- Sokatira
Goiherri nagusitu da 560 kiloko lehenengo jardunaldian
DONOSTIA
Nuarberen faltan, talde dezente dira 560 kiloko txapela eskuratzeko faboritoak, eta lehenengo jardunaldian Goiherrik eraman du garaipena. Herenegun Galdakaon bost talde neurtu ziren, eta bat bera ere ez zen gipuzkoarra.Goiherri A izan zen lehenengo jardunaldiko talderik onena. Bizkaitarrek jardunaldiko tiraldi guztiak bereganatu zituzten. Bigarren postuan Gaztedi A sailkatu zen. Horiek garaipena lortu zuen taldearen aurka galdu egin zuten, baina gainerakoak mendean hartu zituzten. Hirugarren, berriz, Areso izan zen. Nafarrek aurreko bi taldeekin galdu egin zuten, baina beste biak mendean hartu zituzten. Hiru talde horiek dira txapela lortzeko faboritoak, eta geratzen diren bi jardunaldietan ez da borroka faltarik izango. Azkeneko postuan berdinduta geratu ziren Goiherri B eta Gaztedi B taldeak. Gainerako talde guztiekin galdu egin zuten bi talde horiek, eta beren artean, berriz, berdindu egin zuten, talde bakoitzak tiraldi bana irabazi baitzuen. Pisu horretako bigarren jardunaldia uztailaren 25ean
jokatuko da Barrikan.
|