IRURTZUN
Kostata, baina hasi dituzte irurtzundarrek beren herriko jai nagusiak. Aurreko gauetik jada, Orritz dantza taldeak eskainitako ikuskizunari esker jai giroa nabaria bazen ere, atzo arratsaldean eman zioten hasiera ofiziala festei.Azken egunetan bezala, eguraldia lagun izan zuten bai behintzat hasieran irurtzundarrek, lagunegi akaso. Izan ere, eguzkiak gogor jotzen zuen eta ahal zuen orok Herriko Plazako itzal bakanen bila jo zuen. 
Itzal gutxi zegoen, eta batzuek alde batera uzten zituzten, udaletxearen ondo-ondoan zeudenek, hain zuzen. «Hor zikindu egingo zara», esaten zioten «arriskuari» ez ikusiarena egin eta udaletxera hurbiltzen zenari. Badirudi, aurrez ikusitako «eurite» baten kronika zela. Edonork esango luke atzeragoko egunetako joera ikusirik, euria botako zuela iragartzeak ez duela inongo meriturik, baina eurite hori ez zen nolanahikoa izan.
Udaletxe «horiztatua»
Izan ere, unea iritsi ahala erraldoi eta buruhandien agerpenak iragarri zuen gazte talde bat baino gehiago joan zen udaletxe aurrean zegoen eta  «Israel hiltzailea» zioen pankarta soinean zuen agertokira hurbiltzen, leku on bat hartu nahian, antza.Horrela, azken hauteskundeetatik datorren apartheida salatzen zuen pankartaren alboko balkoira, suziria pizteko ardura  zuen udal ordezkaria atzokoan Udaleko bokala hurbildu zenean, izugarrizko «arrautza zaparrada» erori zitzaion gainera, eta minutu pare batez zain egon behar izan zuen halako ekaitza noiz baretuko. 
Azkenean lortu zuen, larri-larri izan bazen ere, herritarren aurrera irten, jai zoriontsuak opatu eta suziria piztu zuen. Protokoloa bukatu eta udaletxe barrura sartu zen berehala, baina, hala ere, ez zuen atertu eta eraikineko aurrealdeak horiztatuta amaitu zuen. Ondotik, alkatesa bera irten zen balkoia garbitzera, eta azpikoen barreran bat edo beste jasan behar izan zituen.
Hortik aurrera, musikari eta, erraldoi eta buruhandien laguntzarekin, jaia eta alaitasuna herri osoan zehar zabaldu ziren.  
Egitaraua 
Larunbata 22   
12.00:	Zirkua euskaraz plazan.
17.00:	EH-ko Supermotard          		txapelketa eta Nafarroako			Quad txapelketa 			industrialdean.
18.30:	Afizionatuen pilota partidak.
22.00:	Herri afaria pilotaleku 			irekian.
22.15:	Zezensuzko eta buruhandiak.
23.00:	Grupo Chileno taldearen 			kontzertua. 
23.00:	Rock kontzertua kultur etxe 		aurrean: Sök, Nacen las 			Cenizas, eta Dead Means 			Nothing.