GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-07-22
Jexux Arrizabalaga Aramendi - Auzokidea
Agur Balentxi!

Askapen Teologia zer den galdetuko balidate, beste ezer baino lehen zure irudia etorriko litzaidake burura, eta horrela, zure eredua buruan izanik oso ondo adierazi ahal izango nuke zen den.

Itsasoan igeri egitea betidanik gogoko izan zenuen, eta azkenean hortxe hartu duzu atseden. Nik uste, nahi zenuena egin duzula zure bizitzan zehar bezala heriotzan.

Behin baino gehiagotan galdetutakoan badian zehar bakar-bakarrik zenbiltzala ez zinen beldurtzen edo..., erantzuten zenuen ederra zela itsasoaren erdian, bakean, zeure baitako gogoetan jainkoa, itsasoa eta norbera bakean izatea; J.A. Artzeren Mikel Laboak abestutako poesian bezala... «nere barruan bizten diren bazter miresgarriak ikusten».

Bihotza ondo zeneukan ikusteko medikuari bisita egin eta uztailaren azken egunetako batean Kontxatik Groseko hondartzara joatea izaten zenuen, azken aldian, urteroko erronka.

Itsasoa ez ezik mendia ere zure hobbyetakoa zen. Urtero abuztuan Izabara joaten zinen zeure lagunekin. Orain bi urte Pirinioetako mendi horietako bat igotzen ari zinela abisua eman zizun bihotzak, baina, ez dut uste inolako eraginik izan zuenik zure bizitzan, izan ere aurten, iaz bezala, joatekoa zinen, eta handik etorrita, abuztua ondo aprobetxatzeko Ernio maldako lagun batzuen baserrira egun batzuk pasatzera, beste gehiagotan bezala, joatea ere pentsatua zenuen.

Neguan, berriz, nahiz eta diruz beti larri ibili, handik edo hemendik ateratzen zenuen denbora eta aukera eskiatzera joateko. Jakina, bizikletan moduan eskiatzean ere luxo handirik gabe ibiltzen zinelako edo nabarmena izaten zen zure presentzia.

Orain arte, zure kirol zaletasuna aipatu dut; ez da hori izan, ordea, zure bizitzaren zati bat besterik.

JOCeko kontziliaria izan zinenetik ezagutzen zintudan. Nik bezala Gipuzkoako nire adineko askok eta askok. Ordurako bankako lana utzi eta apaiztegian Txelis zure lagunarekin eta beste batzuekin ibilia zinen. Geroago, Erroman Sadaba ­hau ere zure laguna­ eta beste bat edo birekin teologia ikasketak egitera joana zinenean, han ere, nola ez, bertako jerarkiarekin arazoak izan zenituztelako bidaliak izan zineten. Ondoren, Lovainara (Belgika), han doktoratu zinen. Ez dakit aurretik edo ondoren Alemaniako lantegi batean aritu zinen lanean.

Amnistiaren aldeko mogimenduan hasieratik, Frankoren garaietatik ikusi zaitugu lanean, zeuk sortutako «mariskada» horrekin makina bat boleto saldu dizkiguzu zure auzokide izan garenoi. Hamaika manifestaziotan ikusi zaitugu, gainera, sarritan zeure kuttuna izan duzun “Eliza 2000” aldizkaria motxilan hartuta harrapatzen zenituen guztiei saltzen.

Duela urte dexente beste batzuekin batera Drogak Eragindako Elkartea sortu zenuen. Zure apaiz izatea eta gainera DEEko sortzailea izatea aprobetxatuz Martuteneko kartzelan sartzeko baimena zenuen. Gustura joaten zinen bisitak egitera, zure laguntza eskaintzera, baina, agintariekin inoiz ez zara ondo konpondu; hobeto esanda agintariak ez dira inoiz zurekin ondo konpondu, horregatik, baimena kendu zizuten duela hiru urte edo, oker ez banago. Alabaina, duela egun batzuk berriro eman zizuten espetxera sartzeko baimena, eta pozik zeunden; nahiz eta azkena joan zinenean bizikleta lapurtu zizuten. Baztertu horiei, oraindik eta gehiago, oraindik eta modu eraginkorragoan lagundu ahal izateko kriminologia ikasketak egin zenituen, eta egunero, goizero epaitegira joaten urteak eta urteak eman dituzu. Zure hilotzari azken agurra egitera Martutenen egindako lagun horietakoak ere etorri zitzaizkizun.

Ez dira izango horiek bakarrik zure falta botako dutenak. Arantzazuko preso sozial eta politikoen alde urtero antolatzen zenituen kristauen jardunal- dietara joaten ziren ehun inguru lagun horiek ere faltan botako zaituztela ziur nago. Berdin esan dezaket Matiako zaharren egoitzakoengatik; hango apaiza izan baitzera erretiraturik izan arren. Konturatuko ziren joan den larunbatean meza ematera azaldu ez zinenean zerbait gertatuko zitzaizula.

Balentxi, eta zer esango dut zure euskara dela eta? Zuretzat euskara bizitza osorako asignatura izan dela. Nahikoa ondo moldatzen zinen. Gogoratzen al zara orain urte batzuk kaiako elizan, uste dut, Karmenetan, sermoia eman zenuenean esan zenidana? Poz-pozik zinen esan zenituenak esaten ari zinela batek edo bestek elizatik aldegin zutelako. Ulertu didate! Ulertu didate! Esaten zenuen pozik.

Zurekin harremanak izateko suertea izan dugunok segituko dugu elkarrekin izandako gorabeherak elkarri kontatzen gure oroimenean izango zarelako bizi garen bitartean. Ezingo ditugu ahaztu zure irribarre ederra, eta zure algara garbia eta ozena. Nola ahaztuko zaitugu bada Balentxi hainbeste maitatzen zaitugunean?

Agur Balentxi! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una resolución que interpela a Ibarretxe
Jendartea
Algo más de un millar de personas dice «no a la incineración» en Astigarraga
Euskal Herria
Duela 30 urteko «oilo-ipurdi» bera
Ekonomia
CNN compra La Naval por 16,7 euros el metro cuadrado, según la oferta a SEPI
Mundua
Israel amaga con una gran operación terrestre dada la resistencia de Hizbula
Mundua
Llega un cayuco con cinco muertos
Kultura
McCoy Tyner interpretará canciones nuevas y de la época de «Impulse!»
Kultura
«Euskarak gaurko bizimodua egiten den tokietan egon behar du»
Euskal Herria
El Ararteko acusa al Departamento de Balza de ocultación de pruebas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss