ZARAUTZ
Ezinegonak jota-edo, eguerdiko hamabietan iragarrita zegoen suziria lehertu aurretik hasi zituzten sanpelaio jaiak Zarautzen. Larunbaterako jada hainbat ekintza eta ekitaldi ospatu zituzten, eta atzo ere eguerdia iritsi aurretik jaia hasia zegoen; Munoa txosna gunean bai, behintzat, hamaiketan hasita baltsa karrera egin baitzuten. Imajinazioak berebiziko garrantzia zuen, modu erosoan ibiltzeko eta ibilbide guztia hondoratu gabe iraungo duen ontzia egitea ez baita edozelako lana; arraunean iaiotasuna izateak ere bazuen bere abantaila; baina, horien guztien gaineko garrantzia izan zuen umoreak, eta, hala, parte hartzaileek algara artean osatu zuten ibilbidea. Ondoren, Munoa gunean ere indarrak osatzeko paella lehiaketa egin zuten.
Goizean ez ezik, egun guztian ere han eta hemen makina bat ekintza egin zituzten, bezperan ez bezala, eguraldiak atzo aurpegi atsegina erakutsi zuen-eta.
Gaur San Pelaio egunean ere ez da gozatzeko aukerarik faltako Zarautzen. Hala, argitu orduko jai giroan murgildu nahi duenak aukera paregabea izango du.
Goizean goizetik hasita Iñurritza auzoan lanari ekingo diote, halabeharrez, gainera, arratsalderako iragarri dituzten txahal pintxoak banatu nahi badituzte, behintzat. Hala, bederatzietan hasita, txahala erretzeari ekingo diote, eta ordu berean hasiko dira trikitilari eta dultzaineroak herriko kaleak girotzen.
Musika izango da protagonista eguerdiko ordu batean Lege Zaharraren enparantzan Zarauzko Musika Bandak emango duen kontzertuan.
Txahal pintxoak aukeran
Arratsalde partean, goizean goizetik erretzen jarritako txahala dastatzera joateko kalejira egingo dute koadrillek Musika plazatik abiatu eta Iñurritzara bitartean. Pintxo eta pintxo artean, ordea, herri kirolen erakustaldi paregabeaz gozatzeko parada izango dute, behin hura ikusita berriz ere kalejiran Musika Plazara itzultzeko.Asteartean haurrek hartuko dute lekua jaietan. Egun guztian makina bat ekintza eta ekitaldi baitituzte aukeran.
Egitaraua
Astelehena 26
11.00: Meza Nagusia, San Pelaio ermitan.
12.30: Iñurritzako zelaian, aurres- kua, Iñurritzako gazteek es- kainia.
13.00: Zarauzko Musika Bandaren kontzertua Lege Zaharraren enparantzan.
14.00: Munoan bazkaria, ekitaldia eta kantaldia.
18.30: Iñurritzan herri kirolen era- kustaldia. Aizkoran Minde gia-Senosiain Arrospide- Mugerzaren aurka eta harria jasotzen Izeta II eta Aimar.
22.30: Iñurritzan erromeria Luxurdio eta Aitziber Berastegirekin.
23.00: Suak hondartzan
Ondoren: Munoan, erromeria Beste Bat taldearekin eta Musika plazan dantzaldia Gozategire- kin.
Asteartea 27
11.00: Munoan, Niko eta Periko pai- lazoak
18.15: Iñurritza zelaian erromeria Sama Siku fanfarrea eta Imuntzo trikitilari eskolako trikitilariekin. Ordu berean, ikastolako kirol zelaian, puz- garriak, motorren pista...
Arratsaldean: Kontzertua Munoan Erantzun eta Erail taldeekin.
22.30: Musika plazan Disko Top diskofesta gaztetxoentzat.
Asteazkena 28 (Iñurritzan)
12.00: Haur jolasak
18.30: Herri kirol jaialdia Goenatxo- Elosukorta harrijasotzailee- kin, Flores-Bihurri aizkolarie- kin eta Orbegozo lehengu- suak trontzalariekin.
22.30: Erromeria Izaer eta Alabierre- kin.