- Berezkoak
Hegiapal eta Ezkurra gaztea nagusitu dira Eskiulan
J.L.
DONOSTIA
Hegiapalek eta Ezkurra II.ak 40 eta 34 irabazi zieten Ezkurra I.ari eta Lanberti, Eskiulako Torneoko finalean. Jendeak erabat bete zuen Zuberoako herri dotore horretako trinketa.
Amateurrak eta berezkoak nahasita aritu dira lehiaketa horretan. EPB enpresak negurako lau edo bost fitxatze egin nahi ditu eta hemen ari da gazteak ikusten. Garbi dago Hegiapal zuberotarra izango dela horietako bat. Jokoan sartzea asko kostatu zitzaion, eta azkeneko hamar kintzeak arte gibeletik joan zen, baina hortik aurrera nagusitu zen. Aurrean bikain aritu zen, eta atzean Ezkurra gaztea maisu lanetan aritu zen. Partidaren amaieran txapela jantzi zuten. Ezkurra I.a eta Lanbert ere ez ziren gaizki aritu, baina partida oso luzea egin zitzaien.
|