Lokalak okupatzeagatik 14 gazte epaituko dituzte
IRUÑEA
Aste honetan Iruñeko 14 gazte epaituko dituzte inolako erabilerarik ez zuten lokalak okupatzeagatik. Gaurko bertako, Arrotxapeako zortzi lagun deituak ditu epaitegiak Urargi gaztetxearen okupazioa dela- eta, eta bakoitzarentzat 1.080 euroko isuna eskatzen dute.
Bihar, gainera, Txantreako sei gazte epaituko dituzte erabiltzen ez zen Udalaren lokal batean sartzeagatik. Kasu horretan, «desordena publikoak, usurpatzea eta aginteari erresistentzia» dira akusazioak, eta haiek esandakoaren arabera, isun handiak emateko arriskua ikusten dute.
Aipatutako 14 lagunen kasuez gain, Iruñerriko Gazte Asanbladak (IGA) adierazi duenez, aurrerago Arrotxapeako eta Barañaingo gazte gehiagok du hitzordua epaitegietan, antzeko gertakariak direla-eta. Horiek hala, IGAk argi utzi nahi izan du: «Neurri errepreseibo guzti- guzti hauekin ez dute gazteontzako espazio autogestionatu berriak lortzeko gogoa geldituko». Gaur, elkarretaratzera deitu dute 10.00etarako probintziako auzitegiaren ondoan, eta 9.00etarako, bihar.
|