GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gaurkoa 2006-09-29
Iñaki Otamendi eta Patxi Azparren - Antimilitaristak (*)
Gatazkaren desmilitarizazioa, Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Hego Euskal Herrian NATOren erreferendumean emandako emaitza gazi-gozoaren hondarretatik, solda- duskaren aurkako mugimendu antimilitarista indartsu eta zabala gorpuztu zen. Desobedientzia Zibileko Intsumisioa ekimenari esker erakunde lazgarri hura deuseztatu genuen. Bidasoaren bi aldeetan hedatua zegoen mugimendua, eta arrakastak oldarturik, ordurako esparru horretan lorturiko desmilitarizazioa zabaldu nahi izan zuen. «Euskal Herria desmilitarizatua» oihartzun zabala ukan zuen leloa bilakatu zen. Munduaren zati honetan militarrik gabekoa, ejerzitorik gabekoa, armagintzarik gabeko lurral- dea lortzea bazegoela sinistu genuen eta arloka lanari ekin genion. Beste garaiak ziren, hamalau urte besterik igaro ez badira ere. Bestelako mugimenduak zeuden, bestelako norabideak, gazteengan bestelako indar demografikoak... Garai horietan eskuragarri ikusten genituen helburuak egun urrunago daudela iruditzen duen arren, zenbait gertaerak «Euskal Herria desmilitarizatua» berreskuratu eta eta gauzatu behar eta ahal dugula adieraz liezagukete.

Ez da hausnarketa hau egiten dugun lehen aldia. Estatu espainiarrean soldaduska desagertzeko urte gutxi falta zirenean impasse hitza ahoz aho ibili zen, mugimendu antimilitarista erronka berrien aurrean indarra galtzen ari zela sentitzen baitzen. Soldaduska desagertzea lortu zenean Desobedientzia Zibilaren baliagarritasuna aztertu zen hainbat forotan, Herria Mugi topaketetan adibidez. Eta Bidea Helburu lan-taldeak antolatutako Indarkeria-Eza Aktiboa Jardunaldien barne urtero eztabaidatu izan dugu garai globalizatu hauetan militarismoari aurre egiteko ditugun aukerez.

Ezbairik gabe, azkeneko urteetan, gure gizartea lokartu da; bitartean, agintean egon diren alderdi politikoek euren eredu sozioekonomikoa indarrean ezarri dute. Kontsumismoaren atza- parretan erorita, neoliberalismoaren sarean geldirik, etxebizitzen prezioarengatik maileguaz loturik, gure herrian indar eta grina eraldatzaileak galdu egin dira. Hala ere, besteak beste, antimilitarista mugimenduak erein zuenak uzta eman dezakeelakoan gaude eta gure ustez zenbait adierazgarri eman dira: AEBetatik zabaldu nahi duten gerra iraunkor berriaren aurkako jarrera Euskal Herrian nabarmena da, armak egiten dituzten euskal enpresek euren burua mozorrotu behar izaten dute, euskal gatazkaz ezagutzen den gatazka politikoaren adierazpen armatuak bukatzeko zorian egon daitezke. Azken hau dugu azkenaldian izan den aldaketarik esanguratsuena.

Anoetako adierazpena onartzean, ETAk negoziazio batean ordezkaritza politikoa eragile zibilen esku utzi behar zela aldarrikatu zuen, eta hau bere jarreran kontzeptualki egin duen urrats garrantzitsuenetarikoa dugu. Gatazkaren desmilitarizazio aldera, pauso hau funtsezkoa da eta zabalagoa izan beharko lukeen desmilitarizazio prozesuaren hastapena. ETAren jarduerak militarizazio garroak erakarri zituen, ekintza armatua ez ezik, bere izaerak eta xedeak, hainbat eragile, talde, pentsamolde, ekimenak ere militarizatu ditu eta. Su-etena erakarri duen aldaketak beste eragileengan desmi- litarizazioranzko urratsak egin ditzaten exijitzea errazten eta eskatzen digu.

Euskal gatazka bide armatuetatik bideratu izanak militarizazioa areagotu du: izatez militarizatuak eta bortxagileak izan diren estatuetan, EAJren agindupean dagoen Ertzaintzan, ezker abertzalean... Gataz- karen desmilitarizazioaz mintzatzen bada, eragile guztiei dagokie. Armak legez kanpo eta legalki erabili duten orori, alegia.

Irekitzear, irekita, irekitzeke dagoen bake prozesuan desmilitarizazioa oinarrizko aldarrikapena bihur- tu behar da, herritarrok gizarte askean bizi ahal gaitezen. Antimilitarista mugimendutik egin izan den aldarrikapena, berriz, ez da eta ezin da gatazka politikotik sortutako adierazpenetara mugatzen. Horiei bukaera ematea lehenengo baldintza bada ere, Mendebaldeko gizartea izateak dakarkigun militarizazioaren aurkako jarduna ere esan nahi du.

Euskal lurraldeetan talde armatu anitzetako kuartelak jasaten ditugu, itsasoa aginte militarpean da, ariketa militarrak pairatzen ditugu... aipatutako hauek gatazka politikoarekin harreman zuzena duten arren, badira gizartea desmilitarizatzeko bidean beste erronka sozial batzuk: euskal arma-industria boteretsuak odoletan bustitako etekin ekonomiko galanta sortzen du, erakundeen segurtasun arloko gastua handia da, segurtasun gorputz pribatuen kopurua handitu da, kontrol sozialerako tresna berriak daude, unibertsitateetan ikerketa militarrak egiten dira...

Gatazkaren desmilitarizazioan hasiera duen desmilitarizaziorako bideak hauen guztien desagerpenean du jarraipena. Haraino irits gaitezen sortu beharreko tresnak ez dira eskuratuko gerta daitekeen aldaketa juridiko-politikoan herritarrei erabakitzeko ahalmena ematen ez bazaie. Bide horretan, desmilitarizazio sozialaren bidean mugimendu antimilitaristaren berrantolaketa bultzatzea eta gizartearen presioa handitzea ere beharrezkoa izango da. Aldaketa juridiko-politiko baten atarian bagaude arazoak behingoz errotik aztertzeko unea da eta hori ez da suertatuko dena elite politikoen esku geratzen bada. -

(*) Iñaki Otamendi eta Patxi Azparren antimilitaristak, “Bidea-Helburu” lan-taldearen kideak dira


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Sindikatuek irakaskuntzako greba egunaren balorazio positiboa egin dute
Jendartea
Perezek Europan ikusten ditu EHUren erronkak
Euskal Herria
«Heriotz zigorra ezarri diote Jon Agirreri 2011ra urte arte espetxean edukita»
Euskal Herria
Persisten las maniobras pese al rechazo general
Mundua
El DUP mantiene su política obstruccionista a pesar de las advertencias de Londres
Kultura
La última película de Oliver Stone desata la polémica en el Festival
Kirolak
Prórroga a la estancia europea rojilla
Kirolak
Cinco directivos más abandonan el club
Euskal Herria
El proceso vasco se coloca en la agenda del Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss