GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-22
Ekialde Hurbila sutan
Medikuek inoiz ikusi gabeei egin behar diete aurre
·Libanoko hegoaldean Israelek bonbardatu dituen herrietan arma ezezagunak erabili dira

Gazako lur saileko medikuek joan den astean egin zuten salaketaren antzekoa egin dute orain Libanokoek, batez ere, hegoaldean lan egiten dutenek. Sekulako esperientzia izan arren, ez omen zuten tankerako zauririk inoiz ikusi. Gauza bakarra dakite: ez direla arma ezagunek eragindako zauriak.

DONOSTIA

Efe agentzia espainoleko kazetariek Libanoko hegoaldeko erietxeetan lan egiten duten medikuekin hitz egin zuten atzo. «Orain hamar egun Sidon hiriko iparraldean jasotako bederatzi gorpu ekarri zizkiguten. Oso zauri larriak eta arraroak zituzten», adierazi du Majed Ozeiran medikuak. «Erreta ez zeuden arren, larruazala erabat belztuta zeukaten. Gainera, larruazala eta gorputzaren gainerako organoen artean tarte bat hutsik zeukaten, eta ez zeuden odoletan, nahiz eta aire erasoa hasi zenetik ordu erdira iritsi zitzaizkigun. Inoiz ez nuen horrelakorik ikusi».

Ozeiran medikuak urte asko darama lanean Sidongo erietxe batean, Israelgo Armadak 1982an Libano bigarren aldiz okupatu zuenetik. Haren ustez, hilotzek zeuzkaten zauriak ez dira arma konbentzionalek eragindakoak, baina berak ez daki zerk eragin dituen.

Iritzi berekoa da Ahmed Umrua doktorea, Tiroko Jabl Amel erietxeko zuzendaria. Hari iritsi zaizkio Israelgo Armadak gehien suntsitu duen eskualdeko zaurituak. «Jaso ditugun zaurituek erreta daudela dirudite, baina beren egoera oso arraroa da, eta oso usain berezia darie ­esan du medikuak­. Baina, baliabide premiazkoenak ere falta zaizkigunez, ez daukagu analisiak eskatzerik, zauri horiek zerk eragin ote dituen jakiteko».

Hilaren 16an, Libanoko hedabideek salatu zuten Israelgo Armadak fosforo zuriko bonbak erabili dituela hegoaldeko erasoetan, batez ere, Txebaan. Arma horiek debekatuta dauzka nazioarteko legediak, baina Iraken ere erabili izan ditu AEBetako Armadak, bertako iturriek plazaratutako salaketen arabera. Falujah hiriaren aurkako setioan, esaterako, asko erabili zuten okupatzaileek.

Fosforo zuria gai horixka da, 30 graduko tenperatura edo handiagoarekin, eta oxigenoa dagoen lekuan jarriz gero, su hartzen duena. Su hori itzaltzerik ez da izaten eta sekulako kea botatzen du. Fosforo zuriaren goritasunezko partikulek erredura kimiko sakonak eragiten dituzte, oso mingarriak.

Zaurituak eraman ezin

Inoiz ikusi gabeko zauriei aurre egiteaz gain, Libanoko hegoaldean lanean ari diren medikuek sekulako arazoak dituzte. Israeldarrek errepide guztiak suntsitu dituzte, eta inkomunikatuta geratu diren leku askotara iristea salbamendu taldeentzat ezinezkoa da, nahiz eta jakin bertan zaurituak daudela.

Bestalde, Israelgo Armadak anbulantzia eta bestelako ibilgailu guztiei eraso egiten die; hala, zaurituak erietxera eramatea ezinezko bihurtu da.

Umrua doktoreak emandako datuen arabera, bere erietxean 236 zauritu hartu dituzte, guztiak zibilak. Baina askoz ere zauritu gehiago hartu beharrean izango lirateke, suntsitutako etxeen hondakinen artean geratu direnak ateratzeko moduko tresneria izango balute. «Hondakinen artean 76 ordu egin zituzten amona bat eta bi ume, biak neskak, ekarri zizkiguten ­ia oihuka esan du medikuak­. Munduari exijitzen diot gerra hau geldiarazteko eta Libanori laguntzeko».

Hegoaldeko biztanleek esku artean duten beste arazo bat hondakinen artean harrapatuta geratu diren gorpuena da. Usteltzen ari dira eta hortik gaixotasun gehiago etor daitezke.



Mueren seis palestinos en un ataque aéreo israelí en Gaza
GARA

GAZA

En el frente sur, en la franja de Gaza, la agresión israelí se cobró ayer la vida de seis palestinos en ataques. En uno de ellos, perdieron la vida el militante de Hamas Mohamed Harara, su esposa Sabah y sus hijos Muhamad, Amer y Momen, de 26, 24 y 22 años respectivamente, según el doctor del Hospital de Gaza, Jumah Sakah.

Según fuentes palestinas un tanque israelí disparó un proyectil contra el domicilio de las víctimas.

El domicilio se encontraba en Karni, en el paso entre Israel y Gaza. Los oficiales palestinos han informado de que los tanques y las tropas israelíes se han desplazado a lo largo del barrio de Shajaiyeh, donde tuvo lugar el ataque. Israel confirmó la muerte de la mujer y sus hijos, pero destacó que uno de ellos era de Hamas.

Un sexto palestino murió en un ataque contra una sede gubernamental palestina en Nablús, Cisjordania. La víctima, un médico, atendía a unos heridos.

Escudos humanos palestinos

Entretanto, la organización humanitaria Oxfam pidió ayer a Tony Blair que presione a Israel para que investigue y castigue a los responsables de la presunta utilización de civiles palestinos como escudos humanos en la franja de Gaza. B'Tselem, organización socia de Oxfam en Israel y los territorios palestinos, investigó y documentó unas acusaciones según las cuales el Ejército israelí utilizó el lunes a seis civiles, dos de ellos niños, como escudos humanos durante doce horas.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una resolución que interpela a Ibarretxe
Jendartea
Algo más de un millar de personas dice «no a la incineración» en Astigarraga
Euskal Herria
Duela 30 urteko «oilo-ipurdi» bera
Ekonomia
CNN compra La Naval por 16,7 euros el metro cuadrado, según la oferta a SEPI
Mundua
Israel amaga con una gran operación terrestre dada la resistencia de Hizbula
Mundua
Llega un cayuco con cinco muertos
Kultura
McCoy Tyner interpretará canciones nuevas y de la época de «Impulse!»
Kultura
«Euskarak gaurko bizimodua egiten den tokietan egon behar du»
Euskal Herria
El Ararteko acusa al Departamento de Balza de ocultación de pruebas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss