GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-09-20
Eneritz ITURRIAGA | Fassa Bortolo taldeko txirrindularia
«Itxaropen handiagoa dut errepideko lasterketan»

Hogeita sei urte bete berri ditu eta bosgarren Munduko Txapelketa du Eneritz Iturriagak. Gaur, erlojupekoan lehiatuko da aurreneko aldiz, eta larunbatean errepidean du hitzordua. Sasoi polita hartu du azken lasterketetan, eta «ilusioz beterik» arituko da bi probetan. Errepidean lehendabiziko hamarretan sartzea du amets abadiñarrak. Orain dela gutxi arte, «inondik inora» ez zuen pentsatzen maiatzean eta ekainean egon zen «zulo beltzetik» aterako zela, hainbat osasun arazo gainditu ezinean izan baita. Oraindik sasoiko ez dagoen arren, burua azaldu du, emeki, eta Girotik aurrera onenak eman ditu. Txirrindulari euskaldunak tarte bat aurkitu du GARAren galderei erantzuteko Salzburgora abiatu baino lehen.

­Giroan itzel aritu eta gero, zein lasterketatan lehiatu zara?

Italiako hainbat nazioarteko klasikotan lehiatu nintzen, eta bigarren sailkatu nintzen batean. Espainiako Txapelketak, Tourra, Munduko Kopako Plouay eta Ardecheko Tourra izan dira nire hurrengo lasterketak Mundiala baino lehen.

­Zelan moldatu zinen Tourrean?

Urdail arazoak izan nituen hasieran, baina egunetik egunera hobeto aritu eta saio bat irabaztetik gertu izan nintzen; hirugarren sailkatu nintzen.

­Bestetik, bederatzigarren sailkatu zinen Plouay Sari Nagusian; zure emaitzarik onena al da Munduko Kopan?

Ez. Nire onena zazpigarrena da, Gaztela eta Leonen.

­Dena den, goi mailako lasterketa da; pozik egongo zara...

Bai, bai, oso pozik. Aurreneko multzoetan sartu naiz azkeneko lasterketetan, eta oso gustura ibili naiz bizikletan.

­Emaitza horiei begira, nola hartuko duzu Mundiala?

Aurreneko aldiz, erlojupekoan arituko naiz; gogoz nintzen. Horregatik ezbaiak ditut. Orain arte ez naiz egun bateko erlojupekoan lehiatu, itzulietan bai, baina, nire ustez, oso desberdinak dira. Hau da, Mundialean, dena eman behar duzu erlojupekoan. Hortaz, pozik nintzateke lehendabiziko hamabostetan sailkatuko banintz; neure buruari ezin diot gehiago eskatu. Gainera, erlojupekoaren ibilbidea oso gogorra da, antza. Bestetik, ni nahiko sasoian helduko naiz baina beste txirrindulari batzuk iaioagoak dira; esaterako, Thurig munduko txapelduna. Ikusiko dugu.

­Eta zein helburu izango dituzu errepideko lasterketan?

Itxaropen handiagoa dut. Betiko legez, itzulitik itzulira errepideak indartsuenak hautatuko ditu, Plouay Sari Nagusian bezalaxe, eta azken itzulian talde bat izango da aurrean. Hori da nire helburua, eta erasora joko dut indarrik badut.

­Zure emaitzei so eginda, ez litzateke ustekabea izango aurreneko hamarretan sailkatzea; zer deritzozu horri?

Badakit Munduko Txapelketa dela, eta aurkariak dena emateko prest azalduko dira. Dena den, nire ametsa aurreneko hamarren artean sartzea da. Edonola ere, ilusioz beteta aterako naiz; denboraldiko azken bi lasterketak izango dira.

­Zein aurkari nagusi nabarmenduko zenuke?

Betikoak. Ljungskog, batez ere; Cooke, Arndt, Brandli eta Pucinskaite eta Luperini, noski.

­Denboraldi hasieran, hainbat osasun arazo izan zenituen. Oraingo maila eskuratzea espero zenuen orduan?

Ez, ez nuen inondik inora pentsatzen aterako nintzenik. Maiatzean, batez ere, eta ekainean zulo batean nintzen. Emeki, hobekuntza izan dut eta nire izaerari esker atera naiz. Lehiatzean besterik ez nuen pentsatzen eta horrek indarrak eman dizkit. Hainbat osasun arazo izan ditut eta oraindik baditut. Izan ere, sasoia harrapatuz gero, gorputzaren erantzuna ez da zuzenena. Oraindik ez ditut gaixotasun guztiak zaindu. Beraz, denboraldia bukatzeko gogoz nago guztiz sendatzeko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar el universo televisivo en euskara
Euskal Herria
La Cámara de Gasteiz pospone el debate sobre Iñaki de Juana, hospitalizado ayer
Ekonomia
El euro-comité acusa a Reckitt de saltarse normas internas
Mundua
El Ejército de Tailandia toma el poder por medio de un golpe de Estado
Kultura
Ibaia: «La producción vasca es cada vez más importante en Zinemaldia»
Kirolak
Los indicios apuntan a elecciones
Jendartea
Hamaika nace para promover una red de televisión local en euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss