GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-06-26
Erresistentzia Gobernura gerturatzeko asmoz «amnistia» iragarri du al-Malikik
Nuri al-Malikik, Irakeko lehen ministroak, Adiskidetzeko Plana aurkeztu zuen atzo Parlamentuan, herrialdeko komunitateen arteko tirabirak murrizteko xedez. Planaren asmo nagusia okupazioaren babesean sortutako Gobernuaren kontra daudenak bide politikora erakartzea da. Horretarako, odol deliturik ez dutenentzat amnistia, irizpiderik gabeko atxiloketak eta kartzelaldiak jasan dituztenentzat kalte-ordainak, eta Baaz Saddam Husseinen alderdiarekin jarrera aldatzea ­egun ilegalizatuta dago­ eskaintzen ditu, besteak beste. Parlamentuko talde suni nagusiak planarekin bat egin du.

DONOSTIA

Irakeko lehen ministro Nuri al-Malikik irakiarrak Adiskidetzeko Plana aurkeztu zuen atzo Parlamentuan. Erresistentziako kideak okupazioaren babesean sortutako Gobernura gerturatzeko asmoa du, eta, horretarako, «amnistia» iragarri zuen.

Amnistiak, ordea, zenbait muga ditu: «Irakeko herriaren kontrako krimenak» egin dituztenen zigorrak ez dituzte barkatuko. Baldintza horrek, baina, zalantzak sortu ditu. Ez da argi gelditzen irakiar zibilen kontra ez baina atzerriko okupatzaileen kontrako erasoak egin dituztenentzat amnistia izango den ala ez.

Al-Malikiren lanaren beste eskaintza bat kalte-ordainak dira. Inolako deliturik egin barik atxilotu eta kartzelatu dituztenek, baita «Irakeko zein AEBetako indarrek hil dituztenen» familiakoek ere, injustizia horiengatik kalte-ordainak jasoko dituztela agindu zuen lehen ministroak. Aipagarria da Gobernuaren menpeko segurtasun indarrek zein okupatzaileek irizpiderik gabeko sarekada ugari egin ohi dituztela sunien kontra. Hainbat, gainera, preso daude kargu barik.

Baaz alderdiko kideekin jarrera aldatzeko prest azaldu zen al-Maliki. Saddam Husseinen taldea legez kanpo utzi zuten okupatzaileek presidente ohia agintetik kendu zutenean. Horren ondorioz, milaka pertsona prozesutik kanpo gelditu ziren. Zenbait analistaren aburuz, horietako askok erresistentziarekin bat egin zuten beste irtenbiderik ikusi ez zutelako.

Nolanahi ere, proposamena egin bezain laster, alderdi xii batzuek aukera hori baztertu zuten. Ez daude Saddam Husseinen garaian xiien kontrako sarraskiak egin zituztenei barkatzeko prest.

Bide politikoari bizkarra ematen dietenei, ostera, zigorrak gogortuko zaizkiela ohartarazi zuen. «Herrialdea berreraiki nahi duenari olibondo adar bat eskaintzen diogu, baina sarraskiak eta ekintza terroristak aukeratzen dituztenek legearen indarra pairatuko dute», adierazi zuen lehen ministroak hitzaldian.

Ildo horretan ere, zenbait alderdirekin lotura duten miliziek armak uztea proposatzen du Adiskidetzeko Planak. Milizia horietako batzuek Gobernuko segurtasun indarrek baino botere gehiago daukate Bagdadeko zenbait auzotan.

Bestalde, Irakeko Poliziak eta Armadak segurtasunaren ardura hartzeko egutegia zehazteko garaia dela uste du al-Malikik. Lehen ministroak azaldu zuenez, AEBek buru duten «koalizioko indarrekin» negoziatu beharko dute hori. Dena dela, ez zuen datarik aipatu.

Talde suni nagusiaren oniritzia

Al-Malikiren proposamenak Parlamentuan ordezkaritza duen mugimendu suni nagusiaren oniritzia jaso du. Irakeko Kontsentsurako Fronteak Ganberan parte hartzen duten hiru talde suni batzen ditu. Horren buruzagi Adnan al-Dulaimik irakiar guztiei dei egin zien planarekin bat egiteko, baina, bestalde, Gobernuari eskatu zion zibilen kontra egiten ohi diren erasoak eta sarekadak bertan behera uzteko.

Adiskidetzeko Plana Parlamentuan eztabaidatuko dute aste honetan. Espero da suni askoren kritikak jasotzea, baina baita xii batzuenak ere.

Al-Malikiren asmoa da adiskidetze prozesua behatzeko batzorde bat eratzea. Erakunde horrek, gainera, egoitzak izango lituzke herrialdeko eskualde guztietan.



Una veintena de muertos en la provincia de Diala
GARA

BAGDAD

Al menos 19 personas murieron ayer, la mayoría miembros de las fuerzas de seguridad, y otras cinco resultaron heridas en diferentes ataques de la insurgencia en la provincia de Diala, en el este de Irak. Según fuentes de la ocupación, seis policías murieron en un ataque contra un puesto de control Beni Saad cerca de Baquba, capital de Diala. En Al Maqdadia, a 60 kilómetros al norte de Baquba, tres agentes de la Policía y otros tres civiles perdieron la vida en otro ataque. Asimismo, al este de Baquba, varios hombres armados tirotearon y mataron a cuatro conductores de camiones, y otros tres iraquíes, trabajadores del Centro de Coordinación Conjunta, murieron en otra agresión. Por otra parte, un vídeo atribuido a Al Qaeda daba cuenta de la ejecución de los cuatro diplomáticos rusos secuestrados el pasado 3 de junio. Una nota del Consejo de los Muyahidines de la Shura asegura que es una «venganza por las torturas y los asesinatos de los que son objeto a manos del infiel Gobierno ruso».

Congresistas de EEUU rechazan el plan

Varios miembros del Congreso de Estados Unidos no esperaron a conocer en profundidad la propuesta de al-Maliki para rechazarla. El senador Carl Levin, el demócrata más importante en el Comité de Servicios Armados del Senado, rechazo la idea de la amnistía a los insurgentes. «Nos deshicimos de ese terrible dictador. Hemos pagado un precio inmenso. Más de 2.500 soldados estadounidenses dieron sus vidas. La idea de siquiera considerar una amnistía para gente que ha matado a personas que liberaron a su país es impensable», dijo. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Dos muertos como consecuencia del vuelco de un todo-terreno en una pista forestal en Trapagaran
Euskal Herria
«Buscan criminalizarnos, ya sea Batasuna, Aralar o ETA»
Euskal Herria
«La batalla de Noain no ha terminado»
Ekonomia
Mittal logra hacerse con Arcelor tras elevar su oferta hasta los 40 euros por acción
Mundua
Erresistentzia Gobernura gerturatzeko asmoz «amnistia» iragarri du al-Malikik
Mundua
Israel, listo para una incursión «masiva» en Gaza tras el secuestro de un soldado
Mundua
Escasa afluencia de los italianos en el referéndum
Kirolak
Los lusos supieron obtener una mayor rentabilidad del barullo
Kirolak
El sumario desvela la implicación de 58 corredores en una compleja trama
Euskal Herria
La represión se ha disparado en 90 días de alto el fuego de ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss