GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-30
Bidarteko gurasoek eskola okupatu dute

BAIONA

Bidarteko eskola publikoko ikasleen gurasoek atzo goizean zentroa okupatu zuten ikastetxe berri bat ireki dezatela eskatzeko, eta han egon ziren egun guztian. Okupazioak irauten zuen bitartean, Ikuskaritza Akademikoko ordezkari bat joan zen eta bertan ziren haurrak kontatu zituen. Azken horien kopurua eta ikasgelenak bat etortzen ez zirela egiaztatu zuen.

Izan ere, ikasgela bakoitzeko haurren kopuruari begiratuta, eskolako ikasleen gurasoek legea alde dute. 247 haur dituen Bidarteko ikastetxean bederatzi ikasgela irekitzeko baliabideak bakarrik eman ditu Hezkuntza Nazionalak; hau da, gela bakoitzean 27,4 haurreko batez bestekoa. Kopuru hori gurasoek gehiegitzat jo dute. Ikastetxeak duela bi urte arte hamar ikasgela zituen, baina ikasleak gutxitzeak bat izatea ekarri zuen. Azpiegiturak badaude; irakaslea besterik ez da falta.

Bost urterekin Oinarrizko Ikasturtea egin ondoren Prestakuntza Ikasturtearen bi mailetako ikasgeletan gehienez 25 haur egotea ezartzen du hezkuntza nazionalak, eta egoera hori ez zen Bidarteko eskolan betetzen; izan ere, PK-ko bi geletan 26 haur baitira.

Bestalde, Erdiko Ikasturteko lehen mailako bi ikasgeletan 30 haur izango dira eta EK-ko bigarren mailako batean, 32. Gurasoek horrelako egoeretan kalitatezko irakaskuntzarik ez dela posible adierazi dute.

Oraingoz arazo gehiagorik sortu ez bada ere, beste eskola batzuetan protestak sortzeko parada ere bada.

Gero eta irakasle gutxiago

Euskarazko ikasketei dagokienez, urtero irakasleen kopuruak gora egiten baldin badu ere, zenbaketa orokorrean ez da gauza bera gertatzen. Biarnoarekin batera Ipar Euskal Herriak osatzen duen Pirinio Atlantikoetako Departamenduan hasi berri den ikasturtean joan den urtean baino 300 haur gehiago matrikulatu dira aurten, baina aurreko ikasturtean baino sei irakasle gutxiago daude.

Estatu osoan dagoen arazoaren parte da hemengoa; izan ere, irakaskuntzako 8.700 lanpostu kentzea aurrez ikusten baitu Estatuak. Horregatik protesta egiteko irailaren 6an Estatu frantsesean mobilizazio eguna egitera deitu dute hezkuntzako bost federaziok.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ikasturte berria, erronka eta zalantzak
Jendartea
Hospitalizado uno de los polizones que permanecen en Santurtzi
Euskal Herria
El PSOE da largas a las demandas para que los presos políticos vascos sean repatriados
Euskal Herria
D’Alema afirma que ETA es hoy un «movimiento político»
Euskal Herria
Bere burua biktimatzat du sutea dela-eta epaitu zuten Laudioko PPko zinegotziak
Ekonomia
Muere un trabajador en Allo cuando volvía a casa al término de su jornada
Mundua
74 hildako eta ia 100 zauritu Irakeko Diwanijatik gertu oliobidea lehertuta
Mundua
El neoliberalismo hizo más daño que Katrina
Kultura
Una OSE reforzada para la «Sinfonía alpina»
Jendartea
Arranca para los más pequeños el curso escolar en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss