GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-09-29
Gamesak hainbat haize-parke sustatuko ditu Shandong-en
Gamesak duela gutxi China Guordian Corporationekin sinatutako akordioari, 240 milioi eurokoa, hain zuzen, orain haren filial Gamesa Energy Chinak hartutako konpromisoa gehitu behar zaio. Zehazki, 280 milioi euroko inbertsioa egingo da Shandong probintziako hiru udalerritan, bertan hainbat haize-parke diseinatzeko, eraikitzeko eta abiarazteko.

BEIJIN

Gamesaren filial Gamesa Energy Chinak Shandong-eko probintzia-gobernuarekin hitzarmen bat sinatu berri du haize-sustapen planak garatzeko asmoarekin. Plan horien arabera, probintzian 250 megawatteko potentzia duten hainbat haize-parke diseinatu, eraiki eta abiaraziko dituzte. Shandong Txinako probintzia jendeztatuena da.

Hitzarmen hori, hasierako 280 milioi euroko inbertsioa aurrez ikusten duena, Txinako haize-parkeen arloan Gamesak orain arte lortu duen konpromiso garrantzitsuena da, nahiz eta orain gutxi beste hitzarmen bat sinatu zuen China Guordian Corporationekin 240 milioi euroren truke, haize-sorgaileez hornitzeko eta herrialde horretako bere lehen lantokia irekitzeko.

Gillermo Ulaciak, Gamesako kontseilari ordezkariak, akordioaren garrantzia nabarmendu zuen sinatze unean. «Txinako haize-merkatuarekin konpainiak duen epe luzeko konpromisoa indartzen du sinatzeak, eta aipatu merkatuan Gamesa Energy China filialak duen posizio onaren adierazle da, bere esperientziaren eta munduko haize-parkeak garatzeko duen gaitasunaren bermearekin», esan zuen.

250 MWko haize-parkeak

Horiek hala, hitzarmenak probintziako hiru udalerri nagusietan, Yishuin, Boshanen eta Yiguanen, garapen akordioak sinatzea ahalbidetu du, eta 250 MWko potentzia izango duten lehen haize-parkeak garatu ahal izango dira hari esker.

Haize-sorgailuak Gamesak Tianjinen inauguratu berri duen lantokitik eramango dituzte. Hain justu, lantoki hori da korporazioak Txinan duen goi teknologiako lehen produkzio-zentroa. Bertan, Gamesa G5x-850 kwtako haize-sorgailuetarako nacellen muntaia egiten dute, eta urteko 700 MWko produkzio ahalmena du.

Lantoki hori Gamesako Plan Estrategikoaren lehen fasea da, eta Txinako energia berriztagarrien garapenean eta sustapenean egiten du lan.

Haize-parkeen sustapenean, diseinuan eta salmentan munduan lehendabiziko konpainia da Gamesa, eta lau kontinenteko hamabost herrialdetan egiten du lan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Sindikatuek irakaskuntzako greba egunaren balorazio positiboa egin dute
Jendartea
Perezek Europan ikusten ditu EHUren erronkak
Euskal Herria
«Heriotz zigorra ezarri diote Jon Agirreri 2011ra urte arte espetxean edukita»
Euskal Herria
Persisten las maniobras pese al rechazo general
Mundua
El DUP mantiene su política obstruccionista a pesar de las advertencias de Londres
Kultura
La última película de Oliver Stone desata la polémica en el Festival
Kirolak
Prórroga a la estancia europea rojilla
Kirolak
Cinco directivos más abandonan el club
Euskal Herria
El proceso vasco se coloca en la agenda del Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss