GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-08-30
- Top 14
Biarritzek eta Avironek garaipen premiarekin jokatuko dute derbia
·Lapurdiko bi taldeak gaur 19.30ean neurtuko dira Biarritzen, Agilera estadioan

BAIONA

Premiaren derbia; horrela deitzen diote Lapurdin gaur 19.30ean Agilera estadioan jokatuko duten euskal derbiari. Biarritz eta Aviron neurtuko dira, eta bientzat garrantzi handia izango du garaitzeak.

Liga hasiera makala izan dute bi euskal taldeek, baina batez ere Avironek; izan ere, jokatutako bi neurketak galdu baititu. Liga hasiera samurra izatekoa zen zuri-urdinentzat, Ligako lehendabiziko bi partidetan mailara igo berri diren bi talderen aurka jokatu behar baitzuen. Ustez, bi talde horiek denboraldiaren amaieran beheko postuetan egon behar zuten, eta Avironek irabazteko modukoak ziren.

Usteak, ordea, ustel atera dira, bi partida horiek galdu baititu Avironek, eta sailkapeneko azkeneko postuan jarri da. Egoera horrek argi gorri guztiak piztu ditu Lapurdiko hiriburuan. Aurreko bi denboraldietan estutasun asko pasatu dituzte mailari eusteko, eta aurten lasaiago ibiliko zirelako itxaropena zuten, baina inork uste ez bezala hasi dute sasoia. Kezka dezentea sortu dute jarraitzaileen artean. Hala eta guztiz ere, Liga hasi besterik ez da egin, eta oraindik badago guztiari buelta emateko astia. Horregatik, gaurko neurketa garrantzitsua izango da bientzat, baina oso zaila.

Biarritzen zelaian irabaztea oso zaila da. Gaur galduta, gaizki jarriko dira eta urduritasuna azaltzen ere has daiteke leku batzuetan. Hala ere, orain dela bi urte garaipena eskuratu zuten Biarritzen, eta aurten ere posible dela ikusten dute Baionan. Are gehiago, zuri-gorrien hasiera oso ona izan ez dela ikusita, uste baino motelago ekin baitiote denboraldiari.

Izan ere, Biarritzek jokatu dituen bi partidetatik bakarra irabazi du, eta bestea, galdu. Ustez aurkari samurrak zituzten euskaldunek, baina horiei ere gauzak ez zaizkie nahi bezala joan. Ligako lehen partida irabazi zuten, baina itxura nahiko kaskarra eman zuten. Joan den astean, berriz, Narbonnen, oso gaizki aritu ziren, eta etxera esku hutsik etorri behar izan zuten zuri-gorriek.

Gaur Avironen aurka galtzea sekulako deskalabrua izango litzateke; min handia egingo lieke bai jokalariei bai eta zaleei ere. Maila nagusian Avironek daramatzan bi denboraldietan bietako inork ez ditu irabazi bi partidak. Orain bi urte, Avironek Biarritzen irabazi zuen, eta Biarritzek Baionan. Iaz, berriz, talde bakoitzak bere zelaian puntuak eskuratu zituen.

Jokalariei dagokienez, Biarritzen August eta Traille ez dira jokatzeko moduan egongo, eta litekeena da gaur Bobo aritzea. Orain arteko partidetan ezin izan du minutu bat bera ere jokatu, baina gaur berdegunean izatea espero dute.

Avironek, aldiz, hutsune asko izango ditu gaur Agileran. Izan ere, Pez, Davies, Lhande, Ngog, Coetzee, Tewhata, Garcia, Dourthe, Bergez eta Nuñez-Piossek ez baitira jokatzeko moduan.

Beste alde batetik, Avironek datorren igandean Perpinyaren aurkako partida ere Agileran jokatuko du; izan ere, Jean Dauguerren jokatu ezinik jarraitzen baitu.



«Egoera hau zaila da, baina ez dugu dena beltz ikusten hasi behar»
Xavier Pemeja | Avirongo entrenatzailea

Avironen egoera larria da Liga hasierako bi partidak galdu baititu. Hala eta guztiz ere, Pemeja entrenatzaileak horri aurre egin behar zaiola eta egin daitekeela uste du.

­Nola azalduko zenuke gaur egun duzuen egoera?

Egoera larria da, hori bai, baina ez gara hasiko dena beltz ikusten. Egia da igo berri diren bi talderen aurka galdu dugula, baina horien aurka jokatzea oso zaila da. Indartsu datoz maila igo berrira, eta konfiantza handiarekin daude.

­Hala ere, hori guztia zaleei argitzea zaila da, ezta?

Bai, oso zaila, eta ulertzekoa da. Dena dela, jokalariek duten guztia eman dute jokatutako bi partidetan, eta haien aurka esateko ezer ez daukat. Egia da jokalari garrantzitsu batzuk falta zaizkigula, Dourthe esaterako, baina oraindik ez dago jokatzeko moduan, eta daudenekin aurrera egin beharko dugu.

­Nola datorkizue derbia?

Taldea indartsu dago eta gogotsu; lanean ongi ari dira jokalariak. Oraindik Liga hasi besterik ez da egin, eta zuzentzeko aukera daukagu. Aste honetan bi aukera ditugu garaipenen bat lortzeko.-

AFP


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ikasturte berria, erronka eta zalantzak
Jendartea
Hospitalizado uno de los polizones que permanecen en Santurtzi
Euskal Herria
El PSOE da largas a las demandas para que los presos políticos vascos sean repatriados
Euskal Herria
D’Alema afirma que ETA es hoy un «movimiento político»
Euskal Herria
Bere burua biktimatzat du sutea dela-eta epaitu zuten Laudioko PPko zinegotziak
Ekonomia
Muere un trabajador en Allo cuando volvía a casa al término de su jornada
Mundua
74 hildako eta ia 100 zauritu Irakeko Diwanijatik gertu oliobidea lehertuta
Mundua
El neoliberalismo hizo más daño que Katrina
Kultura
Una OSE reforzada para la «Sinfonía alpina»
Jendartea
Arranca para los más pequeños el curso escolar en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss