GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-07-22
- IV. Outon Xunqueiriña Bandera - O Grove
Galizia kolore berdez margotzen jarraitu nahi du Hondarribiak
·Orio, Pedreña, Arkote eta Zarautzek borroka itzela izango dute ohorezko txandan sartzeko

Asier AIESTARAN

DONOSTIA

Aurreko asteburuan Bizkaiko uretan bi estropada jokatu ostean, TKEko antolakuntza guztia berriz ere Galizian da San Miguel Ligako bosgarren proba puntuagarria jokatzeko. Mecos Arraun Elkarteak antolatuko du gaur arratsaldeko estropada (18.30, O Grove) eta txandak zozketa bidez erabakiko diren azken eguna izango da gaurkoa.

Horregatik, IV. Outon Xunquiriña Banderak sekulako garrantzia hartu du sailkapena begiratuta ohorezko txandan sartzeko aukera duten ontzi guztientzat. Oraingoz, Orio eta Pedreña dira ohorezko txandan kokatuta daudenak 33 eta 32 punturekin, baina Arkotek 30ekin eta Zarautzek 29rekin badituzte aukerak bihar Vigon lau onenen artean aritzeko.

Hirugarren txanda

Hasiera batean, txanda erakargarriena hirugarrena izango dela pentsa liteke, nahiz eta indarrak nahiko ongi banatu zituen asteazkeneko zozketak. Azken txanda horretan Castro, Hondarribia, Mecos eta Laredo arituko dira. Esan beharrik ez dago faboritoak Ama Guadalupekoa eta La Marinera izango direla, baina etxekoek ere lan polita egin nahiko dute eta horrek txispa berezia emango dio azken saio horri.

Aurreko igandean lortutako garaipena gogoan, Orio ere ez dugu estropada irabazteko apustuetatik kanpo utzi behar. Olaskoagaren gizonak bigarren txandan egingo dute arraun Arkote, Zumaia eta Zarautzekin batera. Ohorezko txandan sartzeko lehenago aipatu dugun lehia horretan txinpartak atera ditzakeen norgehiagoka izango da bigarren hori.

Txandarik irekiena aurrenekoa izan daiteke: Cabo da Cruz, Urdaibai, Pedreña eta Pasai Donibane nor baino nor. Indartsuenak Urdaibai eta Pedreña dira zalantzarik gabe, baina aurreko asteburuan biek behera egin zuten, batez ere bizkaitarrek. Ikusi egin beharko da Patxi Bilbaori ezarritako zigorrak ­hurrengo asteburuan itzuli ahal izango du berriz uretara­ ez duen horrenbeste baldintzatzen bermeotarren lana.

Autobusez

Orain dela hamabost egun izandako arazo guztiak ez errepikatze aldera, Orioko arraunlariek bidaia autobusez egitea erabaki dute. Iberiako greba bete-betean harrapatu zuten azken aldian eta zenbait kirolari larri-larri iritsi ziren Galiziara. Goizeko 5.30ean jaiki ondoren, hegaldia Madril eta Bartzelonatik desbideratu behar izan zuten eta arraunlari batek baino gehiagok ia bazkaldu gabe egin zuten arraun Riveirako estropadan. Hura ikusita, oriotarrak atzo goizeko 9.30ean irten ziren autobusez eta gaua han bertan igaroko dute. Galiziara joan ez den taldeko gizon bakarra Andoni Peña izan da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una resolución que interpela a Ibarretxe
Jendartea
Algo más de un millar de personas dice «no a la incineración» en Astigarraga
Euskal Herria
Duela 30 urteko «oilo-ipurdi» bera
Ekonomia
CNN compra La Naval por 16,7 euros el metro cuadrado, según la oferta a SEPI
Mundua
Israel amaga con una gran operación terrestre dada la resistencia de Hizbula
Mundua
Llega un cayuco con cinco muertos
Kultura
McCoy Tyner interpretará canciones nuevas y de la época de «Impulse!»
Kultura
«Euskarak gaurko bizimodua egiten den tokietan egon behar du»
Euskal Herria
El Ararteko acusa al Departamento de Balza de ocultación de pruebas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss