GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-06-26
- Sega
Joxe Gabirondo gazteluarrak bereganatu du Gipuzkoako Txapelketa
·Mikel Aranalde geratu zen bigarren postuan, txapeldunarengandik 200 kilo pasara

OIARTZUN

Joxe Gabirondok lortu zuen atzo, Oiartzunen, Gipuzkoako txapela. Aditu askoren ustez, Aranalde zen faborito nagusia, baina Gabirondok irabaztea ez da inongo ezustea, haren garaipena ere aurreikuspenen artean sartzen baitzen. Gehienek garbi ikusten zuten txapela Gaztelura joango zela, eta hor inork ez zuen hutsik egin, txapela herri horretara joan baitzen.

400 ikusle inguru batu ziren Pikoketan finala ikusteko, eta eguraldiak ere lagundu zuen. Belarra, berriz, ona zen, nahiz eta azken egun hauetako euriek apur bat nahastu egin zuen.

Finalean bi beterano eta bi berri ziren. Bazirudien bi neurketa ikusi behar zirela. Batetik, Aranalde eta Gabirondo gazteluarren artekoa, horiek txapelaren lehian, eta bestea azken postutik ihes egiteko, Alkorta eta Zuriarrainen artekoa. Hala ere, azken horrekin jendeak bazituen zalantzak, orain dela bi aste berak irabazi baitzuen Gipuzkoako kanporaketa oso lan ona eginda, baina pasa den astean EuskalHerriko kanporaketan azkena geratu zen, eta jendeak zalantzak zituen atzo zer egin zezakeen.

Hala ere, lau segalariak aritu ziren maila onean, eta egindako lanarekin ez dago aitzakiarik. Garbi dago Gipuzkoan Bizkaian baino askoz ere parekotasun handiagoa dagoela, eta hori baieztatzeko atzoko emaitzak ikusi besterik ez dago, Gipuzkoan askoz ere alde txikiagoak izan baitziren.

Sailetan Aranalde izan zen nagusi, hark amaitu zuen lehenengo, baina gero, pisuan, Gabirondok kilo gehiago moztu zituen. Azken egun hauetako euriek belarraren pisua behera bidali zuten, eta horretan Gabirondok hobeto asmatu zuen, belarra beheragotik moztu baitzuen. Dena dela, lau segalariek egin zuten oso lan txukuna, eta belardia nola geratu zen ikustea pozgarria da, oso dotore utzi zuten-eta. Zigorra Aranaldek bakarrik jaso zuen, eta 20 kilo kendu zizkioten. Dena dela, horrek amaieran ez zuen inongo eraginik izan, 200 kilotik gorako aldea atera baitzion Gabirondok Aranalderi.

Txapelduna, gustura

Joxe Gabirondo hamaika urteren ostean aurten itzuli da lehiaketetara. Lehen ere bazekien zer zen Gipuzkoako txapela lortzea, baina atzokoak sekulako poza eman zion: «Nire lehenengo helburua kanporaketan emandako itxura hobetzea zen. Orduan ez nuen asmatu ez segarekin ez belarrarekin, eta ez nuen itxura ona eman», esan zuen txapeldun berriak.

Atzoko gakoa non egon zen ere esan zuen: «Belarraren pisua goitik behera etorri da azkeneko euri horiei esker, eta uste dut belarra behetik mozterakoan asmatu egin dudala», esan zuen. Hurrengo erronka Euskal Herrikoa izango da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Dos muertos como consecuencia del vuelco de un todo-terreno en una pista forestal en Trapagaran
Euskal Herria
«Buscan criminalizarnos, ya sea Batasuna, Aralar o ETA»
Euskal Herria
«La batalla de Noain no ha terminado»
Ekonomia
Mittal logra hacerse con Arcelor tras elevar su oferta hasta los 40 euros por acción
Mundua
Erresistentzia Gobernura gerturatzeko asmoz «amnistia» iragarri du al-Malikik
Mundua
Israel, listo para una incursión «masiva» en Gaza tras el secuestro de un soldado
Mundua
Escasa afluencia de los italianos en el referéndum
Kirolak
Los lusos supieron obtener una mayor rentabilidad del barullo
Kirolak
El sumario desvela la implicación de 58 corredores en una compleja trama
Euskal Herria
La represión se ha disparado en 90 días de alto el fuego de ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss