Profil tradizionaleko nazioarteko bankurik garrantzitsuenek enpresa txikietako bankuetako onuren 20.000 milioi euroko galera izatea espero dute datozen bost urteetan, bezeroek negozio-eredu berriak dituzten bankuetara joko dutelako.Horixe da, behintzat, Mercer Oliver Wyman finantza-zerbitzuak eskaintzen dituen aholkularitza enpresak eta Europako Finantza Kudeaketa eta Marketing Elkarteak egin txosten batek adierazi duena.Hala, «banku unibertsalek» urteko 10 milioi euroko diru-sartzea baino baxuagoa duten konpainietan merkatu kuotaren 20.000 milioi euroko galera izango dutela dio txostenak.
Enpresa txikienei zuzendutako banketxeak dira tradizionalki bankuek onurak lortzeko duten menpeko iturri nagusia. Hartara, txostenak dioenez, bankuko produktu «oinarrizkoenen» diru-sartzeak gutxi gorabehera 400.000 milioi eurokoak dira.
Diru-sartze globalen %16
Aipatu 400.00 milioi euroak banku tradizionaleko diru-sartze globalen %16 inguru dira, eta datozen hiru urteetan urteko %10 haztea espero dute adituek.
Era berean, badaude, gainera, «ezkutuko» 265.00 milioi euroko diru-sartze osagarriak, berez enpresa txikiekin zerikusia dutenak, baina txikikarizko bankatzat jotzen dituztenak.
Guztira, diru-sartze horiek urtero 80.000 eta 90.000 milioi euro inguruko onura eragiten dute txostenaren arabera, eta orain arte «banku unibertsal tradizionalek» merkatua menderatzen dutela eta euren kuotak handitzen saiatzen direla esaten du azterketak, gainera.
Hala eta guztiz ere, lau «eredu» sortu dira eskaintzen dituzten berezitasunei esker, eta banku tradizional garrantzitsuen nagusitasuna kolokan jartzen dute horiek.
Horiek hala, erakunde batzuek eredu “erraldoia” izenekoa hautatu dute, eta «posible den guztia» sarearen bitartez, enpresa txikiei esker euren trebetasuna erabiltzen dute.
Grupo Santanderreko Abbey bankuak edo Bank of Scotlandek erabiltzen dute jada eredu hori.
Beste batzuek, ordea, eredu “aditua” aukeratu dute eta kuota irabazten ari da eskaintzen duen zerbitzua «argia, zuzena eta produktu bakar baten gainean oinarritutakoa» delako.
“Banku pertsonala” eredua ere badago. Hori «bezeroekin duten harreman estuan» oinarritzen da, eta bezeroek erlazio horiek eskaintzen duten erosotasunarengatik ordaindu behar dute. Azken aukera hori batez ere aurrezki-kutxek aukeratzen dute.
Azkeneko eredua “aholkulari” izenekoa da, eta hazkuntza azkarra izaten ari diren enpresa txikien beharrik konplexuenak ase nahi ditu.
Azterketaren arabera, eredu horiek aukeratu dituzten «jokalariek», oro har, merkatuko hazkuntzaren erritmoa bikoiztu dute, eta datozen bost urteetan, banku tradizionalei urteko onuren 20.000 milioi euro inguru «lapurtuko» dizkiete.
Merkatu erakargarria
Mercer Oliver Wyman finantza-zerbitzuko aholkularitza enpresako zuzendari Pablo Camposek uste du «enpresa txikien banku merkatua errentagarria eta oso erakargarria» dela eta «orain nagusi direnek» eredu propioak mantendu nahi badituzte, azkar moldatu behar izango dutela. Hark nabarmendu duenez, gainera, «guztitik pixka bat» egin nahi ez bada, barneko diziplina eta estrategia behar dira eta aukera garrantzitsuagoak, baina espezifikoagoak diren aukerak ez kontuan hartu. -
MADRIL