GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-30
Itsas tresnaren sortzailea, 40 urte igaro ondoren egin da famatu
Patxi Oliden oriotarra izan zen Euskal Herri osoan lehendabiziko surf-oholak egin zituena, orain hogeita hamasei bat urte. Eskuz egiten zituen, banan-banan, benetako artisau batek bezala. Lanbidez mekanikaria bada ere, ofizio desberdinetan ibilia da, ordea: musikari, irakasle... Arrantza eta perretxikoetarako duen zaletasuna ere ezaguna da. Azken urteotan ordenagailuarekin musika konposatzen ibili da.

Patxi Oliden Danbolin (Orio ,Gipuzkoa, 1923) ezaguna da Orion, baina Euskal Herri osoan hartu du fama duela gutxi, Donostian egin zioten omenaldi bati esker. Horrenbeste urte pasatu eta gero, surfa dela-eta egin dute ezagun. Orain hilabete batzuk gizon bat joan zitzaion surfari buruzko erakusketa bat jarri nahi zutela esanez.Berak prest zegoela esan zion. Hala ere, ez zuen uste kontu hori hainbeste puztuko zenik, «ezta txantxetan ere».

70eko hamarkadan, poltsikoa hutsik eta bizibidea atera behar zuenez gero, surfeko oholak egiten hasi zen Oliden. Euskal Herriko aitzindaria izan zen, bertako lehenengo oholak egin zituena. Horregatik egin zioten omenaldia iazko azaroan. Izan ere, zeini bururatu behar zitzaion orain 30 urte baino gehi-ago surfa kontuan hartzea? Horrez gain, bururatu egin behar norbaiti bere oholek marka bat eta logotipoa eraman behar zutela.Logoa diseinatzeko sentsibilitatea izan zuen eta izena ere jarri zien taulei:Itxas tresna.

Pertsona ororengana surf-oholak hurbiltzea lortu nahi zuen. Herriko umeek gurasoek eros zitzaketen oholak edukitzea nahi zuen. Horregatik, egin zituen gehienak eskuz esku saldu zituen. Surflariek zinez txalotzekotzat jotzen dute haren aitzindaritza surf taulen munduan.

BIZITZA EMANKORRA

Danbolin haurra zenean, bere aita itsasoan hil zen;arrantzalea zen. Ama haurdun zegoen garai hartan, alaba bat izatekotan. Pentsatzekoa da, beraz, bizitzeko diru askorik ez zutela izan. Hori izan zen Olidenek bere afizioak ofizio bihurtzeko arrazoia, eta denetatik egiten jardun du bere bizitza guztian. Izatez mekanikaria da, baina ekinez irakaslea, musikaria... Perretxikoez eta arrantzaz ere jakituna bada.

Esan bezala, mekanikari hasi zen lanean Oliden. Lantegi bat zuen, eta bertan aritzen zen txalupak muntatzen, konpontzen eta antzeko lanetan. Baina bere izaera ez zen lantegian aritzekoa, ez zen geldirik egotekoa. Beraz, lantegia utzi eta beste lanetan ibili zen Donostiako denda bateko erakusleihoan surf ohol bat ikusi zuen arte.

70eko hamarkada zen eta orduan ez zegoen halakorik Orion. Donostian ohola erosi, harekin moldea egin eta ohol hutsak egiten hasi zen: «Nire ikuspuntua merkeak egitea izan zen. Patrikatik oso neurtua izan nintzenez gaztetan, kirol hori edozein gazterengana irits zedila nahi nuen. Eta hutsak egiten horregatik hasi nintzen».

Baina dendara joan eta berak jarritako prezioaren bikoitza ezartzen zuten haiek. Hori ikusita, zuzenean interesdunei saltzea erabaki zuen. Olidenek surf oholak egitetik atera zuen bizimodua zortzi urtez, 1970etik 1978ra arte.

Irakasle sartu zen gero. Mekanika irakaslea izan zen. 58 urterekin Tarragonara joan zen hilabetez, oposizi- oak egitera. Horrela, funtzionario postua lortu eta funtzionario zela hartu zuen erretiroa 65 urterekin.

Erretiratu ondoren, «lanean» hasi zen eta ordenagailuarekin sartu zen oriotarra. Hasieran mekanika ikuspuntutik, engranajeen kalkulu batzuk egiten hasi zen, baita marrazkigintzako gauzak egiten ere. Irakasten jarraituko ez zuela ikusita, egunak kantuak eginez probestea erabaki zuen.

1995ean hasi zen ilobaren laguntzarekin. Azken horrek prestatu zion ordenagailuan musika egiteko programa. 11 urtean 3.000 kantatik gora egin ditu. Egunean bi ere egin ohi ditu. Denak gordeta ditu, ordea. Berak egin egiten ditu, «zabaltzeko beste batzuk baitaude».

Nabaria da ez zaiola konplikatua egiten konputagailuarekin jardutea: «Niri erraza egiten zait ordenagailua musikarako erabiltzea. Guk metodo haiekin ikasi genuen musika, orduan garratza zen modu horretara ikastea, baina orduko garraztasun horrek orain erraztasunak eman dizkigu guri».

«ORIO HERRISKA»

Lanean jardun zen urte haietan guztietan, adimena ere landu zuen etengabe Patxi Olidenek. Inoiz ez dio ikasteari utzi. Aipatu moduan, mikologiaz eta arrantzaz jakinduria zabala du. Oraindik jendea joaten zaio gai horien inguruan galdetzera.

Arraunaren inguruko ikerketa sakonak ere egin ditu. Bere garaian artikulu interesgarria argitaratu zuen Elhuyar zientzia aldizkarian.

83 urterekin sortzen eta ikasten jarraitzen du egunero egunero Danbolinek. Bere azkeneko lana “Orio herriska” izeneko liburuxka bat da. Buruan zuen aspalditik idazkia egiteko ideia, baina ez zuen idazten. Hasi zenean, ordea, hamabost egunetan idatzi zuen lan guztia: «Nik ezagutu nuen Orio nolakoa zen jaso nahi izan dut idatzian. Herria asko aldatu da. Desitxuratua dago nik ezagutu nuenetik. Atentzioa emateko moduko aldaketak jasotzen ahalegindu naiz», azaldu zuen.

Lan hori egitea ez da batere erraza izan. Aldaketa horiek deskribatzea zaila izan da Olidenentzat, ez baitaude garai hartako argazkiak. Beraz, zaila izan zen gazteek ulertzeko moduko testua idaztea. Baina hori ere egin du. Izan ere, beti sortzailea izan da Patxi Oliden eta horrela jarraitzeko asmoa du. -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ikasturte berria, erronka eta zalantzak
Jendartea
Hospitalizado uno de los polizones que permanecen en Santurtzi
Euskal Herria
El PSOE da largas a las demandas para que los presos políticos vascos sean repatriados
Euskal Herria
D’Alema afirma que ETA es hoy un «movimiento político»
Euskal Herria
Bere burua biktimatzat du sutea dela-eta epaitu zuten Laudioko PPko zinegotziak
Ekonomia
Muere un trabajador en Allo cuando volvía a casa al término de su jornada
Mundua
74 hildako eta ia 100 zauritu Irakeko Diwanijatik gertu oliobidea lehertuta
Mundua
El neoliberalismo hizo más daño que Katrina
Kultura
Una OSE reforzada para la «Sinfonía alpina»
Jendartea
Arranca para los más pequeños el curso escolar en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss