- Sokatira
Goiherri A taldeak lortu du 600 kiloko txapela
AZPEITIA
Goiherri A taldeak ez zuen alferrik galdu Euskal Herriko Txapelketako 600 kiloko txapela lortzeko zuen aukera, eta bizkaitarrek, nahiz eta azkeneko jardunaldian bigarren amaitu zuten Gaztedirekin berdinduta, txapel hori jantzi dute.Azpeitian jokatu zuten azkeneko jardunaldia, eta sekulako tiraldiak ikusi ahal izan ziren. Nuarbe izan zen azkeneko saio horretako onena. Gipuzkoarrek behetik gora egin dute pisu horretan, baina ezinezkoa izan da txapela janztea. Herenegun onenak izan ziren, tiraldi guztiak irabazita. Hala ere, Goiherriren aurka sekulako tiraldiak egin zituzten eta zazpi eta hamaika minutu pasa iraun zuten, baina azken jardunaldiko saioa beraientzat izan zen. Bigarren posturako ere lehia handia izan zen, Goiherri eta Gaztediren artean dema handia izan baitzen. Nuarberekin galdu ostean, gainerako taldeak mendean hartu zituzten, eta beraien artean berdinean amaitu zuten tiraldi borrokatu batzuen ostean. Aresok ere lan bikaina egin zuen, eta garbi utzi du 560
kiloko txapela lortzeko kontuan hartu beharrekoak direla. Aurreko hiru taldeekin
galdu egin zuten, baina lanak eman zizkien hirurei. Beraiek laugarren amaitu
zuten, herenegun, eta sailkapen nagusian. Mutrikuk borroka handia izan zuen
Goiherri B-rekin, baina irabazi egin zion, baita Gaztedi B taldeari ere, eta
azken-hirugarren izan zen azkeneko jardunaldian. Azkeneko posturako ere borroka
handia izan zuten Gaztediko eta Goiherriko bigarren taldeek, eta lehen
jardunaldian gertatu zen moduan, azkenekoan ere berdinduta amaitu zuten.
Bigarren jardunaldian Goiherrik irabazi zion, eta horri esker ihes egin dio
Goiherri B taldeak azken postuari. Gaztedi B
izan da amaieran azkena.
|