IRUÑEA
Publizitate sexistari aurka eginez Lakuako Gobernuak Media Market enpresari jarririko isuna «oso positiboa» dela baieztatu du Euskal Herriko Bilgune Feministak: «Hala- ko neurriak hartzearen aldekoak gara eta positiboki baloratzen dugu», adierazi dute prentsa adierazpen batean.
Aipatutako enpresari isuna jartzea eragin duen iragarkiaren antzekoek emakumeen duintasuna «zuzen-zuzenean» kolpatzen dutela nabarmendu du erakunde feministak: «Objektu soil bihurtzen du emakumea, historikoki sistema honek inposatu dizkigun rol eta eginkizunen mezuak bidaltzen ditu eta izan beharko ginatekeen emakume eredu zehatz bat inposatzen digu».
Isuna oso positibotzat jo arren, ordea, publizitate sexista darabilten enpresa asko dagoela adierazi du Bilgune Feministak, eta hori dela-eta, «gure kaleetan eta gure telebista eta irratietan dauden hainbat iragarkiren inguruan» aztertzeko asko dagoela nabarmendu du, «gehienbat espazio publikoetan daudenen inguruan».
Bestalde, Lakuak Media Markt-ekin izandako jokaera txalotu arren, beti ez duela modu berean jokatzen salatu du BFk: «Bere eremu eta komunikabideetan duen ardura ekiditen ari dela uste dugu», adierazi zuten EITBn «momentu oro» ageri den «publizitate sexistari» erreferentzia eginez.
Hori dela-eta, «Berdintasunaren Legea betetzeari bultzada eman eta benetako aplikazio bat egiteko proposame- na» luzatu dio BFk Lakuari.