GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-20
«1.200 kilometro», Tangertik Tolosara autobus baten azpian egindako bidaia

TOLOSA

Datorren ostiralean, hilaren 22an, Tolosako Leidor zinema-antzoki berrituan estreinatuko dute “1.200 kilometro” izenburuko dokumentala. 20.30ean hasiko da emanaldia, eta sarrera doan izango da.

Jawad eta Youssef gazte marokoarren istorioa kontatzen du dokumentalak, proiektua bultzatu dutenek ez baitute sekula ahaztuko bi gazteak ezagutu zituzten eguna: 2005eko abenduaren 12a.

Tolosako Isidro Larrañaga akordeoi orkestraren inguruan bildutako lagun talde batek Marokora egin zuen bidaia 2005eko abenduaren hasieran. Bederatzi egun eta gero itzuli ziren Tolosara, eta ez ahazteko moduko irudia ikusi zuten autobusetik jaitsi zirenean. «Tolosako tren geltokian tresna guztiak ateratzen ari ginela, autobusaren azpitik bi gazte irten ziren», kontatu du Iñigo Asensiok. Jawaden eta Youssefen istorioa nola hasi zen ikusi zuen Asensiok, eta bera izan da, hain justu, dokumentalaren gidoia idatzi duena eta lana zuzendu duena.

Zer egin ez zekitela geratu ziren lehen unean keak belztuta eta hotzez autobus azpitik atera ziren bi gazte marokoarrei begira; txaloka hartu zituzten gero eta, jarraian, lo egiteko tokia eta janaria eskaini zieten. Hor hasi zen bi gazteen gizarteratzea.

Gaur egun, Tolosan bizi dira Jawad eta Youssef. Arotzeria ikasi dute eta Helduen Heziketa Iraunkorrean hasi dira gaztelania ikasten. Artean ez dira euskara eskoletan hasi, baina ulertzen dute zerbait. Erabat integratuta bizi dira orain, ondo bukatu den bidaia latza izan da bi gazte marokoarrena eta, horregatik, kontatzeko modukoa dela pentsatu dute dokumentala egin dutenek.

1.200 kilometro egin zituzten Jawadek eta Youssefek autobus azpian gordeta, hemezortzi ordu eman zituzten kasik mugitu gabe 0 gradura autobusaren transmisioaren gainean. Kontatzeko moduko istorioa zela erabaki eta berehala lanean jarri ziren Isitxo Larrañaga (produkzioa), Iñaki Elola (errealizazioa eta zuzendaritza) eta Iñigo Asensio (gidoia eta zuzendaritza).

Dokumentala osatzeko Tangerrera ere joan ziren otsailean, eta haien familiak, bizimodua eta egunerokoa ezagutu zituzten bertatik bertara. Horren guztiaren emaitza biltzen du “1.200 kilometro” dokumentalak.

Hemezortzi ordu 0 gradura

Bederatzi hilabete pasatu dira Youssef eta Jawad autobus haren azpitik jaitsi zirenetik, eta denboraren joanak eta orain ondo egoteak ematen duen lasaitasunarekin kontatzen dute bizitakoa. «Jendea gaizki portatuko zela uste nuen; kalean egongo ginela uste nuen eta, zortez, hemen gaude. Bizimodua aurrera ateratzera eta lanera etorri gara, nazkatuta ginelako kalean egoteaz. Autobus azpian gindoazela, lagunak galdetzen zidan ‘jaitsiko al gara?’, eta nik pixka bat itxoiteko esaten nion, pazientzia izateko. Tolosara iritsi ginen arte», esan du Youssefek.

Haiek bezain larri bizitu zuten etxekoek bi gazteen abentura. Jawaden amak adierazi du: «Maite ninduela eta aitari ezer ez esateko esan zidan joan zen egunean. Nik nola joango zen esaten nion, bidean bizia gal zezakeela. Eta berak berdin ziola erantzun zidan, Espainiara iritsi nahi zuela. Hurrengo goizean bueltan etorriko zela espero nuen, baina ez zen etorri. Azkenean deitu zuen Espainian zegoela eta ondo zegoela esateko. Orduan lasaitu egin ginen. Noizean behin deitzen du etxera, eta kontentu dago».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar el universo televisivo en euskara
Euskal Herria
La Cámara de Gasteiz pospone el debate sobre Iñaki de Juana, hospitalizado ayer
Ekonomia
El euro-comité acusa a Reckitt de saltarse normas internas
Mundua
El Ejército de Tailandia toma el poder por medio de un golpe de Estado
Kultura
Ibaia: «La producción vasca es cada vez más importante en Zinemaldia»
Kirolak
Los indicios apuntan a elecciones
Jendartea
Hamaika nace para promover una red de televisión local en euskara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss