GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-24
Udan ere minusbaliatu psikikoek badaukate zer egin eta zer ikasi
Hainbat elkarte daude buruko gaixotasunak dituzten gaixoei eta senitartekoei laguntzen saiatzen direnak, baina askok udan oporrak hartzen dituzte. Beste batzuek, ordea, eriek ere oporrak izan ditzaten ardura hartzen dute. Horrela, etxekoek ere opor tartetxo bat dute, merezitako atsedenaldia izan ohi dena.

Gaixotasun psikologikoen tipologia ugaria da eta ugari dira eri hauek behar duten zaintza eta zerbitzuak ere. Baina gaixoek ez ezik, euren familiek ere laguntza berezia behar izaten dute eta horretarako, elkarteak eta zentroak daude Euskal Herrian. Erakunde horiek gaixotasun psikikoak dituzten pertsonak integratzeko lanean dihardute batik bat.

Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari dagokionean, mota horretako hainbat elkarte daude. Normalean, bakoitza eritasun mota batean espezializatzen da eta denetarik dago. Nafarroan ere gisa guztietakoak aurki ditzakegu.

EAEn federakuntza bat dago FEDEAFES (Euskadiko eri psikiko eta senide elkarteen federakuntza) izenekoa. Nafarroan, elkarte nagusienetakoa ANASAPS da. Horiek guztiek buruko gaixotasunak dituzten pertsonei laguntzeko lan egiten dute.

Avifes, Agifes eta Asafes FEDEAFES federakuntzaren ordezkaritzak dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Federazioaren parte izanagatik, ez daude horren menpean, ordea. Orokorrean guztientzako ekintza orokor batzuk prestatzen dira, baina, ordezkaritza bakoitzak autonomia osoa du euren neurrirako ekintzak prestatu ahal izateko.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa guztira zabaltzen dira FEDEAFESen ekinzak. Egun, 2.349 bazkide ditu guztira. Federakuntza 1987an sortu zen. Zabaldu nahi zuten eta beste hainbat elkarterekin batu, 1976an erreforma psikiatrikoaren harira gaixotasun mentalen laguntzarako lanean hasi zirenekin batera. Helburua Nafarroara eta Iparraldera ere zabaltzea da, bertakoek nahi izango balute.

Nafarroakoak, oraingoz, ez du federazio horrekin loturarik. Nafarroan hainbat delegazio daude elkarrekin lotura dutenak eta zonaka banatzen dira:Iparraldekoa, Iruñekoa, Lizarrakoa... Horiek ere ekintza desberdinak egin ohi dituzte, baina irteerak kanpora egitean elkartu egiten dira.

Elkarte horien guztien helburu generikoa gaixoen eta euren familien bizi-kalitatea ahal den neurrian hobetzea da, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuz. Hori gutxi balitz, gaixoen gizarteratzea eta lanean ere integratzea bilatzen dute. Aipatu elkarteek zentro desberdinekin egiten dute lan. Guztiak buruko gaixotasunak dituzten pertsonekin aritzen dira. Zentro horiek egunekoak izan ohi dira eta familiakoak lanean ari diren bitartean, edota arnasaldi bat emateko, euren kide eria zaintzen dute egunean zehar.

Hau da, elkarteek eta zentroek elkarrekin egiten dute lan, baina bakoitzak zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu. Elkarteek eskaintzen dituzten ekintzen artean honako hauek daude: oporrak, joko dibertigarriak, autolaguntza taldeak, familien eskolak, etxean laguntza... Eguneko zentroek, aldiz, gauza espezifikoagoak eskaintzen dituzte:komunikazioa lantzea, psikomotrizitatea, etxeko lanak egiten ikastea, adimena garatzea eta aisialdia betetzea.

Baina zerbitzu horietako asko ikasturteak irauten duen bitartean bakarrik egoten dira martxan. Hots, ekintzak egiten dituzte urte guztian zehar eta kanpora irteten dira asteburuetan, baina udan oporrak hartzen dituzte. Familiarentzat sekulako pisua izan ohi da hori, bereziki familiako kideak lanean ari badira.

UDARI BEGIRA

Uda iritsi eta familia askok ezin dute gaixoa etxean eduki egun guztian zehar. Izan ere, bakoitzak bere eginbeharrak izaten ditu eta horrelako eri batek eguneko 24 orduetan zainketa behar izaten du. Egun guztian zehar gaixoa zaindu ezinik, familiakoentzat sekulako laguntza izaten da zenbait elkartek eta zentrok eskaintzen dituzten udako alternatibak.

FEDEAFES federakuntzak, esaterako, gainbegiratutako udaleku programak aurreikusten ditu urtero. Horrela, familiak ere 7-10 egun izaten ditu lasaitasunerako. Garai batean 7 egunekoak izaten ziren irteera guztiak, baina familiek egun gehiago izatea eskatu zuten, eurak ere oporretara joan ahal izateko. Lanzaroten (Kanariar Uharteak) egon berri dira gaixo batzuk. Beste batzuk, Extremadurara joango dira abuztuan. Landa-turismoa, kulturala eta natura-turismoa egiten dute, eriek denetarik ikas dezaten.

Nafarroari dagokionez, ANASAPSek ere programa orokor ra prestatzen du, baina, gero, delegazio bakoitzak erabakitzen du egunero zer egin. Programa orokorrarekin Calafell (Kataluniar lurraldeak) joango dira uztaila eta abuztuan, 9 egunez. Bestalde, eguneko irteerak:Olitera, Iruñera, mendira bazkaltzera, igerilekura... izaten dira normalean.

Izan ere, normalizatutako edozein bizitzak behar du deskantsurako tarte bat eta horretarako dira oporrak. Tarte horretan taldekoak gehiago elkartzen dira, bizikidetasun arauak gehiago indartzen dira, hala nola, garbiketa, puntualtasuna, otorduen ordutegiak, baita laguntasuna eta txukuntasuna ere. Horrez gain, gaixoen barrea, poztasuna eta erlaxatuta senti daitezen bilatzen dute. Azken batean, edonork izan ditzakeen oporrak izan ditzatela.

Gai honetan ere, beste gauza askorekin bezala gertatzen da, ordea: jasotzen dituzten diru-laguntzak ez dira aski izaten denetara iristeko. Horregatik, oporren eta irteeren zati bat familiek ordaindu behar izaten dute. Hori dela eta, Federakuntzak sinadura bilketa bat egingo du irailean. Jasotako izenpe guztiak Lakuara eramango dituzte, laguntza gehiago eman diezaieten. Bidaia horiekin mota guztietako turismoa egitea bilatzen dute monitoreek:kulturala, ingurune-turismoa eta landatarra.

Aipatu moduan, federazio mailakoa alde batera utzita, ordezkaritza bakoitzak eta elkarte bakoitzak ekintza desberdinak prestatzen ditu. Normalean, egunerokoak izan ohi dira. Oporrak federazioak prestatzen ditu eta hauek: hiriburuetara bisitak, inguruko herrietara joaten dira... Gasteizen, esaterako, alde zaharra bisitatzen dute;Donostian, Santa Klara uhartea, Bilbon hiria eta hondartzara ere joaten dira, eguraldiak laguntzen badu. Esan bezala, FEDEAFESek antzeko ekintzak prestatzen ditu elkarte guztientzat, baina gero bakoitzak autonomia dauka bere ingurura egokitutako plangintza egiteko.

Udako programa horiek oso ongi egon ohi dira. Horien bitartez gaixoak komunikatu egiten dira, integratu, krisiak saihesten dituzte eta erien arteko erlazio sozial arrakastatsuei bide ematen zaie.

LANEAN, GELDITU GABE

Arestian aipatu denez, elkarte horiek jasotzen dituzten diru-laguntzak ez dira behar adinakoak. Orain arte kasu egin ez dietenez, euren ahotsa entzutera eman nahi dute aipatu sinadura bilketaren bitartez. Bestetik, boluntarioen beharrean daudela ere adierazi dute elkarte batzuek. Dirurik ezean, boluntarioak langileak baino premiazkoagoak dira.

Dena den, diruarena eta giza baliabideena konpondu artean, lanean jarraitzeko gogorik ez dute falta elkarteetako kideek. Euren helburu nagusia gaixotasun psikologikoak edozein gaixotasunen maila berean jartzea lortzea da, horrek berekin dakartzan ondorio guztiekin. Administrazioak parekotasun horren ondorio guztiak kontuan hartu beharko lituzke, medikuntza gastu guztiak, adibidez.

Bestetik, gaixo horiek jasaten duten gizarte estigma gainditu nahi dute. Gizarteratu egin nahi dituzte, jasaten duten mespretxua gainditu eta euren bizimodua erabat normalizatu.-

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la alta mortandad de peces en el río Arga a su paso por Iruñea
Euskal Herria
Otxandio rinde homenaje a los supervivientes del bombardeo de 1936
Euskal Herria
Mila konpromiso zituen gizonari agurra
Mundua
Otra escalada de violencia en Irak causa 60 muertos
Kultura
Zerutik bedeinkatutako pastorala
Kirolak
Landis gana un Tour de circunstancias
Kirolak
Hondarribia logra su cuarta bandera tras una espectacular lucha con Orio
Mundua
Israel no descarta el envío de fuerzas de la OTAN a la frontera con Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss