GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-30
Udalak ur gehiegi xahutzen duela salatu dute Gasteizen

GASTEIZ

Ekologistak Martxan erakundeak Gasteizko Udalak ur gehiegi erabiltzen duela salatu zuen astelehenean. Taldeak azaldutakoaren arabera, Udalak laurehun milioi litro ur erabiltzen ditu hiriburuko lorategiak ureztatzeko, urtegien egoera txarra kontuan izan gabe. Gasteizko Udalak atzo adierazpen baten arabera gogorarazi zuen, joan den uztailean aurreko urteko hilabete berean kontsumitu zenaren %10 gutxiago gastatu zela. Hiriburuko Ingurumen Sailak argitu zuenez, aurtengo ureztatze kanpaina inoiz baino geroago hasi da, eta asteren batean ureztatzea eten egin dute udal teknikarien irizpideei jarraituta. Udalak bere ureztatze politika babestu zuen, eta kontsumitzen zen ur kopuruaren beherakada nabarmena agerian utzi. Izan ere, aipatu zutenez, aurten oraingoz 2005. urtean kontsumitu zen uraren %3 gutxiago gastatu da. Hirian gaur egun, hiru milioi metro kubiko gutxiago kontsumitzen da orain hamar urteko datuekin alderatuz gero. Esan zutenaren arabera, kopuru hori txikituz doa denbora pasatu ahala, Aurrezte Plana kanpaina bezalakoei esker. Udalak, era berean, ur kontsumoa txikitzeko asmoarekin ureztatze sareetan egindako hobekuntzak nabarmendu nahi izan zituen. Honela, berrogeita hamar programagailu ezarri dituztela baieztatu zuten. Neurri horren bidez, ureztatzeko programa informatiko zentralizatzailea eduki ahal izango dute. Era berean, lorategi berrietan ur kontsumo baxua behar duten landare espezieak besterik ez dutela landatzen aipatu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ikasturte berria, erronka eta zalantzak
Jendartea
Hospitalizado uno de los polizones que permanecen en Santurtzi
Euskal Herria
El PSOE da largas a las demandas para que los presos políticos vascos sean repatriados
Euskal Herria
D’Alema afirma que ETA es hoy un «movimiento político»
Euskal Herria
Bere burua biktimatzat du sutea dela-eta epaitu zuten Laudioko PPko zinegotziak
Ekonomia
Muere un trabajador en Allo cuando volvía a casa al término de su jornada
Mundua
74 hildako eta ia 100 zauritu Irakeko Diwanijatik gertu oliobidea lehertuta
Mundua
El neoliberalismo hizo más daño que Katrina
Kultura
Una OSE reforzada para la «Sinfonía alpina»
Jendartea
Arranca para los más pequeños el curso escolar en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss