GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-29
«Heriotz zigorra ezarri diote Jon Agirreri 2011ra urte arte espetxean edukita»
Zigorra beteta eta gaixotasun sendaezinak izan arren, Jon Agirre euskal preso politikoa 2011ra arte ez kaleratzea erabaki du Auzitegi Nazional espainolak; 197/2006 ebazpena aplikatu du berriro. Jon Agirre Etxera herri ekimenak eta Askatasunak esan dute erabaki hori «heriotza zigorra» dela. Askatasunak PSOEri galdetu dio bere krudelkeriak ba ote duen neurririk, eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboa «altxor politiko» gisa erabiltzea eta «sufrimendua ardatz duen kartzela politikaren erabilpen politikoa» gogor salatu ditu. Hori guztia «hizki larriz idatzitako terrosimoa» dela gaineratu du.

DONOSTIA

Jon Agirre euskal preso politikoak sendaezinak diren gaixotasunak ditu, eta, gainera, bere kondena osoa datorren hilean beteko du. Hala ere, 2011ko maiatzera arte ez kaleratzea erabaki du Auzitegi Nazional espainolak, Auzitegi Goreneko 197/2006 ebazpena aplikatuta. Jon Agirre ebazpen hori aplikatu dioten hamabigarren euskal preso politikoa da. Ebazpen hori ezarri izana salatzeko Askatasunak prentsaurrekoa eman zuen atzo. Jon Agirre Etxera herri ekimeneko ordezkariak eta Jon Agirreren bi senide ere han izan ziren.

Jon Agirre Etxera herri ekimeneko kide Enrike Letonak hartu zuen hitza, eta ebazpen hori Agirrerentzako «heriotza zigorra» izan daitekeela adierazi zuen. Agirreri gerta dakiokeenaren erantzuletzat Jose Luis Rodriguez Zapatero jo zuen, eta euskal preso politikoen aurka erabiltzen duten «mendekuzko politika» baztertzeko eskatu zion Letonak Zapatero buru duen Gobernuari.

Agirrek azken 25 urte hauek «etxetik urrun dauden espetxeetan eta sailkapen gogorrenean» igaro dituela gogorarazi zuen herri ekimeneko kideak. Agirre 1981ean Arrasaten atxilotu zuten, eta 1994an 30 urteko espetxealdia ezarri zioten. Egun 64 urte ditu Aramaioko preso politikoak.

Gaixotasun sendaezinak

Jon Agirrek aspalditik ditu osasun arazoak. Orain dela zortzi urte diabetea aurkitu zioten, eta, horren ondorioz, aldebiko miopia, hipertentsioa eta hiperleuzemia ditu. Malagako espetxean zegoela mugitu ezinik geratu zen, artrosi orokortua baitzuen bi aldaketan. Ondoren Langraizera ekarri zuten, eta Donostiako Ospitalean eskuineko aldakan protesia jartzeko ebakuntza egiten ari zirela, bihotzean fibrilazio aurikularra aurkitu zioten. Fibrilazio horrek bihotzekoa izateko arrisku handia sorrarazten du. «Bere egoera benetan gogorra da», esanez laburbildu zuen Letonak Agirreren egoera. Haren bizi kalitatea «oso eskasa» dela nabarmendu, eta medikuek bere bizi iraupena ezin dutela ziurtatu gaineratu zuen.

Iazko uztailean 92. artikulua aplikatzeko eskaera egin zuen Agirrek, baina epaileak ezezkoa eman zion.

Askatasuneko bozeramaile Xabin Juaristik esandakoaren arabera, Estatu espainol eta frantsesarentzat Euskal Preso Politikoen Kolektiboa «altxor politikoa» da. Hala, «altxor hori Euskal Herriari xantaia egiteko» erabiltzen dutela salatu zuen. Hain justu, «giza sufrimenduan oinarritzen den espetxe politikarekin etekin politikoak» eskuratu nahi izatea kri- tikatu zuen Juaristik.

Neurririk gabeko krudelkeria

Askatasunak PSOEri haien krudelkeriak neurrik ez al duen galdetu zion. «Ez al duzue aski euskal herritarrak atxilotu, torturatu, bermerik gabeko tri- bunal batean ehunka urterako zigortu, bizi baldintza jasanezinak inposatu eta etxetik ehunka kilometrora eramatearekin?», galdetu zuen Juaristik. Zigor osoa beteta ere euskal preso politikoak ez askatzeko «legeak asmatu eta bihurritzen» dituztela salatu zuen.

Jokabide horiek guztiak mendeku politikoan eta xantaian oinarritzen direla nabarmendu zuen Juaristik: «Hori bai dela hizki handiz idatzitako terrorismoa», nabarmendu zuen Askatasuneko eledunak. Jokabide horien adibide moduan, Iñaki de Juana preso politikoaren egoera aipatu zuen. Zigor osoa bete ostean bi iritzi artikulugatik 96 urteko espetxe zigorra ezarri nahi diotela salatu zuen Juaristik. Atzokoa Iñaki de Juanaren 53. gose-greba eguna izan zen, eta haren egoera «gero eta larriagoa» dela azaldu zuen Askatasuneko bozeramaileak. De Juanaren egoeraz gain, euskal preso guztien egoera jasangaitza dela nabarmendu nahi izan zuen.

Askatasunak Zapaterori, Patxi Lopezi eta Fernando Purasi mezu argi bat helarazi zien: «Derrigorrezkoa da larriki gaixotuta dauden presoak kaleratzea; derrigorrezkoa da, halaber, zigorra bete duten presoak berehala kalean izatea; eta, azkenik, derrigorrezkoa da euskal preso politiko guztiak herriratzea, dagozkien eskubide guztiekin». «Hori minimoen minimoa da, sozialista jaunak», adierazi zuen Juaristik, eta hiru eskaera horiek Euskal Herriko gehiengo zabalak aldarrikatzen dituela gaineratu zuen Askatasuneko eledunak

Bukatzeko, Xabin Juaristi eledunak mobilizatzeko deia zabaldu zuen, eta gizarte osoari gaur egingo diren azken ostiraletako elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin zion Askatasuneko bozeramaileak.

Zigorra luzatu dieten preso politikoak

- Unai Parot (Baiona)

- Txema Martinez Garcia (Basauri)

- Antxon Lopez (Elorrio)

- Patxi Gomez (Ortuella)

- Josu Bollada Alvarez (Barakaldo)

- Joseba Artola Ibarretxe (Bilbo)

- Txomin Troitiño Arranz (Donostia)

- Iñaki Gaztañaga Bidaurreta (Arrasate)

- Peio Etxeberria Lete (Soraluze)

- Koldo Hermosa Urra (Santurtzi)

- Kandido Zubikarai Badiola (Ondarroa)

- Jon Agirre Agiriano (Aramaio)


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Sindikatuek irakaskuntzako greba egunaren balorazio positiboa egin dute
Jendartea
Perezek Europan ikusten ditu EHUren erronkak
Euskal Herria
«Heriotz zigorra ezarri diote Jon Agirreri 2011ra urte arte espetxean edukita»
Euskal Herria
Persisten las maniobras pese al rechazo general
Mundua
El DUP mantiene su política obstruccionista a pesar de las advertencias de Londres
Kultura
La última película de Oliver Stone desata la polémica en el Festival
Kirolak
Prórroga a la estancia europea rojilla
Kirolak
Cinco directivos más abandonan el club
Euskal Herria
El proceso vasco se coloca en la agenda del Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss