GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-09-20
De Menezesen auzian eskuak garbitu ditu Scotland Yardek
Jean Charles de Menezesi buruan zazpi tiro eman eta gero, Lanean Osasun eta Segurtasun Legea hausteagatik auzitegi baten aurrean da Scotland Yard. Hala eta guztiz ere, Londresko Poliziak bere burua errugabetzat jo du eta, bere garaian egin zuen bezala, gertaera odoltsua iazko uztailaren 7ko atentatuen ondoren izan zela gogorarazi du.

LONDRES

Jean Charles de Menezes gazte brasildarra 2005eko uztailaren 22an hil zuen Londresko Poliziak Stockwelleko metro-geltokian, hiriburuaren hegoaldean.

Lanera zihoan gaztea, eta kalez jantzitako poliziakideek zazpi tiro eman zizkioten buruan; gertu-gertutik, gainera.

Hala ere, gertaera odoltsu horretan parte hartu zuten poliziakide eta arduradunen aurka ez ekitea erabaki zuen Fiskaltzak joan den uztailean.

Aurreko urtarrilean, «Poliziaren Batzorde Independenteak» kaleratu zuen ikerketa zuen mahai gainean Fiskaltzak, eta De Menezesen heriotzaren oinarrian «izugarrizko antolaketa eta komunikazio arazoak» egon zirela salatu zuen ikerketa horrek.

Horiek hala, Lanean Osasun eta Segurtasunaren Legea hausteagatik Scotland Yard epaitzea erabaki zuen Westmninsterreko Auzitegiak, eta zigor gisa isun bat eskatzea. 1974an onartu zuten lege horren arabera, Poliziak de Menezes bera babestu behar zuen, lege horrek poliziakideak ez direnentzat ere balio duelako.

Trikimailu juridikoa

Trikimailu juridikoak trikimailu, Scotland Yardek bere burua errugabetzat jo zuen atzo, eta inolako segurtasun legerik ez duela hautsi azaldu zuen atzoko saioan.

Londresko Poliziaren ordezkariak, Mark Scogginsek, zalantzan jarri du akusazioa, eta De Menezesen hilketan parte hartu zuten poliziakideak «baldintza oso zailetan» aritu zirela gogorarazi zuen. Hilketa horren bezperan hainbat atentatu saihestu zuela adierazi zuen Poliziak. Uztailaren 7an, 56 pertsona hil ziren Londresko metroan hainbat lehergailuk eztanda eginda.

Moir Stewart komandantea Scotlanda Yardeko aurpegia garbitzen saiatu zen. «Charles de Menezesen heriotzaren tragediari garrantzia kentzea ez da gure asmoa, baina auzi hau ez dagokio soilik Londresko Poliziari, Britainia Handiko Polizia osoari baizik».

Stewartek zalantzan jarri zuen De Menezesena bezalako auzi batean Segurtasun Legea aipatzea, «terrorismoaren aurka epe laburrean gauza larriak egin behar baitira herritarrak babesteko».

De Menezesen familiak lotsagarritzat jo zuen uztailean senitartekoaren hilketaren arduradunak ez epaitzeko erabakia.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar el universo televisivo en euskara
Euskal Herria
La Cámara de Gasteiz pospone el debate sobre Iñaki de Juana, hospitalizado ayer
Ekonomia
El euro-comité acusa a Reckitt de saltarse normas internas
Mundua
El Ejército de Tailandia toma el poder por medio de un golpe de Estado
Kultura
Ibaia: «La producción vasca es cada vez más importante en Zinemaldia»
Kirolak
Los indicios apuntan a elecciones
Jendartea
Hamaika nace para promover una red de televisión local en euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss