- Aizkora (Txapeldunen Liga)
Larretxeak eramango du lehen faseko txapela
DONOSTIA
Donato Larretxeak irabazi du Txapeldunen Ligako lehen fasea, eta beretzat izango da txapela. Oraindik beste saio bat jokatu behar zen urriaren hasieran Murgian, baina ez da jokatuko. Nazabal, Arrospide eta Olasagasti ziren aritzekoak, baina Nafarroako Txapelketako kanporaketa egun horretan da eta Nazabal bertara joango da. Beraz, antolakuntzak adierazi duenez, dena erabakita dagoela-eta, ez omen da saiorik izango, eta urriaren 8an final nagusia jokatuko dute Nazabalek, Arrospidek, Larretxeak eta Mindegiak.
Murgian jokatu behar zuten Txapeldunen Ligako saioaren ordez, gazteen torneo bat antolatuko duela esan zuen Luixmari Bengoa antolatzaileak. Oraindik, ordea, ez daki zein aizkolari izango diren, Euskal Herriko Hirugarren Mailako kanporaketa ere jokatuko baitute egun horretan.
|