GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-07-22
Josetxo AIZPURUA | LABeko delegatua EHUn
«Gure aldarrikapenetik hurbilago gaude, soldata hobetuko da eta guztiontzat izango da»
LABek eta STEE-EILASek Lakuako Hezkuntza Sailarekin eta EHUrekin osagarrien bitartez irakasleen soldata igoera bermatzeko akordioa sinatu dute. Josetxo Aizpuruak nahi zuten puntura ez direla iritsi onartu du, baina «aurrera-pauso» garrantzitsua dela gaineratu ere, «gure aldarrikapenetik hurbilago gaudelako, soldata hobetuko delako eta hobekuntza hori guztiontzat izango delako».

Josetxo Aizpuruak EHUko irakasleen soldatak hobetzeko akordioaren sinaduran parte hartu zuen aste- azkenean LABeko ordezkari gisa. Unibertsitatean ordezkatuta dauden sei sindikatutik bik sinatu zuten akordioa, LABek eta STEE-EILASek, ikertzaile eta irakasle laboralen esparruan %55,5eko ordezkaritza eta irakasle funtzionario edo kontratu administratiboa dutenen esparruan %34 duten indarrek.

«Ez dugu parekatzea lortu, baina prozesua egin beharreko ibilbideak eman zezakeen guztia eman duela» dio Josetxo Aizpuruak, horregatik, aurrerapausotzat jo du akordioa, mobilizazioen indarrari esker lortutakoa.

­Ekainaren bukaeran Lakuako Hezkuntza Sailak eta EHUk aurkeztutako azken proposamena eta aste honetan sinatutako akordioaren arteko desberdintasunak zeintzuk dira? Zer aldatu da?

Alderaketa bat egiteko prozesuaren aurreragoko momentuetan kokatuko nintzateke. Alde batetik, gure aldarrikapenak Administrazioak norbanakoen osagarrien formulara bideratu zuenean eta horrekin batera etorri zen eskaintza, agian handiena prozesu guzti horretan: norbanako osagarriek irakasleria osoari irekita gelditzen zirela. Horregatik, konparaketa euskotramoak deituriko aurreko sistemaren baldintzekin egin behar da eta horiek langileen %55 kanpoan uzten zuten, ezer kobratzeko inongo aukerarik gabe. Orain, irakasleriaren %100ek kobratzeko aukera du eta %87 kobratzen hasiko da 2005etik ordainduta.

­Zer suposatuko du akordio horrek?

Langile guztiek kobratuko dutela. Beste %13k hiru urteko antzinatasuna lortzen duen heinean progresiboki sartuko da. Horrek esan nahi du, gure aldarrikapen orokorretik hurbilago gaudela, hau da, soldata hobetzen dela eta guztiontzat iritsiko dela. Irakaskuntzako beste sektoreekiko soldatekin parekatzea ez da lortu eta hori zen gure aldarrikapena, baina aurrerapauso bat bada. Ez dira hasieran eskatzen genituen 6.000 euro lortu, baina bai %75 ek 3.750 euro eskuratzea eta %12k 1.625 euro kobratzea. Badaude beste tramo batzuk diru gehiago eskuratzeko aukera izango dutenak.

­Zein da hori betetzeko behar den diru kopurua?

Aurreko sisteman 9 milioi euro zeuden osagarriak ordaintzeko eta oraingo sistemarako aurreikuspenak 15,5 milioi euro dira. Horrek esan nahi du jendearen soldata hobetuko dela, bereziki behean daudenena eta orain arte kobratu ez dutenena. Euskotramoak kobratzen zutenek ere, orokorki, euren egoera hobetuko dute. Bi kontzeptu dira garrantzitsuenak: guztiontzat eta duinak. Horregatik, gure ondorioa da orain hurbilago gaudela.

­Zein da LABen egiten duten balorazioa?

Positiboa. Ez gara iritsi nahi genuen puntura, baina prozesua egin beharreko ibilbideak eman zezakeen guztia eman du, bide horretatik ez genuen gehiago aurreratuko. Aurrerapausoa eman dugu, etendura bat egiten dugu eta gure aldarrikapenekin jarraituko dugu, soldata arazoak bakarrik ez direlako. Oso garrantzitsua da sortu den agertoki berria. Orain arte Uniber- tsitatearekin egindako negoziaketek ahulezia bat izan dute, diru iturri nagusia Jaurlaritza da. Euskotramoen sistemarekin esperientzia kaskarra izan dugu. Unibertsitatea eta sindikatu guztien arteko akordioa zegoen irakasleen soldatak hobetzeko, baina hankaz gora jarri zen Gizarte Kontseiluak legala ez zela ikusten zuelako. STEE-EILASek, LABek eta ELAk ez genuen onartu, baina euskotramoen sistema martxan jarri zen eta horrekin 4.000 irakasletik 1.800ek bakarrik izan dute kobratzeko aukera. Oraingo akordioa ez da beste foro batean aztertu behar, berma juridiko eta ekonomikoak ditu, eta hori funtsezkoa da aurrera eramateko. Gainera, prozesu horrek etorkizun handiko negoziazio foro berri bat irekitzeko balio izan du, hirukoa, EHUk, Gasteizko Hezkuntza Sailak eta sindikatuek osatuta.

­LABek san du ezinezkoa dela balorazioa egitea sindikatuen arteko batasuna eta egindako mobilizazioak kontuan hartu gabe. Zergaitik?

Mobilizazioak eta batasun sindikala egon direlako, eta hauek eraginkorrak eta sendoak izan direlako. Administrazioaren hasierako planteamenduetatik sinatu dugun akordio horrekiko diferentziak nabarmenak dira eta mobilizazioen indarra lortu du horrek. Mobilizazioei esker ailegatu gara ailegatu garen lekura. Aspalditik ezagutzen da zer diferentzia negatiboa dagoen Unibertsitateko eta beste irakaskuntzako sektoreekiko eta Administrazioko beste langileekiko. Irakasleen artean oso barneratuta zegoen parekatzearen eskaera eta horrek asko lagundu du mobilizazioetan, borrokatzera animatu duelako. Jaurlaritzak aurreikuspen ekonomikoak zeuzkan eta batbatean hazkundea egon zen, horregatik uste dut subliminalki onartu dutela Unibertsitateko irakaslegoa gaizki ordainduta zegoela Euskal Elkarte Autonomoko irakasle eta Administrazioko beste soldatekin konparatuz. Aurrera eraman ditugun presio neurriak beharrezkoak izan dira onarpen hori egoteko.

­Zergaitik apurtu da sindikatuen arteko batasuna?

Pena izan da azken momentuan balorazio desberdinak egotea sindikatuen artean azken proposamenaren inguruan. Logikoagoa izango zen denok batera akordioa sinatzea. Sindikatu batzuek babestu behar zutena ez dute nahi bezain ondo ikusi, hain zuzen, euskotramoak eskuratzen zituzten irakasleen egoera ­katedradun eta funtzionario titularrak­, sistema berriarekin kaltetuak izan daitezkeela uste dute. Baina hori ez da inondik inora egia izango. Horrek ez du esan nahi datozen erronken aurrean elkarlanean ez dugula jarraituko.

­Diru osagarriez gain aldarrikapen gehiago bazeuden.

Badago Unibertsitatean sektore bat bere eskubide laboral eta akademikoen diskriminazioa jasaten duena, hainbat irakasle laboralak eta funtzionarioak ez izanda kontratu administratiboa dutenak. Hurrengo kurtsorako LABen erronka nagusia da horien egoerari irteera bat ematea. Orain sinatutako akordioarekin denon soldaten hobekuntza lortu dugu, horiek barne, baina haien eskubide laboralak nola bermatu da gure hurrengo erronka. Akordioaren barruan irakasle laboralen ordainsaria sistemaren dekretua abendurako negoziatzeko konpromiso bat dago.

­Zein da euren eskubide laboralak bermatzeko bidea?

Euskal Unibertsitate Sistema Legea dekretuz garatu behar da, irakasle irudi iraunkorrak garatu behar dira eta horietarako sarbideak zehaztu, eta nolabait horrenbeste urte egoera ezegonkor batean egon den jendeari irudi horietarako bidea eman, irakaslego propioaren bidea osatzen edo egiten joan. Eta ordainsari sistemaren diskusioan oraindik dauden flekoak osatuak geldituko dira dekretuaren zirriborroan. Horrekin batera, datorren kurtsoaren hasieran akordioaren jarraipena egin beharko dugu. Sinatu da eta espero dugu irailean dekretua Jaurlaritzak argitaratzea, kurtso honen amaieran edo hurrengoaren hasieran kobratzen hasteko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una resolución que interpela a Ibarretxe
Jendartea
Algo más de un millar de personas dice «no a la incineración» en Astigarraga
Euskal Herria
Duela 30 urteko «oilo-ipurdi» bera
Ekonomia
CNN compra La Naval por 16,7 euros el metro cuadrado, según la oferta a SEPI
Mundua
Israel amaga con una gran operación terrestre dada la resistencia de Hizbula
Mundua
Llega un cayuco con cinco muertos
Kultura
McCoy Tyner interpretará canciones nuevas y de la época de «Impulse!»
Kultura
«Euskarak gaurko bizimodua egiten den tokietan egon behar du»
Euskal Herria
El Ararteko acusa al Departamento de Balza de ocultación de pruebas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss