GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-08-30
Irabazi demokratikoa, ez prezio politikoa

Demokrazian sakontzeko aukera eskura daukagu. Hala ere, gure politiko demokratikoak auke- ra hori alferrik galtzen ari dira. Eta ez da erraza ulertzen zergatik, zeren herriaren gehiengoa ordezkatzen dutela esaten ari dira eta herriaren gehiengoak demokrazian sakontzea nahi du. Esaten dute, halaber, bakeagatik ez dela ordaindu behar prezio politikorik eta euren gaurko jokabidearekin prezio politikoa ordaintzen ari dira, baina bakea lor ez dadin, bakea eskuratu eta demokrazian sakontzeko aukera izanik, eragozpenak baino ez direlako jartzen ari.

Bakerik gabeko demokraziak huts handi bat dauka, sasi-demokrazia bilakatzerainokoa. Beraz, bakea lortzea irabazi demokratikoa litzateke, ez galera. Hortaz, bakeak zenbat eta prezio handiagoa izan, demokraziak hainbat eta irabazi handiagoa du, zeren demokrazia, bakea eskuratzeaz gain, beste hainbat eskubideren jabe ere egiten da; gure kasuan herri, preso eta hautes- leen eskubideen jabe behintzat. Hor, bada, irabaziak baino ez daude. Demokrazia aberatsagoa, beraz.

Demokrazia batek, bada, zenbat eta eskubide gehiago izan, hainbat eta egoera demokratikoagoa bizi du, eskubideak eskuratzea beti baita irabazia. Gure politikoek hori ondo dakite eta eurengandik urrun dauden herrien kasuan, esan ere, horixe esaten dute, zer galdurik ez eta irabaztekoak dituztenean behintzat; baina euren interes egoistak jokoan daudenean, guztia nahasten dute eskubide horiek ez gauzatzeko, eskubideak ez direla eskubide esateraino, eta eskubideak zapalduz demo- krazia sasi bihurtzen. Herriaren interesak gauzatu eta demokrazian sakontzea baino garrantzi- tsuagoak dira euren interes egoistak, eta, jakina, maltzurkeria guztiak erabilita saiatzen dira mantentzen.

Gauza horiek egiteko parada ematen duen egoerari ezin zaio demokratikoa deitu. Eta gure ordezkari politikoak gaurko egoeran hori guztia egiteko gai direnez, ez dago besterik hori sasi-demokrazia dela eta izen propioak dituzten gure politikoak egoista saldu eta ustel batzuk direla esatea baino, zeren egoerak gauza horiek egiteko parada eman arren, politikoek, zentzudunak eta zintzoak balira, ez bailituzkete egingo.

Saiatu zaitezte, bada, sasi-demokrazia hau demokrazia bihurtzen!

Julen Kaltzada


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ikasturte berria, erronka eta zalantzak
Jendartea
Hospitalizado uno de los polizones que permanecen en Santurtzi
Euskal Herria
El PSOE da largas a las demandas para que los presos políticos vascos sean repatriados
Euskal Herria
D’Alema afirma que ETA es hoy un «movimiento político»
Euskal Herria
Bere burua biktimatzat du sutea dela-eta epaitu zuten Laudioko PPko zinegotziak
Ekonomia
Muere un trabajador en Allo cuando volvía a casa al término de su jornada
Mundua
74 hildako eta ia 100 zauritu Irakeko Diwanijatik gertu oliobidea lehertuta
Mundua
El neoliberalismo hizo más daño que Katrina
Kultura
Una OSE reforzada para la «Sinfonía alpina»
Jendartea
Arranca para los más pequeños el curso escolar en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss