GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-24
Udalbiltzak prozesu politikoaren berri eman du Argentinan eta Uruguain
Bi asteko bidaia egin berri du Udalbiltzak Argentinara eta Uruguaira, eta hainbat euskal etxetan Euskal Herriak bizi duen gatazka gainditzeko prozesuaren gainean hitz egin zuen. «Aukeraz beteriko garaia» dela nabarmendu zuen nazio erakundeak hitzaldietan, baina «guztion erantzukizuna» eskatzen duela zapuztu ez dadin. Bidaiak iraun zuen egun horietan hainbat bilkura izan zituen Udalbiltzak, eta prozesu politikoak «onespen orokorra» duela ikusi ei zuen.

DONOSTIA

Udalbiltzako Naziotasun Batzordeko buru eta Irungo zinegotzi Peio Gaskon Argentinan eta Uruguain izan berri da, bi astez hain justu, eta egun horiek baliatu ditu hainbat euskal etxetan hitzaldiak eman eta Euskal Herriak egun bizi duen egoera politikoaren gainean nazio erakundeak duen ikuspegiaren berri emateko. «Aukeraz beteriko garaia da, zalantzarik gabe, baina guztion ardura eta erantzukizuna eskatzen duena, diasporako kideena barne», nabarmendu zuen Gaskonek mintzaldi horietan.

Udalbiltzak prentsa adierazpen batean eman du bidaiaren berri, eta Irun Herria plataformako zinegotziak hainbat elkarrizketa eta bilera egin zituela ere agertu du. Besteren artean, Alfredo Perez Esquivel Bake Nobel saridunarekin egon zela zehaztu du, baita Buenos Airesko Ganberako kide Jesus Aizpururekin eta Montevideoko hautetsi Rissoto jaunarekin ere. «Esan behar da orokorra izan dela Euskal Herrian ireki den prozesuaren gaineko onespena», gaineratu du.

Euskal etxeetako zuzendaritzako kideekin izan zituen solasaldiak Gaskonek, baina prentsaurrekoak ere eman ei zituen eta elkarrizketak egin zizkioten hainbat komunikabidetan. «Jakin-min handia sortu du Euskal Herriko egoerak» bi herrialde horietan, nazio erakundeak azaldu duenez, eta horren adibidetzat jarri du Montevideoko Euskal Erria izeneko euskal etxean emandako hitzaldi arrakastatsua. «Hemen ere EHNA izapidetzeko akordioa sinatu zen, bertako euskal komunitateko kideei haien jatorrizko herriarekin lotzeko tresna bat tramitatzeko aukera emanez», gehitu du adierazpenean.

Izan ere, gatazka gainditzeko prozesuaz gain, nazio erakundeak aurrera daraman jarduna ere hizketagai garrantzitsua izan zuen Gaskonek bidaia horretan, «naziotasun ekimenari arreta berezia eskainiz».

Ez da lehenengo aldia, ordea, Udalbiltza bi herrialdeotara joaten dela. Aspaldikoa da Argentinako euskal etxeekin mantentzen duen harremana, eta udaz- kenero egiten duten Euskal Aste Nazionalean egon da nazio erakundea azken urteetan. «Joan den urrian Necoechean egin zen Euskal Astean, Udalbiltzak naziotasun ekimenaren lehendabiziko fruituak jaso zituela gogoratu behar da, euskal etxe batzuekin EHNAtramitatzeko hitzarmenak sinatzen, bai eta hainbat pertsonarekin ere», ekarri du gogora.

Argentinan martxoaren bukaeran hasi ziren EHNAk izapidetzen Lauquenen, General Villegasen eta Tres Arroyosen (Buenos Airesko probintzian daude). «Ekainean sinatu diren hitzarmen berriekin, Argentinako euskal komunitateko kideek dozenaka lekuetan egin dezakete Euskal Herriko Naziotasun Aitormena», azaldu du Udalbiltzak, eta Mar de Plata, Bolivar, Rosario (Santa Fe probintzian), Santa Rosa (La Pampa) eta Parana (Entre Rios) aipatu ditu. «200 EHNA baino gehiago tramitatu dira gaur arte herrialde horretan», zehaztu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la alta mortandad de peces en el río Arga a su paso por Iruñea
Euskal Herria
Otxandio rinde homenaje a los supervivientes del bombardeo de 1936
Euskal Herria
Mila konpromiso zituen gizonari agurra
Mundua
Otra escalada de violencia en Irak causa 60 muertos
Kultura
Zerutik bedeinkatutako pastorala
Kirolak
Landis gana un Tour de circunstancias
Kirolak
Hondarribia logra su cuarta bandera tras una espectacular lucha con Orio
Mundua
Israel no descarta el envío de fuerzas de la OTAN a la frontera con Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss