GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-20
Idazleek beren esperientzia kontatuko dute Idazle Eskolan
Idazleek beren esperientzia kontatuz aurreko urteetan eman zituzten mintegiek izan zuten arrakasta kontuan hartuz, aurten mintegi horiek gehitu egingo ditu Idazle Eskolak. Eman zituzten datuen arabera, bestalde, ikasle gehienak lizentziadunak dira eta emakumeak, 30-40 urte bitartekoak.

DONOSTIA

Tere Irastortzak, Bergarako UNEDen babesean Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duen Idazle Eskolako zuzendariak, atzo esan zuenez, mintegiak ugaldu egingo dituzte aurki abian jarriko duten lauga- rren ikasturtean. Hori da aurtengo berrikuntza nagusia.

«Berrogei ikasle atera dira gure eskolatik bi ikasturteak burututa, baina horrek ez du esan nahi berrogei bakarrik matrikulatu direnik, azken hiru urteotan ehundik gora izan baitira ikasten hasi direnak. Horietako batzuek beren lehen lanak argitaratu dituzte eta sariak ere eskuratu dituzte», esan zuen.

Lehen ikasturtean, Anjel Lertxundi, Edorta Jimenez, Fernando Morillo, Joseba Lozano eta Tere Irastortza bera izango dira irakasle. Bigarren mailan literaturako espezializazioa bakarrik emango dute, joan den urtean lehen ikasturtea egin zuten ikasleek hala eskatu zutelako, eta Anjel Lertxundi, Laura Mintegi, Fito Rodriguez, Joseba Lozano, Juan Martin Elexpuru, Gerardo Elortza eta Tere Irastortza izango dituzte irakasle.

«Berrikuntza handiena ez dago irakasleetan edo ematen ditugun ikasgaietan, joan den urtean ‘Idazleak irakurle’ izeneko mintegiari eman diogu hedaduran baizik», jarraitu zuen Irastortzak. «Gure ikasgaietako bazuk urte osokoak dira eta beste batzuk laburragoak, baina denborak aurrera egin ahala ikusi dugu euskal idazleek beren esperientziaren berri ematea asko estimatzen zutela. ‘Idazleak irakurle’ mintegian, Anjel Lertxundi izan zen irakaslea, eta aurten hedatu egin dugu proiektua, eta ikasle guztiek izango dute mintegietan parte hartzeko aukera. Otsailaren 3tik maiatzaren 26ra izango dira mintegiak. Mari Asun Landa, Harkaitz Cano, Vicente Huici, Tere Irastortza, Laura Mintegi, Unai Elorriaga eta Edorta Jimenez izango dira mintegietan edo hitzaldietan parte hartuko dutenak. Anjel Lertxundik ere emango du mintegi bat “Idazlearen formakuntza” izenburuarekin, eta beste mintegi bat ere emango dute gidoigintzaz.

Guztietan orain eman behar da izena, eta urriaren hasieran egingo dira matrikulak.

Web orriari ere beste norabide bat ematen saiatuko da eskolako zuzendaritza. «Aurreko urteetan lanerako tresna gisa erabili genuen gure web orria, tresna pedagogiko gisa alegia, baina aurten ikasleen lanak argitaratzeko ere erabili nahi dugu; berek nahi dutenean, noski.

Dagoeneko, egunkari honetako “Mugalari” gehigarrian argitara emandako lanak eskegita daude web orrian. Lau zenbaki atera ditu eskolako “Luma berrien eleak” aldizkariak, eta lau zenbakien edukiak ere web orrian aurki daitezke, foroa eta beste hainbat zerbitzurekin.

Vicente Huicik esan zuenez, Idazle Eskolako idazle gehienak emakumeak dira, 30 urtetik 40 urtera bitartekoak. Mari Jose Yolanda Arrieta IVPren izenean mintzatu zen, eta Oihane Larreategi, Asmoz fundazioaren izenean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar el universo televisivo en euskara
Euskal Herria
La Cámara de Gasteiz pospone el debate sobre Ińaki de Juana, hospitalizado ayer
Ekonomia
El euro-comité acusa a Reckitt de saltarse normas internas
Mundua
El Ejército de Tailandia toma el poder por medio de un golpe de Estado
Kultura
Ibaia: «La producción vasca es cada vez más importante en Zinemaldia»
Kirolak
Los indicios apuntan a elecciones
Jendartea
Hamaika nace para promover una red de televisión local en euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss