Floren Aoiz
Antisemita?
Ez, ezta pentsatu ere! Ni ez naiz antisemita, Israelgo gobernu terroristaren jarduera salatzen dugun milioika lagunok ez gara antisemitak, antigenozidak baizik. Gaur egun Palestinan eta Libanon gertatzen ari denak ez du inolako harremanik naziek egindako juduen genozidioaz, ezta munduan zehar urte luzez zabaldu zen juduen kontrakotasunaz ere. Egia da antisemitismoa izan badela, eta oraindik bizirik dagoela, baina, kasu, Europako eskuinak elikatu zuen antisemitismoak ez zuen deus egin akabera zelaien aitzin, eta bigarren munduko gerla bukatu ondotik, arabiar aurrerakoien aurkako estatu sionista eraiki zenean, Israel deskubritu zuen. Sionismozaleta- sunak hartu zuen, ia egun batetik bestera, antisemitismoaren lekua. Palestinarrak lurrik eta askatasunik gabe uztea planifikatu eta babestu zutenek, une berean, genozidioan protagonista izandako batzuk ezkutatu eta salbatu egiten zituzten. Esku batez Israelgo estatu erasotzailea bultzatzen zuten, besteaz SSetako kriminalak zaintzen zituzten.
Ikus dezagun eskuin espainolaren portaera: duela 40 urte konspirazio judu-masoniko-separatista zuen mamu gisa; gaur egun Israel defendatzen dute. Ikus, bestela, Libertad Digital web orri ultraeskuindarra. Bertan aurki- tuko dituzue Pio Moak sinatzen duen 1936ko kolpe faxistaren apologia eta Libanoko sionistazale elkarte batek Israelgo Gobernuari bidalitako eskutitza: «Te pedimos apoyo, facilidades y logística para ganar esta batalla y lograr juntos los mismos objetivos: la paz y la seguridad para el Líbano, para Israel y para las generaciones futuras».
Beste era batera esanda, eskuin espainolak justifikatzen ditu, lasai asko, 1936ko indarkeria, ustezko konspirazio juduaren aurkakotzat aurkeztu zena, eta gaurko eraso sionista. Hau bai ekilibrismo ideo-politikoa!
Nazkatzen nau, horrenbestez, antisemitismoaren aipamen interesatuak. Eta ez naiz isilduko munduko ergel guziek antisemita deitzen banaute ere. Ez dut, ez dugu deus ere erakutsi behar. Errusiako Gobernuaren joera salatzen dugunean ez dugu argitu behar ez garela errusiar hiritarrei buruz mintzo. Israeli buruz, berriz, izugarrizko to- xikazio lana egin dutenez, argipenak eskatzen dizkigute.
Libano bonbardatzen ari direnak ez dira nazien edo antisemiten biktimak, borrero kriminalak baizik. Zigor gogorra merezi duten borreroak! -
|