GASTEIZ
Mikel Urrechu PPko zinegotziak bere burua biktimatzat aurkeztu nahi izan zuen atzo, komunikabideen aurrean. Aurreko astean Laudioko jaietan txosnetan gertatutako suteagatik epaitu ondoren, PPko zinegotzia piromanoa dela egotziz kartelak agertu ziren txosnetan. Hori dela-eta, bere kontra «presio eta hertsatze kanpaina» bat dagoela esan zuen Urrechuk. Gainera, kartelak «Laudioko Batasunak» sinatuta daudela eta Mahai Nazionala Au- zitegi Nazionaleko Fiskaltzaren aurrean salatuko duela adierazi zuen. Epaiketa egunean PPko agintaririk agertu ez bazen ere, Gasteizko agerraldian Laudioko PPko buru eta legebiltzarkide Santiago Abascal semeak eta Aiarako kuadrilako PPko presidente Santiago Abascal aitak lagundu zuten Urrechu.
Bertan, aipatutako kartelak erakutsi zituzten, eta Laudioko jaietan «bere kontrako eta PPren aurkako jazarpen kanpaina» areagotu dutela ziurtatu zuen. Jaiak hasi baino lehenago Txosna Batzordearen kontrako mozio bat aurkeztu zuen Urrechuk Udalean, eta jarrera horren aurkako manifestazioak egin zituzten aurreko asteetan, Laudion. Hala ere, Urrechu harago joan zen eta bere kontrako «kanpaina» ETAren helburuak seinalatzeko bidea dela ziurtatu zuen.Abascal semeak horrelako kanpainak «kolaborazio delitua» direla gehitu zuen.
«2001. urtean, Baltasar Garzon epaileak ziurtatu zuen horrelako kanpainek terroristentzat helburuak seinalatzen zituztela. Ez dut uste hori aurten aldatu duenik», azaldu zuen PPko legebiltzakideak.
Horiek hala, Laudioko txosnetan agertutako kartelak herri horretako Batasunak sinatuta daudela esan zuen eta, horregatik, PPk Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzan Batasunaren Mahai Nazionalaren kontrako salaketa aurkeztuko duela jakinarazi zuen Abascalek. «Urrechuren kontrako kanpaina difamatzaile honen erantzule zuzenak dira mahaikideak, beren erakundearen logoa kartel mehatxatzaileetan agertzen baita», ziurtatu zuen PPko zinegotziak, eta piromanoa dela egotziz agertutako kartelak aipatu zituen.
Aurreko ostegunean Amurriko epaitegian Urrechuren kontra egin zuten epaiketako epaiaren zain daude. Atzoko agerraldian, Fiskaltzak parte ez hartzea erabaki zuela behin eta berriz aipatu zuen PPko zinegotziak, baita Abascalek ere.
Hala ere, atzo Urrechuk ez zuen aipatu epaileak hura epaitzeko zantzu nahiko zegoela erabaki ostean egin zutela haren kontrako epaiketa.
El alcalde de Laudio lo tilda de «acto vandálico
de un insensato»
El alcalde de Laudio, Jon Karla Menoyo (PNV), calificó ayer de «acto vandálico» el incendio ocurrido en el recinto festivo durante las fiestas de esta localidad. Pese a asegurar que el hecho posee «trasfondo político», eludió relacionarlo con el concejal del PP Mikel Urrechu, juzgado por ello. En una entrevista publicada ayer en “El Correo español”, Menoyo afirma que el incendio «fue un acto vandálico realizado por un insensato que pretendía reventar la fiesta» y considera que «debe ser el juez quien resuelva». Añade que se han pegado carteles con la foto de Urrechu, «a quien se atribuye la culpabilidad», pero elude cualquier valoración al respecto. -