GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-09-29
- Harri-jasotzea
Mari Jose Sardon marka ahalegin batekin abiatuko da

DONOSTIA

Mari Jose Sardon Urnietako harri-jasotzaileak bere lehenengo agerraldia egingo du plazetan etzi 17.00etan. Urnietan bertan marka ahalegina egingo du 100 kiloko zilindro zaharrarekin, eta bost minutuko saioa egingo du neska gazte horrek.

Bi hilabete daramatza harriak jasotzen, baina orain arte ez da inoiz plazaratu, eta bere estreinaldia izango da igandekoa. 33 urteko neskak berak argitu zion GARAri nolatan ekin dion kirol honi: «Xibak antolatzen duen lehiaketan Hernaniko taldearekin aritu nintzen, eta handik hasi zitzaizkidan animatzen. Telleriarengana joan nintzen, eta harekin ari naiz entrenatzen. Oraindik ikasten ari naiz, batez ere teknika hartzen, baina gustura nago egiten ari naizenarekin».

Harriak jasotzeaz gain, judoan ere aritzen da, eta kirola eta lehiaketa gustuko duela esan zuen: «Judoan jarraitzen dut, lehiaketetan aritzen naiz, eta harriak jasotzea ere asko gustatu zait. Neska handia naiz, eta indarra badut, alde horretatik ez dut arazorik izan. Teknika hartzea kostatu zait gehien», esan zuen.

Euskal Herrian orain arte harriak jasotzen zebilen neska bakarra Miren Urkiola zen. Hura 100 kiloko zilindro zaharrari bost minututan bederatzi jasoaldi emanda dago, baina hori haustea ez omen da bere helburua izango: «Ez, nik nire lana egin nahi dut, nire marka, ez naiz ari pentsatzen Urkiolak egindakoarekin. Nire lehen aldia da, eta ikasten ari naiz», esan zuen.

Hala ere, agerraldi honek jarraipena izango duela esan zuen: «Bai, bai. Gustura ari naiz, eta orain ikasten jarraitu nahi dut. Orain arte zilindro zaharrarekin bakarrik aritu naiz, baina hemendik aurrera beste harriekin ere aritu nahi dut, eta gerora ahalik eta pisurik handiena jasotzea izango da helburua», aitortu zuen.

Bere ustez garrantzitsua da kirol honetan neska gehiago hastea: «Ona da. Orain arte Miren bakarrik aritu da. Hura ez dut ezagutzen pertsonalki, baina komenigarria da jende gehiago egotea. Orain beste bat ere animatzea litzateke egokiena, horrela lehiaketaren bat antolatu baitaiteke. Ni aspaldian ari naiz lehiatzen judoan, eta horrelako gauzak asko gustatzen zaizkit», esanda agurtu zen urnietarra.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Sindikatuek irakaskuntzako greba egunaren balorazio positiboa egin dute
Jendartea
Perezek Europan ikusten ditu EHUren erronkak
Euskal Herria
«Heriotz zigorra ezarri diote Jon Agirreri 2011ra urte arte espetxean edukita»
Euskal Herria
Persisten las maniobras pese al rechazo general
Mundua
El DUP mantiene su política obstruccionista a pesar de las advertencias de Londres
Kultura
La última película de Oliver Stone desata la polémica en el Festival
Kirolak
Prórroga a la estancia europea rojilla
Kirolak
Cinco directivos más abandonan el club
Euskal Herria
El proceso vasco se coloca en la agenda del Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss