GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-22
Hizkuntz eskubideak urratzeaz gain, irainak gasteiztar bati
Koldo Lekuona gasteiztarrak hiriburuko epaitegian jasandako hizkuntz eskubideen urraketa eta irainak salatu ditu EHEk, eta ardura duten funtzionarioak behar bezala zigor ditzatela eskatu du. Euskaltzaleak istiluak izan ditu bere eskubideak aldarrikatu izanagatik, eta mehatxurik ere jaso du horregatik.

GASTEIZ

Euskal Herrian Euskaraz taldeak Gasteizko herritar batek pairatutako hizkuntza eskubideen urraketa «larria» eta irainak salatu zituen atzo. Prentsa adierazpen batean, Koldo Lekuona uneotan baldintzapeko askatasunean dagoela gogorarazi zuen, eta astero epaitegian sinatzera derrigortuta dagoela azaldu. Neurri horiek ezarri zizkiotenetik epaitegira joan den bakoitzean euskaraz hitz egin eta sinatzeko duen eskubidearen gauzatze praktikoa egin du gasteiztarrak; euskaraz si-natu du, eta bertako funtzionarioei ere euskaraz hitz egiteko eskatu die.

EHEren esanetan, hasierako asteetan Gasteizko epaitegiko funtzionarioek «jarrera axolagabea» azaldu zuten euskaltzalearen eskakizunen aurrean, eta euren lana egitera mugatu ziren. Baina, asteak igaro ahala, funtzionario batzuen aldetik jarrera gogortuz joan zen, eta ekainaren 26an egoera «lehertu» zen. Egun hartan, ohi bezala Gasteizko epaitegira joan zen sinatzera eta euskaraz hitz egin zien funtzionarioei.

«Lengua nacional española»

Sinatze agiria izenpetu ostean, funtzionario batek gaztelaniaz nortasun agiria eskatu zionean Lekuonak agiria euskaraz eska ziezaiola erantzun zion. Orduan, funtzionarioa «asaldatu» eta euskara ez jakiteaz harrotu ostean, hari «lengua nacional españolean» hitz egiteko agindu zion. Jarraian, funtzionario horrek Lekuonak sinatuta zuen agiri ofiziala hartu eta bere aurrean apurtu zuen; jazoera la-rri horren aurrean, gazte euskaltzaleak salaketa jarri zuen epaitegian bertan.

Tirabirak ez ziren, baina, hor amaitu, hurrengo astean berriz ere sinatzera joan zenean beste egoera gatazkatsu batekin aurkitu baitzen herritarra. Kasu horretan sinatzera euskaraz aurkeztu zela esan zuenean zuzenean ukatu zioten aukera hori. Gasteiztarra kexaka hasi zenean, beste funtzionario bat joan zitzaion. Hark «bi ostia» emango zizkiola esan eta «pailazo» deituta iraindu zuen. Gertakizun horren aurrean salaketa jartzera joan zen, eta horre- tan ari zenean funtzionario bera joan eta salatua Koldo bera izango zela esan zion; «que te vas a cagar» esanez mehatxatu zuen. Hori guztia bi ertzainen aurrean jazo ei zen.

Jazoera horien larritasuna nabarmendu zuen EHEk: «Beste behin ere euskaldun batek Justizia Administrazioan euskaraz aritu nahi izateagatik bere hizkuntza eskubideak urratuak ikusi baititu». Baina, taldearen iritziz, are larriagoa da euskalduna, «euskaldun gisa azaldu eta bizi nahiagatik», iraindua eta mehatxatua izatea. «Ez da horrelako lehen gertakizuna. Euskaldunon hizkuntza eskubideak estrukturalki urratzen dituen administrazioaren azken agerraldia da. Baina, lehena ez izanagatik, ezin gaitezke salatu gabe geratu. Gertakizun horiek argi erakusten dute egun euskadunok gure herrian euskaraz bizitzeko dugun eskubidearen zapaltzea, eta, gainera, sufritu behar ditugun eraso eta irain etengabeak», gaineratu zuen.

Egoera hori gainditu eta EHEk hizkuntz eskubideak Euskal Herri osoan bermatuko dituen legedi berria ezartzeko exijitu du. Lekuonaren eskubideak bermatu eta epaitegiko funtzionarioek haren aurkako irainak eta mehatxuak egiteari utzi behar diotela esan zuen, eta hala jokatu dutenak behar bezala zigortzeko exijitu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una resolución que interpela a Ibarretxe
Jendartea
Algo más de un millar de personas dice «no a la incineración» en Astigarraga
Euskal Herria
Duela 30 urteko «oilo-ipurdi» bera
Ekonomia
CNN compra La Naval por 16,7 euros el metro cuadrado, según la oferta a SEPI
Mundua
Israel amaga con una gran operación terrestre dada la resistencia de Hizbula
Mundua
Llega un cayuco con cinco muertos
Kultura
McCoy Tyner interpretará canciones nuevas y de la época de «Impulse!»
Kultura
«Euskarak gaurko bizimodua egiten den tokietan egon behar du»
Euskal Herria
El Ararteko acusa al Departamento de Balza de ocultación de pruebas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss