GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-08-30
74 hildako eta ia 100 zauritu Irakeko Diwanijatik gertu oliobidea lehertuta
Tragediaz tragedia bizi dira Iraken. Egunotan Diwanija hiriari egokitu zaio sufrimendurik latzena. Armada eta Al Sadr kleriko xiitaren aldeko milizianoen arteko borrokek 81 hildako utzi ostean, okupazioak eragindako pobreziaren ondorioz beste 74 lagun hil ziren atzo: petrolioa besterik ez duen herrialdean erregaia lortu nahi zuten.

DONOSTIA

Estatubatuarrek ezarritako okupazioak Irak «afrikartu» du, Israelek palestinar herriarekin egiten duen moduan ­osasun arloan atzera egin dute palestinarrek azken urteotan­. Atzoko leherketa tragikoaren tankerakorik aurkitzeko Afrikara jo behar baita. Efe agentzia espainolak atzo ezagutarazi zuen kronologiaren arabera, 1998tik hona mundu osoan oliobideetatik erregaia «lapurtzen» ari zirela gertatutako leherketa larrienak ­zazpi­ Nigerian gertatu dira, atzo arte. Istripurik tragikoena 1998ko urrian gertatu zen, hego-ekialdean dagoen Jesse herrian: 700 hildako.

Irakeko Armadako Salehm Karim koronelak esan duenez, atzo bizirik baina zaurituta atera ziren gehienek erredura handiak dituzte, eta hildakoen gorpuen erdiak guztiz kiskalita daude. Poliziaren arabera, oliobidetik erregaia «lapurtzen» saiatzen ari zirelako zegoen horrenbeste jende leherketa gertatu zenean. Ezbeharra atzo goizean, Diwanijatik 25 kilometro hegoaldera gertatu zen. «Jendea gasolina ateratzeko hodia zulatzen ari zen», esan du Karim koronelak.

Oliobidea gasa eramateko erabiltzen zuten garai batean, baina 2003. urtean Saddam Hussein presidenteak agindu zuen Armadarako gasolina erreserbak eramateko bide bilakatzeko. Okupazioak egoera aldatu egin du eta gaur egun erregaiak lortzea ikaragarri zaila da. Horregatik eta Iraken dagoen langabeziarengatik, ez da harritzekoa bertakoak bertako produktu nagusia, pixka bat bederen, «berreskuratzen» saiatzea.

Diwanijan bertan egoera zertxobait lasaiago zegoen atzo, Al Sadren milizianoek Armadarekin su-etena hitzartu baitzuten. Denda batzuk zabalik ikus zitezkeen eta ura eta argindarra etxeetara iritsi zen berriz.

Hitzartutakoaren arabera, Armadak egunotan Diwanijara eraman dituen tropek alde egin behar dute, eta Mahdiren Armadako milizianoek hartu duten auzoa aurreko egoeran utzi behar dute. Gainera, joan den larunbatean atxilotu zuten milizianoen burua aske utzi behar dute Bagdaden aginduetara dauden militarrek. Atxiloketa horrek eragin zituen borrokak igandean eta astelehenean: gutxienez 81 hildako.



EEUU pierde trece militares en tres días
GARA

BAGDAD

El mando militar estadounidense informó ayer de la muerte de once soldados del Ejército en acciones de combate desde el pasado domingo, y de otros dos en circunstancias que no aclara.

En concreto, ocho soldados murieron el domingo en diferentes ataques en torno a Bagdad y un noveno murió en Al Anbar tras resultar herido en enfrentamientos. Además, un marine murió el lunes después de haber sido herido el domingo en una acción de la resistencia en la misma provincia. Según las cifras ofrecidas por el Pentágono, 2.632 soldados de Estados Unidos han muerto en el país árabe ocupado desde que comenzó la invasión en marzo de 2003.

Por lo que respecta a iraquíes fallecidos ayer, cabe destacar que diversos ataques en la región de Baaquba causaron la muerte de al menos diez personas. Un ataque con morteros cerca de Bagdad mató a cuatro miembros de la misma familia en su casa. En Kirkuk, una bomba mató a un policía. La Policía de la capital ha hallado 24 cadáveres de personas que habían sido torturadas antes de morir a tiros: casi todas estaban esposadas.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ikasturte berria, erronka eta zalantzak
Jendartea
Hospitalizado uno de los polizones que permanecen en Santurtzi
Euskal Herria
El PSOE da largas a las demandas para que los presos políticos vascos sean repatriados
Euskal Herria
D’Alema afirma que ETA es hoy un «movimiento político»
Euskal Herria
Bere burua biktimatzat du sutea dela-eta epaitu zuten Laudioko PPko zinegotziak
Ekonomia
Muere un trabajador en Allo cuando volvía a casa al término de su jornada
Mundua
74 hildako eta ia 100 zauritu Irakeko Diwanijatik gertu oliobidea lehertuta
Mundua
El neoliberalismo hizo más daño que Katrina
Kultura
Una OSE reforzada para la «Sinfonía alpina»
Jendartea
Arranca para los más pequeños el curso escolar en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss