GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-22
Hizkuntz politika berria aldarrikatu du Batasunak

GASTEIZ

Ezker Abertzalea talde legebiltzarkideak Euskara Berreskuratzeko Legea Parlamentuan erregistratu eta Lakuak aintzat ez hartu izana gogor kritikatu du Batasunak. Idoia Zenarrutzabeitia lehendakariordearen adierazpenak ere baliogabetu nahi izan ditu, egun «1982ko Euskararen Legea baliozkoa dela esatea euskararen biziraupena ziurtatzeko lotsagarria eta irainga- rria iruditzen baitzaio».

Prentsa adierazpen batean, hain zuzen ere, Batasunak Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argiro kaleratutako zenbait datu gogorarazi zituen egungo hizkuntz politiken eredua agortuta dagoela argitzeko. Besteren artean, hala aipatu zuen Behatokiak azken lau urteotan jasotako ondorioen arabera, Euskal Herriko herrialde guztietan eta administrazio maila orotan urratzen direla hizkuntz eskubideak, bai eta kasu gehienetan administrazioek berek onartutako eta beren lurraldeetan indarrean dagoen hizkuntz legeria ere ez dutela betetzen. Gainera, eskolak ez dituela ikasle guztiak lurralde osoan euskalduntzen gogorarazi zuen, eta euskaraz ikasteko aukera bera hainbat eskualdetan ukatzen dela ere erantsi.

Lan mundua «frantsesaren eta gaztelaniaren itsasoa» dela, zein Euskal Herrian lau biztanletik bakarra dela euskalduna azaldu zuen, adibidez. Azken 25 urteotan hizkuntz politika ereduen agorpena erakusten duten beste hainbat datu aipatu ostean, Batasunak hauxe salatu zuen: «arinkeria eta ardura falta izugarria iruditzen zaigu Euskararen Legearen onurak azpimarratzea, garbi geratu denean hizkuntz politikek porrot egin dutela maila guztietan».

«Hizkuntz politika berria egituratzeko garaia» dela azaldu zuen, eta bide horretan ahaleginak egiteko prest dagoela berretsi. Ekarpen gisa Euskal Herri osorako Euskara Berreskuratzeko Legea aurkeztu berri du alderdiak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una resolución que interpela a Ibarretxe
Jendartea
Algo más de un millar de personas dice «no a la incineración» en Astigarraga
Euskal Herria
Duela 30 urteko «oilo-ipurdi» bera
Ekonomia
CNN compra La Naval por 16,7 euros el metro cuadrado, según la oferta a SEPI
Mundua
Israel amaga con una gran operación terrestre dada la resistencia de Hizbula
Mundua
Llega un cayuco con cinco muertos
Kultura
McCoy Tyner interpretará canciones nuevas y de la época de «Impulse!»
Kultura
«Euskarak gaurko bizimodua egiten den tokietan egon behar du»
Euskal Herria
El Ararteko acusa al Departamento de Balza de ocultación de pruebas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss