabaidatzen hastea: epe laburreko konjukturak beti berekin dakar lehiarako grina, epe ertainerako (edo luzerako!) erabat bazter utziz... Ezinezkoa badirudi ere anitzentzat, nahikari politiko fermu batekin, posible da. Posible eta hain beharrezkoa gainera!

Martxoaren 22tik ireki den perspektiba berrituak oraindik egingarri eta baitezpadakoago egiten du indar eta sektore «soberanisten» eztabaidagune hori. Aitor dezagun deplauki, nork sinisten du egiazki Euskal Herriari emango, eskainiko, aitortuko edo proposatuko zaionik, urrezko plater baten gainean, erabakitzeko edo autodeterminatzeko eskubide edo aukera? Agian nehork gutxik. Paris eta Madrildik oparirik ez, eskaintzarik ez, proposamen eta prozesu eraginkorrik ere ez.

Elementu horiek gure buru muinetan ongi kokatu ondoan, zer gelditzen zaigu? Gelditzen zaigu pazientziaz jokaleku eta politikagintzarako espazio berri eta berrituak martxan ematea, herri honetako sektore abertzale eta progresistak molde ireki eta parte-hartzailean bermatuz eta bilduz. Bai, noski, lan ildoa ez da tipia, kontuan hartuz Lizarra-Garazi garaiaz geroztik, konfiantza heina hein batean hautsi edo galdu dela hainbat eragileren artean. Erran daiteke kasik zerotik edo hutsetik dena berriz hasi behar dugula, nahiz ez ditudan gutxiesten geroztik «aktibatu» diren ekimenak (Eginokoa, Nazio Eztabaidagunea...).

Bere garaian Baionako Foroko partaideek (AB, Aralar, Zutik, EA, Batzarre) zioten bezala, lehentasuna gaur egun, atzo bezala eta biharkoa igurikatu gabe, indarren uztartzea eta zubiak berriz eraikitzea da. Beste erremediorik ez da, beste erremediorik ez dugu abertzale eta aurrerakoi garenok. Gureak diren indarren metaketa herrikoia, indar harreman egiazko eta eraginkorra (ber)sortuz Paris eta Madrili begira.

Euskal Herriaren geroaz libreki erabakitzeko, gauza jakina lehenbiziko bi osagaiak aski ongi definituak eta adostuak dira hainbat eragileren artean: normalkuntza demokratikoaren oinarriak eta kultura sakontzea, burujabetza prozesu bizi bati bidea errazteko. Bata bestearekin lotua dela badirudi ere lehen begiradan, Lizarra-Garazik zerbait erakutsi digu: justuki, ezin dela pazientzia eskasez jokatu bi osagai horiek nolabait nahasiz edo betan eramanez.

Baina agian ezertarako kezkatzen naiz, eta iraganeko huts egite horiek eragile bakoitzak barneratuak ditu jada, eta ezingo dira berriz errepikatu...

Euskal Herriak (edo EHk!) nahitaez bizi duen arazo funtsez politikoa, urratsez urrats gainditzen hasteko, beharrezkoa da normalizazio bideak eta burujabetzarako prozesu horren etapa ezberdinak zinez definitzea eta adostea egiazki eta taburik gabe.

Ezin gorde gaur egun eragile batzuentzat tabuak direla, ez agian helburuak, baina bai haatik etapak, erritmoak, Euskal Herriko lurralde edo espazio sozio-politiko ezberdinen kontzeptuen sakontzea.

Alta, konbentzitu nahi dugun gure herriko jendarteari begira, zinez eraginkorrak eta sinesgarriak izate- kotan, sakontze lan eta gimnasia horiek egin beharko ditugu. Alabaina, Euskal Herria errealitate historiko eta kulturala bada ere, eta agian neurri batean «espazio» geo-politiko propio bezala «funtzionatzeko» itxura ematen badu ere batzuetan, argi da Iparraldeko, Nafarroa Gaineko eta EAEko herritar anitzek ez dutela batere molde horrez bizitzen beren egunerokotasunean.

Oinarrizko errealitate soziologiko eta politiko horiek kontuan harturik ditugu gure taktika-estrategiak martxan eman behar.

Erabakitze edota autodeterminatze prozesu «berritu» baten dinamika(k) EAEn eskubide hori epe «laburrean» posible bihurtuko duen mekanismo eta indar metaketa soberanista aktibatzetik pasatzeak, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Gaineko erreferendumak eskatuz eta horretarako gune kontsentsualak bultzatuz, nahi ala ez erabaki eskubidearen eta, une berean, lurraldetasunaren kontzeptuaren azkartze eta sakontzea dakar.

Hori aipatzerakoan erdiz erdi gertatzen gara gaur egungo Iparraldeko erronka eta pario nagusi den Batera ekimenarekin. Abertzale gasa gurea ez den minimozko eskakizun instituzional soil baten, hots frantses departamendu baten aldarrikatzetik, eskakizun horri buruzko erreferenduma edo nolabaiteko herri kontsulta aldarrikatzera pasatuz, Euskal Herriko burujabetza prozesuari buruz sekulako urrats eta jauzi kualitatiboa ematen dugu. Ezinago xumeki, arrabots eta oihartzun mediatiko handirik gabe, eguneroko xinaurri lan eta engaiamendu militantearen bitartez, Baterak marrazten du Ipar Euskal Herrian, eta Euskal Herri osoan funtsean, molde konkretu, parte-hartzaile eta demokratikoan, egin beharreko bidea. Bide xume eta patartsua: konfrontazio politikoaren eta borroka zibil eta soilik politikoaren bide luze eta zabala, autobide baten heinekoa bilakatzerainoko ibilbide itxaropentsua. Harrigarriki begi bistakoa eta saihets ezina egiten du ekimen soil eta xume honek iritzi honen hasierako funtsezko galdera hura: «Euskal Herritarrek beren geroaz libreki eta demokra- tikoki erabakitzeko eskubidea ba ote dute?» Erantzuna, noski, hortxe dugu: Euskal Herria bai! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Dos muertos como consecuencia del vuelco de un todo-terreno en una pista forestal en Trapagaran
Euskal Herria
«Buscan criminalizarnos, ya sea Batasuna, Aralar o ETA»
Euskal Herria
«La batalla de Noain no ha terminado»
Ekonomia
Mittal logra hacerse con Arcelor tras elevar su oferta hasta los 40 euros por acción
Mundua
Erresistentzia Gobernura gerturatzeko asmoz «amnistia» iragarri du al-Malikik
Mundua
Israel, listo para una incursión «masiva» en Gaza tras el secuestro de un soldado
Mundua
Escasa afluencia de los italianos en el referéndum
Kirolak
Los lusos supieron obtener una mayor rentabilidad del barullo
Kirolak
El sumario desvela la implicación de 58 corredores en una compleja trama
Euskal Herria
La represión se ha disparado en 90 días de alto el fuego de ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss